Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasi 1 iz arrosaren familiako landarea, zurtoin luze aihentsuak eta arantzaz hornituak, eta lore zuri edo arrosadunak dituena, fruitutzat masusta ematen duena (Rubus fruticosus); sasiaren antzeko zuhaixka sarria. ik lahar.

Gar bizian ari da gaiztakeria, sua sasi eta lahar artean bezala. Elizen arteko biblia   Is 9,17

Sasia eta laharra emango dizkizu, eta basalandarez elikatu beharko duzu. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 21. orr.

Lugorri bihurtuko dut: ez dute inausiko, ez jorratuko, eta sasiek eta laharrek hartuko dute. Elizen arteko biblia   Is 5,6

Sasi, lahar eta zakardietan basurdea bere gogara bizi da. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 113. orr.

Sasia ugari, otea han-hemenka, lur errea, ahitua ageri duten soilguneak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 171. orr.

Eguzkirik gabe gelditu da ibai gaina, hegaztien zalapartak hartu du airea, kanturik gabe gelditu dira sasi eta arbolak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 123. orr.

Inguruan dena belarbas eta sasi, arbol mehakoila, jauregia gainditu nahi balute bezala. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 30. orr.

Erreka ilun bat, dena sasi eta lapar. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 134. orr.

Azpiko gela guzietako murruak deseginak dira, dena asun eta sasi. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 199. orr.

Sasi eta sastrakak ematen baditu, ez du ezertarako balio, Jainkoak madarikatu egingo du eta, azkenik, erre egingo dute. Elizen arteko biblia   Heb 6,8

Nik, beste hamarrekin sasi baten atzean kukuturik nengoela, aita ikusi nuen gugandik hogei bat pausotara. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 25. orr.

Zulo hori Larregiren azpian zegoen eta dago, orain laharrak eta sasiak estalita, seguru asko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 115. orr.

Sasi batzuen ostean ezkutatu ginen gu ere. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 32. orr.

Lur zulatu berria estaltzeko sasi bila joan zenean, azken zakurra lurperatzeko erabili zuen kobazulo ttikiaren paretik igaro zen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 155. orr.

Zenbait hilabetez hodei guztien gainetik egonda, sasi guztien azpira beheititu nintzen kolpetik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 187. orr.

Orain, sasi guztien azpitik ari nintzen narraska. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 403. orr.

Berrogei urteren buruan, aingeru bat agertu zitzaion sasi artean pizturiko sugarretan, Sinai mendiko basamortuan. Elizen arteko biblia   Eg 7,30

Oker eta erortzear, basoak, sasiak eta errekako hezetasunak janda, baina zutunik. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 103. orr.

Makilaz ibili behar du sasiak baztertzen eta asunak zapaltzen, bidea libratzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 116. orr.

Soineko baten puskak agertu ziren inguruko sasietan. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 143. orr.

Baserri abandonatu bateko pareta sasiak jandakoen artean sartu ginen arte. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 84. orr.

Urrunxeago joan nintzen, sasi artera, parke publikoetan pixa egiteagatik ezartzen duten isun itzelezkoari itzuri egiteko. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 70. orr.

Sasi arteko hazia bezalakoak, berriz, hauek.   - 0. orr.

Sasia beti maldaren alde. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 16. orr.

2 (izenondoetan)

Gerard, bere lehen maitalea, arbola eta sasi nahasi haietan ezkutatzen zela. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 98. orr.

Abere bihoztun hori txilarrezko sasi handi baten atzean zegoen ezkutaturik, uzbeken begiradetatik kanpo. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 234. orr.

-Agur, Julieta laztana betiko! -esan du, hitzek eztarrian gora sasi arantzatsuren bat aurkitu izan balute bezalako ele urratu batez. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 194. orr.

Sasi lehor arantzadunei heldu nien, baina erroak atera egin ziren. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 169. orr.

Garaitsu hauxe hartuko zuen nekazariak sasi iharrak, kontuz-kontuz, garbitzen hasteko ere. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 322. orr.

Errepideraino erortzen diren mendi mazelak oihan basa dira, sasi itxiak eta zuhaixka moldatu gabeak. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 10. orr.

Bide bazterreko sasi biluziak urratu zituen auto batek. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 82. orr.

Ibiliko ziren beste puska batez, jostailu deseginen azpian, sasi gorrien artean, asunetan, eraikin erdi erorien tripetan. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 117. orr.

Sasi eta belar motzeko eremua. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 77. orr.

Bazen larrerik eta gari alorrik, eta sasi errezko usain garratz bat, neure herriaren mina ekarri baitit. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 124. orr.

3 (arte-ren ezkerrean) ik sasiarte.
4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Han pasatuko dute atertu arteko denbora, sasi-sustraien inguruetan ere izango dute mokoaz lurra aztakatu eta zizareren bat edo beste ahoratzeko aukerarik. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 190. orr.

Ordez, mugaz muga nabil, erdira hurbiltzeko beldurrez bezala arraposki, lehen nola hesiz hesi ardiak pasa zitezkeen balizko sasi zuloak begiztatzean, gaur hala salbamendua menturatik etorriko bailitzaidan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 212. orr.

Egun hartan, zilarrezko mila txanpon balio zituen mila landareko mahastia sasi- eta lahar-toki bihurtuko da. Elizen arteko biblia   Is 7,23

Orduak entzuten genituenean, bagenekien Pitxita gure astoa lotzeko ordua zela, haizebelastu baino lehen; garbiketa egiteko ordua, gero arropak lehortuko baitziren; atzendu beste baterako sasi erreketa. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 67. orr.

· Askak bi dira, garai bateko latsarri egun lehortu eta sasi-jandakoen antzekoak, hauek urez beteak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 69. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txilar sasi batetik bestera lasterka doan sutea bezala. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 102. orr.

Bilo-sasi iluna zirudien hura txinaurri andana beldurgarria da, eta orain ahoaren barrunbean dabilzkio, eztarrian eta sudur zuloetan gora. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 107. orr.

Zelai-sasiak, izotzetan zuri. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 133. orr.

6 irud/hed

Bere biziko une gogor batean, politikaren sasitik apur bat urrundu beharrez, Zizeron idazle handia hasi omen zen Estatuaren eraikuntzaz zenbait gogoetaren harilkatzen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 22. orr.

Eta dena nahasian dagoenean, batek ez daki zer egin sasitik larrutu gabe osorik ateratzeko. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 172. orr.

Latinetik frantsesera itzultzen loriatzen nintzen, lehenik testuak errana errespetatuz, perpausen barnean harat hunat ibiliz sasitik ezin jalgiz, gero beste mintzaira baten libertateari eskainiz aurrekoari zor nion obedientzia. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 18. orr.

7 adkor klandestinitatea.

Ondoko egun eta ilabetetan, militante ainitz geldituak ziren, batzuk sasia hartu zuten, beste batzu tirokatuak eta erahilak. Herria   2003-10-23

Sasian, gerran bezala, inork ez du aukeratzen ahal laguna, etsaiak agintzen du norengana, nor hartu beharko duzun aliatu taktiko. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 62. orr.

Zazpi urte sasian eman eta gero, atxilotua izan zen. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 3. orr.

ETAren zuzendaritzan bidalitako propaganda zabaltzen aritu zen garai hartan [...] 1967ko azaroan sasian sartu zen, atxilotzekotan zutenean. Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Nemesio Arozena dugu garai gogor haietakoak zehatzen kontatzen dituena, gerraondoan ere Francoren aurkako sasiko borrokan elikatu duen memoria zintzoan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 40. orr.

Lau mutil gazteak sasiko urteetan iragan gosearen erruz mehetuak ziren arras. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 109. orr.

Ez dute denborarik ukan sasira eskapatzeko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 106. orr.

Sasirat jotzera behartu zaituzte, harrapatzeko arriskutik ihesean, baina ahal duzun gisa antolatzen duzu eguneroko bizitza. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 9. orr.

Horregatik altxatuko dira, horregatik joko dute sasirat, horregatik borrokatuko dira, horretarako bizia ere emanen dute. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 17. orr.

Battistik eskaintza onartu zuen, eta 1980. urtetik kartzelatik ihes egin zuenetik klandestinitatean zen militantea, sasitik atera eta Parisen jarri zen bizitzen. Berria - Mundua   2004-07-01

7 sasi-mozteko iz sasiak mozteko tresna.

9000 Euroko auto bat, bapore lisa burdin bat, sasi mozteko bat, [...]. Herria   2003-12-11

8 sasitik berrora txarretik okerrera.

Sasitik berrora. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 56. orr.

Goiza sasitik berrora eta berrotik sasira egin genuen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus