Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

satelite (orabat satelita g.er.) 1 iz planeta baten inguruan biratzen den argizagia.

Hark irakatsi zidan, finean, lurra biribila zela, eta ilargia satelite bat, lurraren inguruan biraka zebilena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 84. orr.

Lurraren satelitea ikertuko du hurrengo sei hilabeteetan. Berria - Gaiak   2004-11-17

Marteren Phobos eta Deimos sateliteetara robotak bidaltzeko proposamena. Berria - Gaiak   2004-03-05

Saturnoren Titan satelite misteriotsua aztertu behar duen Huygens zunda. Berria - Gaiak   2004-12-30

Astronomoen ustez, satelite horiek Neptunoren grabitatearen eraginez harrapatutako asteroideak izan daitezke. Berria - Gaiak   2004-08-20

Askoz ere biziagoa da Saturnoren eraztun urdinean dagoen satelitea, Enceleadus. Berria - Gaiak   2006-04-08

Uranoren eraztunak, Saturnokoak bezala, satelite bat du: Mab. Berria - Gaiak   2006-04-08

Eguzki Sistemako satelite natural txikienak izan daitezkeela. Berria - Gaiak   2004-08-18

2 irud/hed (izen nahiz izenlagun gisa)

Kulturaz ahul dabilen herriak, nahi dituen muga guztiak jarrita ere, herri satelitea izaten jarraituko du. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 104. orr.

PPren eta PSOEren nahia da gu Espainia zentralista eta uniforme bateko sateliteak izatea, baina gu berezko argia duten izarrak izango gara Europan. Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Sumertar legeak, Hamurabiren Kodean gorpuztuak, indarrean jarraitu zuen Hamurabiren siriar mendeko edo sateliteen ondorengoen artean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 69. orr.

Amerikar Batasunaren estatu sateliteek, ikuspegi gehienetatik, ekintza-askatasun inbidiagarria zuten arren, Sobietar Batasunaren sateliteei erabat ukatzen zitzaiena, haiek ere egoera etsigarri berean aurkitzen ziren hil ala biziko gai hauetan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 379. orr.

Herri sateliteen bizitza eta zoria jokoan jartzen zituzten politikak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 380. orr.

Gasteizko sateliteen hazkundea. Berria - Euskal Herria   2004-03-30

3 satelite artifiziala.

1957an [...] Sobiet Batasunak bidali zuen airera bere lehenbiziko satelitea: seinaleak igortzen zituen esfera txiki bat baizik ez zen izan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 78. orr.

Iranek satelite bat bidaliko du espaziora. Berria - Gaiak   2004-01-06

Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak satelite bat bidali du Nazioarteko Espazio Estaziora, «Erlatibitatearen Teoriaren zehaztasuna egiaztatzeko». Berria - Gaiak   2004-04-21

Satelite guztiak Lurretik 705 kilometroko orbitan egongo dira, eta jira ia zirkularra egingo dute planetaren inguruan. Berria - Gaiak   2006-04-23

Gerra Hotzaren garaian espioitzarako erabilitako satelite estatubatuarrek ateratako irudiak. Berria - Kultura   2004-12-31

Panel batean satelite batetik ateratako mapamundi gisako bat topatu dugu. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 231. orr.

Telefono, zuntz optiko, nahiz satelite bidez, egunetik egunera, ugarituz doaz telebista kateak, telefono mugikorrak, Interneten erabilera eta, oro har, teknologia berriak. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 125. orr.

Herri arabiarretako herritarren %60ek satelite bidez jasotzen dituzte telebistako albisteak. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 58. orr.

Auto guztiak satelite bidez kontrolatzea. Berria - Harian   2006-01-31

80 gramoko hondakin baten talka-energia nahikoa da 500 kiloko satelite bat birrintzeko. Berria - Gaiak   2006-02-17

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Satelite seinaletatik zintzilik. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 139. orr.

Bidegainek komunikazio birtuala eta satelite sistemaren bidez funtzionatzen duen gizartea sortu digu. Berria - Kultura   2004-06-05

Estatu Batuen satelite programak kontrolatzea izango zen haren egitekoa. Berria - Gaiak   2004-09-03

Satelite mapetan norberak bere puntuak nabarmentzeko eta horien inguruko informazioa trukatzeko Tagzania egitasmoa. Berria - Gaiak   2006-03-09

Jipoitzeaz gain, ordenagailu mugikorra eta satelite telefonoa lapurtu zizkioten. Berria - Mundua   2006-03-22

Darwin Proiektuko satelite-teleskopioen kontrol automatikorako sistema garatu dute. Berria - Gaiak   2006-04-21

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Komunikazio-sateliteak dira satelite horietako batzuk. Esan daiteke Marteko lehen eguraldi satelitea dela hau. Berria - Gaiak   2004-08-19

Meteorologia satelite arruntek duten radarrak baino mila aldiz zehatzagoa da ClodSat-ek duena. Berria - Gaiak   2006-04-29

6 satelite artifizial Lurretik jaurtiriko ibilgailua, planeta baten satelite bihurtzen dena.

Eta gela barruan erridikulua sentitu naiz karikaturaren moduan, satelite artifizialaren moduan, trapu zaharraren moduan, postal turistikoaren moduan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 90. orr.

7 satelite bidezko izlag

Urte horretan bertan hasi ziren satelite bidezko komunikazioak. Satelite bidezko kate hau 1996ko azaroaz geroztik ari da bere seinalea aireratzen. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 81. orr.

Rahimek satelite bidezko telebista dauka etxean, ilegala, jakina. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 92. orr.

GPS satelite bidezko nabigazio sistemak salgai daude berrehun euroren truke. Berria - Harian   2006-04-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

satelite bidez (14); satelite bidezko (24); satelite bidezko nabigazio (5); satelite bidezko telebista (6)

lurraren satelitea (3)

sateliteak aztertu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus