Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saxofoi (70 agerraldi, 9 liburu eta 42 artikulutan; orobat saxofon g.er., saksofono g.er. eta sakzofono g.er.) 1 iz metalezko musika tresna giltzaduna, gehienetan “U” forma duena eta ahokoa klarinetearena bezalakoa duena. ik saxo.

Gelatxok ia hasieratik eutsi dio formazio honi: soinua, saxofoia eta jazbana edo bateria. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 36. orr.

Ezpainetan saxofoia, eskuetan gitarra edo aho-bihotzetan bertsoa duenak aurrera pausoa eman eta bat-batean barrenean duena husten duenean bezala, [...]. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 45. orr.

Orain, saxofoiaren doinuaren txanda da. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 278. orr.

Hartaz pentsatzen saiatzen naiz melodiaren bitartez, saxofoiaren soinu zuri eta garraztuetan zehar. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 282. orr.

Saxofoiaren birtuoso bat da Daniel Kientzy. Berria - Kultura   2004-02-06

Zorionaren paradigma pasodobleak saxofoiaz jotzen aurkitzen zekienarentzat. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 72. orr.

Summersen ondoan, Abraham Laboriel (baxua), Vinnie Colaiuta (bateria), John Beasley eta Tohn Novello (teklatuak) eta Katisse Buckingham (saxofoia) aritu dira diskoa grabatzen. Berria - Kultura   2004-03-27

Perkusio, saxofoi eta konposizioko goi mailako eskolak ere egingo dira. Berria - Kultura   2004-02-04

Juan Carlos Perezek perkusiorako eta saxofoirako eginiko 09 foxtrot obra. Berria - Kultura   2004-12-30

Lacy New Yorken jaio zen, eta oso gazte zela saxofoi sopranoa jotzen hasi zen. Berria - Kultura   2004-06-06

2 (hitz elkartuetan)

Saxofoi nota baten soinu garbi eta zehatza. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 279. orr.

Besteak beste, txalaparta, pandero, alboka, trikiti, dultzaina, txirula, saxofoi eta piano eskolak ematen dituzte. Berria - Kultura   2006-03-02

3 saxofoi-jole (corpusean sasofoi joile eta saxofoijoile) saxofoi-jotzailea.

Hargous saxofoi joilearekin musikak eta pinturak bat egiten zuten. Herria   2001-09-13

Saxofoijoile baten laguntzarekin. Herria   2001-08-02

4 saxofoi-jotzaile [26 agerraldi 23 artikulutan] ik saxofonista.

Tim Garland saxofoi jotzaileak, Gwilym Simcock pianistak eta Mark Hodgson baxu jotzaileak osatzen dute gaur egun taldea. Berria - Kultura   2004-03-25

Iñaki Salvador pianistak eta Andrzej Olejniczak saxofoi jotzaileak Quitoko La Mitad del Mundo nazioarteko jazz jaialdiaren lehen ekitaldian parte hartuko dute, hilaren 8an. Berria - Kultura   2006-03-04

60ko hamarkadan jazza astindu zuen saxofoi jotzailearen laukote mitikoko partaide izan zen, McCoy Tyner pianistarekin eta Jim Garrison kontrabaxu jotzailearekin batera. Berria - Kultura   2004-05-20

Soft Machine taldeko saxofoi jotzaile ohia hilaren 8an zendu zen, Londresko ospitale batean. Berria - Kultura   2006-02-16

Steve Lacy jazz saxofoi jotzaile estatubatuarra herenegun hil zen, Boston hirian. Berria - Kultura   2004-06-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

saxofoi jotzaile (10); saxofoi jotzailea (8); saxofoi jotzaileak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus