Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

segapoto 1 iz adkor sakelako telefonoa.

Llumek piztuta eramaten du beti segapotoa. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 149. orr.

Badauka norbaitek segapotorik mutikoaren gurasoei dei egiteko? Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 100. orr.

Segapotoa atera zuen orduan poltsikotik, baina hartaz oroitzean begiak dirdirka piztu zitzaizkion bezalaxe, desilusioak itzali zizkion mendi arte hartan seinalerik ez zegoela ikustean. Berria - Kultura   2004-08-26

Segapotoaren botoiak zanpatzen hasi nintzen, garabikoak jakitun egin beharrez. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 28. orr.

-Etxera lehenbizi -azaldu zuen-, eta hartzen ez badu, segapotora. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 15. orr.

Bi isun handi ordaindu beharko ditu: autoan segapotoa erabiltzeagatik eta gida baimena hemengoa ez izateagatik. Berria - Kirola   2006-02-07

SMS Segapotoen Mezu Sekretuak. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Goiz osoa Udaletxearen atari-inguruetan eman ondoren, segapoto-dei bat jaso eta, gero, Goizeko-Kabi tabernara sartu delako. Iban Zaldua   «Itzalak» - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus