Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

segizio 1 iz hildako bati lagun egiten dioten pertsonen multzoa (ik beherago 7). ik ahuku.

Apaiza eta beretterra, zerraldoa zeramaten aurpegi iluneko lau gizon larru beltzaran, eta larru-kolore bereko hamar bat gizon-emakume baino gehiago ez segizioan. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 159. orr.

Kachuri Gali kalean barna bazoaz, laster ikusiko duzu ahuku edo segizio zirraragarriren bat. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 192. orr.

Hildakoaren segizioari jarraitu diot eta ongi ohartu naiz bideaz. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 287. orr.

Kanposanturako segizioa hunkigarria: oste jendetsuan ez zen hitzik batere entzuten. Txillardegi   «Labartzari agur» - 122. orr.

Hangu hirian, Ashura eguna ospatzen zuten 29 xiita hil ziren segizio baten aurka gertatutako eraso baten ondorioz. Berria - Mundua   2006-02-10

2 lagun-egileen multzoa.

Beherexeago, karlista armadako jeneralek, eta segizioan etorritako beste agintariek ere, Erregeren keinuetan eta urratsetan zeukaten jarrita beren arreta guztia. Txillardegi   «Putzu» - 150. orr.

Aldi hartan Oton enperadorea segizio eta arrandia handiz igaro zen inguru haietatik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 210. orr.

Gero buruzut alde egin zuen segizio guztia atzetik zuela. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 77. orr.

Villagrandeko dukea Mantillanako kondearekin etorri zen, bakoitza bere emaztearekin eta bere segizioarekin -berrogeita hamarren bat pertsona orotara-. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 157. orr.

Makurtu, damari eskuan muin eman, eta lagundu zion aldameneko aretora, non bere segizioko gizonak zutik baitzeuden, zirkulu-erdia eginez. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 30. orr.

Goi pertsonaiez eta dotore apaindutako andreez osatutako segizio horri haien handitasunaren neurriko ingurunea eskaintzen zion areto nagusiak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 26. orr.

Klaudio, Gertrude, Laertes, Osrik, gorte-gizonak eta segiziokoak sartzen dira, turutaz eta danborrez, ezpata-jokorako tresnekin. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 219. orr.

Armada okupatzaile berez handiak are segizio handiagoa ekarri zuen berekin: eskaleak, gaiztaginak, iruzurtiak, pailardak, putazainak, bilaketariak, kausitzaileak eta mota guztietako harrapariak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 38. orr.

Puiuelo kalera abiatu zen segizioa, atzealdean Donostiako Orfeoia zihoala, ohorezko zutoihalarekin. Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

3 (izenondoekin)

Orain dela hogeita hamar urte, goi mailako bidazti bat ez zen Siberian barrena abiatuko segizio eder batek lagundu ezean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 65. orr.

Lehenengo lerroetan erregearen segizio pertsonaleko hamabi gizon zihoazen: izen handiko Zaldunak. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 86. orr.

Artilleriako maisu handia eta emirraren zalditegiko burua, zaldizko uzbeken segizio bikaina atzetik zeramatela. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 269. orr.

Gildor ikusi zuten, elfo ederrek osaturiko segizio handiarekin batera. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 388. orr.

Jende guztia bidera ateratzen zaio eta segizio jendetsua eratzen da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 262. orr.

Herausteko geltokian [...] Napoleon III.a enperadorea bera topatu zuen zain; Bonaparte erraldoiaren iloba, segizio koloretsu batekin. Txillardegi   «Putzu» - 11. orr.

Gauza da, Bilboko Koralek (helduenak zein eta umeenak) non abestu, hara daramatela segizio nabarmena. Berria - Kultura   2004-12-15

4 irud/hed

Gizonezkook, horrela, maitale ohiek osatzen duten mamuen segizio horretako partaide bihurtzen gara. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 54. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Mail-a alderik alde korritu zuen, errege-segizio guztian barrena, zurdazko zuzi izeki bat astinduz eskuan, printze pozoitzailearen gainean argi egin beharrez. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 129. orr.

Eztei-segizioa. Elizen arteko biblia   Kt 3,6 tit

6 segida.

Ordura arte ikerketaren gaia izan den gertaeren segizio linealen lekua sakoneko erauzketa jokoek hartu dute. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 9. orr.

Jakitekoa litzake hitz onomatopeiko honen segizio historikoa: pot, pot egin, poto, pototoa (alua, Goizuetan)... Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 130. orr.

7 hileta-segizio

Edonola ere, egun hartako gertakaririk gogoangarriena ez zen hileta-segizio hura izan, Arantxaren ezezkoa baizik. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 13. orr.

Kale batean, hiru hileta segizio igaro zitzaizkion aurretik. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 164. orr.

Hileta segizio eta ospakizunetan dena kontrolpean izateko ariketak egin zituen. Berria - Mundua   2004-03-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hileta segizio (3)

hileta segizioa (3)

segizioaren atzetik (3)

bere segizioko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus