Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

segundo (orobat segundu g.er., segunda g.er., sekunda g.er. eta sekundu g.er.; Hiztegi Batuan segundo agertzen da) 1 iz minutuaren hirurogeirena. (zenbatzaile zehaztuen eskuinean)

Bi segundo egon zen hausnarrean, bilatzen jarraitu ez jarraitu. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 23. orr.

Hori guztiori pentsatzeko bi segundo eta laurden behar izan zituen Matiasek. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 18. orr.

Amonarentzat bi segundo horiek garrantzi handikoak izan zirela. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 41. orr.

Hamar segundo behar izan zituen lau hitz horiek josteko. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 221. orr.

Hamar segundo geroago, egundoko leherketak urratu zuen isiltasuna. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 85. orr.

Pieza bukatutakoan, erlojuari begiratzen diot: berrogeita hamabi segundo. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 63. orr.

Bukatzeko hogeita hamar segundo falta zirela, epaileak penaltia adierazi zuen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 151. orr.

Hamabost-hogei segundo pasatu dira gai-jartzaileak gaia eman dionetik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 104. orr.

Hogeita bat segundo eta hogeita hamabi ehunen, bere kirol-erlojuko kronometroan. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 67. orr.

Hizpidea eten zaio josulagunari, pare bat segundo. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 73. orr.

Gorputzak ezkutuan mantentzen dituen bideo irudiekin abiatzen da pieza, eta 3.600 segundo irauten du. Berria - Kultura   2004-04-16

2 (zenbatzaile zehaztugabeen eskuinean)

Segundo asko eman nituen haren oihartzuna entzuten. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 102. orr.

Segundo asko galduta, eragina izan dezake psikologikoki. Berria - Kirola   2006-02-04

Baliteke inbasioaren urteurrenari buruzko albisteek segundo gutxi irautea eta atzeko planoan ateratzea. Berria - Mundua   2006-03-21

Segundo gutxiren buruan ez zen odolaren arrastorik ageri. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 180. orr.

Oraindik zenbait segundo behar izan nituen aginduari obeditzen hasteko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 319. orr.

Zenbait segundoz zutik geratu ziren, bata bestearen aurrean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 134. orr.

Iraupen hori hainbat segundotakoa izan daiteke distiraldi bizi bat izan denean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 35. orr.

Nire ingurukoen oihuxka eta madarikazioak baizik ez nituen sumatu hainbat segundotan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 40. orr.

3 (artikulu edo erakusleekin)

Azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, bai. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 278. orr.

Itzuliko ez den galdutako unea: segundoa, ordua, astea; bueltak ematen ditu lurrak. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 172. orr.

Txokolatezko segundoa izan zen hura. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 97. orr.

Mendea eta segundoa gurutzatzen diren lekua, lekua besterik ez, urrin deritzan herrian. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 272. orr.

Segundo hartan, aditzen?, segundo hartan, gizon zaharrak, ni neska koskorra nintzenetik ikusi gabe ere, ezagutu egin ninduen. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 57. orr.

4 (bat-ekin)

Segundo bat barru ikusiko dituzu. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 51. orr.

Segundo bat geroago, absurdoa iruditu zitzaidan guztia. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 17. orr.

Segundo bat ere ez nintzen luzatu izen bat gogora ekarri gabe: Manuel Sarasa Gonzalez, goitizenez "Potzolo". Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 89. orr.

Duda egin du segundo batez eta gero ohartu da ez duela besterik esateko. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 276. orr.

-Ez dut segundo bat edo bi baino gehiago beharko. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 54. orr.

Gizakiak 6 zaldi potentziako (zp) indarra egin dezake segundo batean edo bitan. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 52. orr.

Segundo batzuk eta beltzak kantatuko du. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 56. orr.

Handik segundo batzuetara, ziplo. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 270. orr.

5 (izenondoekin)

Segundo luzeena. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 219. orr.

Bizpahiru segundo laburren buruan, isiltasun osoa egin zen gelan. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 34. orr.

Segundo isil batez Joek ez zuen mugimendurik egin. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 95. orr.

Musikarik gabeko segundo bakan haietan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 249. orr.

Inork ez zion segundo katodiko bat bera ere eskaini albiste hari. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 21. orr.

· Segundo gutxi batzuetan. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 300. orr.

Aurkariaren bertsoa osorik entzun eta gero oso segundo gutxitan hari erantzuna prestatu eta bota. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 114. orr.

6 (pluralean)

Segundoak, minutuak, orduak igarotzen ikustea. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 38. orr.

Hurrengo segundoak isilik egin zituen emakumeak, eta hausnarrean nik, buruan zer ote zebilkion. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 186. orr.

Uneak beti dira asko, segundoak gutxi izanik ere. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 132. orr.

Erreportaiaren hondar segundoek Poliziak hiriko zubiak nola blokatzen zituen azaltzen zuten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 57. orr.

Segundoen buruan, hanka bat Buckbeaken gainean zuen, eta laster zen oso-osorik haren gainean, Hermioneren atzean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 334. orr.

Beldur handiagoa izaten du, hala ere, bukatu ondoren; ikus-entzuleak txaloka hasi aurreko segundoetan, hain zuzen ere. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 13. orr.

Bi eskuak elkarrizketa betean, azkeneko segundoetara iristen ari naiz. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 170. orr.

Tresnaren muturra ez zela sekula handik irtengo iruditu zitzaion, segundoetako kontua izan arren. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 73. orr.

7 (ordua adierazten)

Goizeko zortziak eta hogei segundo ziren, zehazki. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 136. orr.

Manolo, hiru minuturen buruan, hau da, Iruñean zortziak eta hiru minutu eta hogei segundo zirenean, gorpu zen Santo Domingo karrikako harlauzen gainean. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 137. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Segundo zatiki baten buruan erregistratzen du garunak berotasuna. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 231. orr.

-Eta? -galdetu zuen Mentxuk, segundo erdi bateko zurrutaldiaren ondoren. Josu Landa   «Odolbildua» - 15. orr.

Egiazko abenturak segundo hamarren bat iraungo zuen. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 61. orr.

Erretinako hartzaileek segundo milaren bat baino gutxiagoan erreakzionatzen dute pausaturik daudenean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 32. orr.

TKEko azken proban, Oriokoan, Pedreñak ere segundo andana galdu zuen. Berria - Kirola   2004-09-11

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Isiltasun segundo batzuk, eta jarraitu du. Iban Zaldua   «Itzalak» - 17. orr.

10 (denbora-atzizkiekin)

Ondorioz, 15-20 minutuz 35.000 hektometro kubiko ur kanporatuko lirateke segundoan. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 174. orr.

Azken segundoan heriotza-kondenatuari erregearen barkamena ekartzen dion mezulari hatsantuaren nobelako pertsonaia dirudi. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 78. orr.

Zotin isil horiek aharrausi bihurtzen ziren hiru segundoan behin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 149. orr.

Lepoa moztu eta handik 8 segundora, endorfinak askatzen dira; oinazerik gabe hiltzen da animalia. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 260. orr.

11 (alde hitzarekin)

-2 minutu eta 30 segundoren aldearekin! -egin zuen jauzi Jonathanek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 237. orr.

Lehen itzulian 6 segundoren aldean jardun zuten eta lanerdietan parean ziren. Berria - Kirola   2004-04-20

Hamabost segundoko aldea atera diot, minutu doia duen pieza batean! Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 63. orr.

Hainbat segundoko aldea eman nien, berriz ere agondu eta neroni ere abiatu artean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 348. orr.

Euskadiko Txapelketa Nagusiari dagokionez, kanporaketan 2 minutu eta 30 segundoko aldea atera zuen etxarriarrak. Berria - Kirola   2004-05-22

12 arku minutu baten hirurogeirena.

Tresna konplexu batzuen bidez erretinako irudia finko mantenduz egiaztatu ahal izan denez, irudi hori 1 segundoko angeluaren barruan finko edukiz gero [...] kolorea eta forma galduz joaten da, Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 34. orr.

13 segundo oro (orobat oroz) adlag segundo guztietan. ik segundoro.

2003ko maiatzerako segundo oro sei litro ur ari zen hormatik pasatzen. Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Segundo oro 300.000 zelula berri sorraraziz. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 96. orr.

Joanesi ipurdi mazelak ontsa minberatu zitzaizkion, zurezko jarleku gogor haien kontra segundu oro kaska eta kaska. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 10. orr.

· Labartzakoa zehazki ezagutzen nuen: argi izpi bat bederatzi segundo oro; Matxitxakokoa baino geldoxeago. Txillardegi   «Labartzari agur» - 133. orr.

Anartean bista luzatzen zitzaidan eta faroak aurtikitzen zuen su lerro bakoitza mugarik gabeko ur aldearen bizkar borobilean punpatzen ikus nezakeen, zortzi segundo oroz: aski zen zenbatzea! Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 104. orr.

14 segundo orratz (orobat segundoorratz) segundoen orratza. · irud/hed

Atertu zuen elurra, ilargi ezin ederragoa atera zen, bazter guztietan tiktak egiten zuten, maluta guztietan, segundo orratz koloretsuek. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 94. orr.

Elurrak dizdiz egiten zuen zelaietan eta elurrezko kristaltxo bakoitzean segundoorratz ñimiño batek tiktak egiten zuela zirudien. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lau segundo ateratzen (4); pare bat segundo (8)

segundo andana (4); segundo apur batzuk (4); segundo asko (4); segundo atera (23); segundo atera zizkion (16); segundo ateratzen (20); segundo ateratzen dizkio (14)

segundo baino ez (9); segundo baino gehiago (6); segundo bakan (5); segundo bakar (36); segundo bakar bat (10); segundo bakar batean (5); segundo bakar bategatik (5); segundo bakar batez (4); segundo bakarra (4); segundo bakarreko (4); segundo bakarrik (5); segundo bakoitzean (6); segundo bakoitzeko (7); segundo bat behar (6); segundo bat bera (6); segundo bat gehiago (4); segundo bat geroago (11); segundo bat lehenago (8); segundo batean (29); segundo bateko (18); segundo bateko aldea (4); segundo baten (14); segundo baten buruan (4); segundo batera (5); segundo batez (47); segundo batzuen buruan (23); segundo batzuetako (9); segundo batzuetan (37); segundo batzuetara (9); segundo batzuez (15); segundo batzuk baino (5); segundo batzuk barru (4); segundo batzuk behar (13); segundo batzuk geroago (15); segundo batzuk igaro (6); segundo batzuk itxaron (4); segundo batzuk lehenago (5); segundo batzuk pasatu (4); segundo behar (35); segundo behar izan (35); segundo besterik ez (4)

segundo egin (4); segundo erdi (17); segundo erdi batean (4); segundo erdian (4); segundo eskas (13); segundo eskas falta (5); segundo eskaseko (4); segundo eskasera (4); segundo eta erdiko (4)

segundo falta (12); segundo falta zirela (8)

segundo galdu (21); segundo galdu zituen (14); segundo gehiago (26); segundo gehiago behar (16); segundo geratzen (4); segundo geratzen zirela (4); segundo geroago (9); segundo gutxi (56); segundo gutxi batzuetan (17); segundo gutxi batzuk (14); segundo gutxiago (5); segundo gutxiko (5); segundo gutxira (10); segundo gutxiren (18); segundo gutxiren buruan (11); segundo gutxitan (11)

segundo hamarren (13); segundo hamarren bat (5)

segundo irabazi (5); segundo iraun (9); segundo iraun zuen (5); segundo irauten (8); segundo izan (5)

segundo jan (18); segundo jan zizkion (7)

segundo kendu (7); segundo kendu zizkion (5); segundo kentzen (5)

segundo lehenago (8); segundo luze (7)

segundo oro (4)

segundo pare (17); segundo pare batez (10)

segundo zatiki (5)

segundoz segundo (5)

azken segundoan (23); hiru segundoan (4); hurrengo segundoan (4); segundoan amaitu zuen (6); segundoan behin (4); segundoan ebaki (4); segundoan ebakita (4); segundoan egin (11); segundoan egin zuen (8); segundoan hobetu (13); segundoan hobetu zuen (10); segundoan irabazi (4)

azken segundoetan (8)

segundoko aldea (168); segundoko aldea atera (68); segundoko aldea aterata (14); segundoko aldea du (8); segundoko aldea kendu (10); segundoko aldea lortu (21); segundoko aldearekin (29); segundoko aldearekin helmugaratu (5); segundoko aldeaz (13); segundoko atzerapena (14); segundoko atzerapenarekin (10); segundoko errenta (10); segundoko tartea (10); segundoko tartea atera (4); segundoko zigorra (5)

azken segundora arte (6); bat segundora (6); bi segundora (8); bost segundora (5); hamar segundora (6); hiru segundora (6); lau segundora (5); segundora dago (5); segundora du (5); segundora helmugaratu (4); segundora iritsi (4); segundora iritsi zen (4); segundora sailkatu (6); segundotik segundora (4); sei segundora (7); zazpi segundora (5)

hamar segundoren buruan (5)

bi segundotan (6); hamar segundotan (5); zenbait segundotan (8)

segundotik segundora (4)

segundotik behin (5); segundotik segundora (4)

bi segundoz (4); hainbat segundoz (5); hamar segundoz (4); hiru segundoz (4); segundoz behin (10); segundoz segundo (5); zenbait segundoz (15)

segundu bakar (6); segundu batean (4); segundu batez (6); segundu berantago (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus