Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

seiko 1 iz sei lerroko ahapaldia.

Eta berriz ere ofiziotan, seiko motzean hiruna bertso osatu beharko dituzte. Berria - Kultura   2004-03-28

Seiko motzean Silveiraren jarduna polita izan zen, eta Juan Mari Lopezek ahal bezala erantzun zion, bigarren bertsoan errimarekin hagitz trakets ibili bazen ere. Berria - Kultura   2004-03-30

Seiko motzean, Estitxu Arozena eta Erika Lagoma gazteek egin zuten saiorik onena. Berria - Kultura   2006-04-02

· Egitasmoa xumea izanagatik ere, interneterako sarbidea gazteen artean zabalduena egonik, bertsolaritzari, eta bereziki bertsozale eta bertsolari gazteei plaza bat egitea du xede Seiko Motzak. Berria - Kultura   2006-04-08

2 sei laguneko taldea. ik seikote.

Hamburger, Mori, Backstedt, Ziegler, Albasini eta Mori seikoak egin zuen aurrera helmugarako 50 kilometro geratzen zirela. Berria - Kirola   2004-05-14

Euskaltel-Euskadiko seikoa Koldo Fernadez de Larreak, Markel Irizarrek, Aketza Peñak, Antton Luengok, Joseba Zubeldiak eta Igor Antonek osatuko dute. Berria - Kirola   2004-09-02

Eutsi zion seikoan ere batzuk besteak baino indartsuago zeuden, eta galbahea ibilbidearen gogortasunak egin zuen berriro. Berria - Kirola   2004-04-30

3 izlag seik osatua.

Oinezko seiko eskoadrilla bat eta zaldizko bi zeuden, denak fusilez armatuak. Jon Maia   «Riomundo» - 58. orr.

Izanen dira jokoak haur eta handientzat, hala nola seiko birlak. Herria   2001-05-03

4 joko kartetan, sail bakoitzeko seigarren zenbakia.

Andolin Eguzkitza zenak Egunkaria-ko Seiko Urrea sailean idatzitako azkenaurreko artikuluan. Berria - Euskal Herria   2004-03-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus