Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

seme 1 iz gizakumea bere gusaroekiko.

Hiru seme izan zituen: Sem, Kam eta Jafet.   - 0. orr.

Haurdun geratu zen berriro Lea, eta beste seme bat izan zuen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 82. orr.

Hara, Jaunak ez dit semeak izaten uzten. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 45. orr.

Seme honek beste seme bat izan zuen, aurrekoa ez bezala etxetik atera zena. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 103. orr.

Baina begira: seme bat sortu eta izango duzu orain. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 31. orr.

Jaunak, bere errukian, seme asko eman dizkit, eta emango ere oraindik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 529. orr.

-Nik ere ez dut semea zure alabarekin ezkonduko -sumindu zen Nur Al-Din. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 37. orr.

Jauna gutxietsi duzulako, jaio zaizun semea hil egingo da. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 57. orr.

Semea bere gisa sendatzeari ekin zion amak; zauriak lotu, ukenduz igurtzi umea, eta bere lana egiten utzi zion denborari. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 274. orr.

Paseo horietako batean ezagutu zituen, 1897an, Arthur eta Sylvia Llewelyn Davies senar-emazteen hiru seme, artean umeak. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 9. orr.

Biziki atsekabetu zen Abrahan, hitz horiek entzutean, seme baitzuen Ismael ere. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 56. orr.

Hantxe geratu zen Noemi, bakarrik, ez senar eta ez seme. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 93. orr.

Seme bat galdua zuen 22 urtetan ixtripuz. Herria   2003-03-13

Egun batean, Terah-ek, Abran semea, Lot biloba eta Sarai erraina berekin hartu eta Kaldearren Ur hiria utzi zuen, Kanaan lurraldera joateko. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 39. orr.

Telemako, semea, aitaren berrien bila irteten da. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 8. orr.

Gogorra da, bai gurasoentzat eta bai seme edo alabarentzat. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 77. orr.

Don Pedrok begitan hartua zeukan seme hura; menderakaitz eta bihurritzat zeukan. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 38. orr.

Hori esanik, semea musukatu eta negar egin zuen ugari, ordura arte eusten aritu baitzen. dena aldeko zitzaion: salmentak goraka, osasun ona eta familia pozik, eta semeek bizimoldea aurrera atera zuten. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 118. orr.

Semea sartu zitzaigun gelara! Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 60. orr.

Gurasoen gaiztakeria semeengan zigortzen duena. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 136. orr.

-Mutil, noren seme haiz? Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 52. orr.

Orestes, Agamenonen semea, artean txikia zen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 17. orr.

Adio, Peregrin Paladinen semea! Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 117. orr.

Eneidak hiriaren jatorria Eneasi egozten dio, jainkoen seme bati, Troiako heroia bera. ene pilotu kide Mattin, Basurtoko Joan Sanzen bigarren semea. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 161. orr.

Gure feudoetako legeek beren arrazoiak izango zituzten agian semeetan zaharrenak, edo gizonezkoen bidetiko ahaiderik hurbilenak, dena jaso zezaten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 159. orr.

Senar-emazteek idazlea semetzat hartu zuten, eta umeek anaiatzat. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 9. orr.

Barka iezadak hika hitz egitea: neure semetzat haukadalako ari nauk horrela. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 30. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hi, Nikolas, seme bakarra haiz eta oinordekoa haiz, eta enekin etorriko haiz. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 22. orr.

Egun batean, Esau seme nagusiari deitu zion: [...]. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 71. orr.

-Esau naiz, zure seme nagusia. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 72. orr.

Seme zaharrenak, Silviok, bere buruaz beste egin zuen gau batez. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 30. orr.

Penelope emaztea eta Telemako seme gaztea etxean utziak zituen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 11. orr.

Senarra eta beste bi seme zaldun borroketan galduak ditu alargunak, eta seme txikia babestu nahi du. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 15. orr.

Iñaki Murua irakasle da ogibidez, eta ezin izan zuen saihestu seme txikiaren okerra zuzentzeko grina. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 189. orr.

Gure printzearen seme naturala nintzelako. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 27. orr.

Haren edertasunaz liluraturik, errege ahaltsu batek bere emaztetzat hartu nahi izan zuen, harengandik seme ederrak sortuko zituelakoan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 521. orr.

Seme galant bat zuen, baina aspaldian ez dugu haren albisterik izan. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 51. orr.

Arreba horrek seme hazia omen zeukan eta Blancok kuttun-kuttuna omen zuen. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 81. orr.

Gauza bera egin ohi du Jaunak bere seme kutunekin. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 66. orr.

Siberian, baserritarren seme baserritarrak, erbesteratuak denak, elurretan ikusi nituen hiltzen. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 40. orr.

Zertarako irakatsi bere seme urrikalgarriari halako ogibide hutsal eta alferrekorik? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 23. orr.

Irlandar judua eta analfabetoa zela esaten zuten, eta haren seme idiotaren bitartez Jainkoak lukurreriaren gaitzespena agertzen zuela uste zuten. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 236. orr.

Honetan, aita, guk, seme endekatuok, ez zaitugu zu engainatzen, geure burua engainatzen dugu geure gaiztakeriaz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 324. orr.

Zaldun baten seme herrena Toscanellan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 454. orr.

Nagusi zitalek ematen zioten soldata ziztrinarekin ezin izango zituela beti mantendu bi seme bizkarroi tripontzi eta errespetu gabeak. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 167. orr.

Seme etxekaltearen gamelua edo emazte gazteagoaren amorantea -golfeko irakaslea? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 144. orr.

ik beherago 12. 11337

Europak gaitz sendaezin modura bizi du bertako seme ustez zibilizatu batzuen eskubideen kontua. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 107. orr.

Aurpegiratu zidan anaiak eta biok goi-mailako traizioa egina geniola eta sasikotzat jo ninduen eta ez legezko semetzat. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 166. orr.

Etxeko seme baten heriotzak agerian jarriko ditu belaunaldien arteko teinkak: gorpua non beilatu, nola ehortzi... Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 8. orr.

Nago abantaila izugarria dela seme sasikoa izatea. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 32. orr.

Bistan da haren seme sasikoa zarela. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 45. orr.

Zein amak ez luke irakurri nahi izango bere seme poliziaren bizitzaren istorioa, zeina hogeita hamalau urterekin tirokatu baitzuten zerbitzua betetzen ari zela? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 354. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean eta pertsona izen baten eskuinean)

Haren seme Domingok hartu zuen segida aitaren ofizio nagusian nahiz gainerakoetan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 73. orr.

Bitartean, Daviden eta Hagit-en seme Adonias harrotzen hasi zen, errege izanen zela pentsatuz. Elizen arteko biblia   1 Erg 1,5

Kretako Idomeneoren seme Ortiloko hil nian, eta orain ihesi noak. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 95. orr.

Sara ohartu zen Abrahanek Agar egiptiarragandik izandako semea bere seme Isaakekin jostatzen ari zela. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 55. orr.

Honela diotso Jaunak Joiakimen seme Jekoniasi: [...]. Elizen arteko biblia   Jr 22,24

Konturatu zara zure seme Mokii Kifovitxen jokaeraz? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 355. orr.

Joan ziren, bada, Hamor eta haren seme Siken hiriko ateko bilgunera eta honela mintzatu zitzaizkien hiritarrei: [...]. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 96. orr.

Urte horretan, Ameriketara joandako zuberotar baten seme Robert Laxaltek Sweet Promised Land izeneko liburu ederra argitaratu zuen Estatu Batuetan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 78. orr.

Haren seme abokatu Aref Selim Aluanek, politikan ez menturatzea gomendatu zion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 92. orr.

4 (deiki gisa)

-Zer duzu, seme? -Sosega zaitez, seme. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 348. orr.

Seme, Jauna zerbitzatu nahi baduzu, prestatu zeure burua probarako.   - 0. orr.

Seme, ikas enegandik, adorea eta benazko irmotasuna; besterengandik, arrakasta. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 179. orr.

Frantziskok esan zion: "Seme, lor itzazu artazi batzuk, nire azazkalak mozteko". Seme -esan zion-, ez da zilegi inoren dirua hartzea, eta besteena emateari bekatuaren zigorra dagokio, ez merezimenduaren ospea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 306. orr.

Ez dut gauza askoren beharrik, seme; ezagutzen dut Kristo pobre eta gurutziltzatua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 345. orr.

-Amak kolpe latza hartuko dik, seme. Txillardegi   «Putzu» - 100. orr.

-Nestorren seme hori: gauza bat eskatuko diat. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 109. orr.

Hor ikasiko duk egunen batean, seme. Herria   2004-02-12

5 irud/hed

Juan Bautista Agirre, Asteasuko seme eta erretorearen "Eracusaldiac"etik. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 131. orr.

Nafarroa Behereko seme den Baigorriko auzapez ohiari. Herria   2005-06-16

Ez dio axolik, beste seme bat irabazi dut. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 205. orr.

Aitamen umea baino gehiago Elizaren seme izan naizela eta etxea ez zaidala arras arrotz. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 124. orr.

Bi artistak «bere garaiko semeak» izan zirela deritzo Pierluigi de Vecchiok, Strozzi jauregiko erakusketako komisarioak. Berria - Kultura   2004-03-15

Ez naiz nire garaiko seme. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 168. orr.

Odolez eta suz egin ninduen denbora baten seme naiz, eta nolabaiteko azalpen bat aurkitu nahi diot honi guztioni. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 182. orr.

Bai, XX. mendeko semea nintzen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 260. orr.

-Jainkoaren nahikaria da, zoroaren seme! Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 174. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Seme-maitasuna da egiazki Frantziskorekin poztea, zeren hil ez, baizik eta zeruko azokara joana baita, diru-zorroa berekin eramanez, eta ilbetean itzuliko da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 176. orr.

Gizagabea iruditzen zitzaidan, hegaldia hasi aurretik, eta orain, hegazkinak berak edoskiarazten didala, halako seme samurtasun bat sentitzen dut harenganako. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 41. orr.

Amak nire anaiaren lepoan seme-usaina bilatzen zuen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 19. orr.

Une bat besterik ez du egin Imanolek seme aulkian. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 413. orr.

· -Zartaginean badago gehiago, azukre koskor hori -esan zion izeba Petuniak, begi lausotuak bere seme-puskarengana zuzenduta-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 9. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aitak aberats-seme baten haurtzaroa izan zuen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 299. orr.

Paxkal dugu eleberri honetako protagonista: laborari-seme gazte bat, nabarmentzeko gogorik ez duena, "bigarren izateko beti lehena". Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 8. orr.

Llanako Diego da bere izena, eta, etxe-seme eta kristau jator, nahi adinakoan. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 188. orr.

Nire ustez, etxe-seme jauna, andereño gazte eder-ederraren antzeko da olerkia. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 137. orr.

8 kristauen jainkoaren bigarren pertsona.

Semearengana (dibinitatean) heldu nahi duenak, lehenago berak seme bihurtu beharra dauka, eta seme izan ondoren, Semea dagoen tokian dago, hau da, "Aitaren altzoan eta bihotzean". Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 7. orr.

Horregatik ongi dio Semeak (=Kristok): Jainkotasunaren Semea (Logosean eta berarekin) Aitarengan, ni nagoen tokian, han egon beharko du. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 7. orr.

Aita Jainkoa, Seme Jainkoa eta Izpiritu Santu Jainkoa, eginak diren gauza guztien Jaun direla. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 23. orr.

Era honetan, Aita Semeagan dago eta Semea Aitagan; eta Aita eta Semea bat dira Izpiritu Santuagan. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 27. orr.

Jaunaren, Aita, Seme eta Espiritu Santuaren izenean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 98. orr.

Sinets dezaten Jainko ahalguztidun, Aita eta Seme eta Espiritu Santu, gauza guztien egileagan, eta Seme berrerosle eta salbatzaileagan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 143. orr.

Bere bizitzako gai nagusia aipatzen du berriro: Jesu Kristo Seme maiteari jarraitzea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 108. orr.

9 aitonen seme ik aitoren.
10 aitoren seme ik aitoren.
11 seme-alaba (orobat semealaba)

Jakoben seme-alabak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 82. orr.

Bost seme-alaba zituzten. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 142. orr.

Seme-alabak Venezuelan zituen, eta neba-arrebak Donostian. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 117. orr.

Sarai agorra zen eta ez zuen seme-alabarik. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 39. orr.

Baduzu seme-alabarik? Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 66. orr.

Ez seme-alabarik, ez amaginarrebarik. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 41. orr.

Lurrak erosi zituzten han, seme-alabak sortu eta erruz ugaldu ziren. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 130. orr.

Zeruko Aitaren seme-alaba dira, haren obrak egiten baitituzte. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 96. orr.

Nola hazi seme-alabak inguruan anarkia besterik ez dagoenean? Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 17. orr.

Seme-alaben irakasleekin hitz egitera doanean, nahiago du erdaraz hitz egin. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 153. orr.

Horri dagozkio, baita ere, inguruko beste gaiak, hala nola, gurasoen ahalgoa, dibortzioa, seme-alaben egoera zibila, egoitza, absentzia eta abarrekoak. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 22. orr.

Heure seme-alabei emaien, eta seme-alaben seme-alabei. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 65. orr.

Bi minutu igaroz gero, seme-alabaren bat izango duzu. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 277. orr.

· Gai honetaz dagoeneko luze idatzi dugu eta fenomeno normal eta beharrezkotzat jo daiteke, horri gurasotasun eta seme-alabatasunaren analogia aplikatu diogunean suposatzen zen bezala. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 278. orr.

12 seme-kalte

Biharamunerako, ustezko seme-kalteen guraso guztiak ziren txandrioaren jakitun. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aita seme (14); aitonen seme (8); aitoren seme (47); amaren seme (8); apaizaren seme (8); bi seme izan (9); bi seme zituen (8); bigarren seme (15)

emazte eta seme (40); erregearen seme (13); etorkinen seme (20); etxeko seme (13); euskaldun seme (9); hamedataren seme (9); herriko seme (37); hiru seme izan (12); hirugarren seme (9)

israelgo seme (11); jainkoaren seme (77); jainkoaren seme alaba (28); jefuneren seme kaleb (9); joiadaren seme benaias (8); lehen seme (36); nebaten seme jeroboamek (9); noren seme (8), nunen seme josue (9)

postariaren seme (13)

seme alaba (532); seme alaba asko (12); seme alaba ditu (15); seme alaba guztiak (16); seme alaba izan (33); seme alaba izango (8); seme alaba ugari (8); seme alaba zituen (14); seme alabak (934); seme alabak dira (17); seme alabak dituzten (10); seme alabak izan (43); seme alabak izateko (8); seme alabaren (29); seme alabarik (103); seme alabatzat (8); seme alabei (179); seme alabek (245); seme alabekin (127); seme alabekin batera (13); seme alaben (329); seme alaben aita (10); seme alaben ama (15); seme alaben artean (10); seme alaben arteko (14); seme alaben egoera (8); seme alaben zaintza (10); seme alabena (12); seme alabengan (15); seme alabengana (9); seme alabengatik (18); seme alabentzako (8); seme alabentzat (53); seme alaberi (21); seme alabetako (11); seme alabetan (12); seme alabetatik (9); seme alabez (18); seme alabok (37)

seme bakarra (68); seme bakarraren (9); seme bat bezala (9); seme bat eman (16); seme bat izan (28); seme bat sortu (8); seme biak (12)

seme edo alaba (27); seme eta alaba (18)

seme gaztea (10); seme gazteena (15); seme gazteenak (13); seme guztiak (28)

seme hauek izan (13); seme izan zituen (21)

seme kutun (12)

seme maite (11); seme maitea (23); seme maitearen (8)

seme nagusi (11); seme nagusia (15)

seme on (8)

seme zaharrena (37); seme zaharrenak (20); seme zituen (13); senarra eta seme (8)

zenbat seme (12); zenbat seme alaba (9)

aita eta semea (18); bigarren semea (21); emaztea eta semea (15); erregearen semea (11); gizonaren semea (60); herriko semea (8); jainkoaren semea (53); lehen semea (30)

semea edo alaba (17); semea eman (18); semea eman zion (11); semea galdu (9); semea hartu (12); semea hil (37); semea hiltzen (8); semea ikusi (9); semea izan (58); semea izan zuen (31); semea izango (16); semea izango du (8); semea jaio (10)

senarra eta semea (8); soinujolearen semea (82); urteko semea (26)

aita semeak (72); ama semeak (28); bere bi semeak (12); enperadorearen guardiaren semeak (8); gizonaren semeak (17); herriko semeak (8); jainkoaren semeak (22); lehen semeak (23)

semeak berak (8); semeak hil (12)

aitaren eta semearen (20); gizonaren semearen (17); jainkoaren semearen (16)

semearen amodio (8); semearen aurrean (9); semearen izena (9)

aita semeek (19); ama semeek (9)

semeekin batera (12)

semeetako bat (16)

semetzat hartu (20)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus