Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

seminario (orobat semenario g.er.) 1 iz apaizgaitegia.

Larresoroko seminarioan sartu zen 7. klasean 1855ean, 14 urtetan beraz. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 16. orr.

Osaba Xabier Gasteizko Seminariora ikastera joan zenean irakasle euskaltzaleak izan zituen, Don Manuel Lekuona eta Don Joxemiel Barandiaran besteak beste. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 100. orr.

Erromako elizak bidali zigun apezpikuak garbiketa etnikoa egin zuen jarraian Baionako seminarioan, Frantziako IV. edo V. Errepublika Bakar eta Zatiezinaren onetan. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 89. orr.

Nabarrengoxe hirira joana nintzen Uztaritzeko Seminario Txikian ezagutua nuen garaztar adiskide baten gana, astelehenez. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 12. orr.

Ondotik seminario handian sartu zen, 1867an apeztua izateko, ekaineko 15ean. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 16. orr.

Idatzi diot Seminarioko kontseilari espiritualari, erranez zertan nintzen. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 60. orr.

Ni ere seminariotik atera berriko apaiztxo bat ninduan gerra erdian sartu nintzenean. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 326. orr.

Gipuzkoa ertzeko Saturrarango seminarioa emakumeentzako kartzela bilakatu zuten. Jokin Urain   «Errotarria» - 87. orr.

Seminarioa faltan bota balu, ez zizkion izebari beste hamar seme-alaba egingo bata bestearen atzetik. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 77. orr.

2 mintegia.

Denbora galdu alde, seminario bat egitea pentsatu dute idazle errealistaren metafisikak aztertzeko. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 15. orr.

Borreroari, zenbait alditan, egoerak beharturik, in situ lan egitea tokatu zaio; hala futbol partidu batean, nola parapsikologiari buruzko seminario batean. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus