Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

senatari (329 agerraldi, 12 liburu eta 207 artikulutan; orobat senadore 67 agerraldi, 11 liburu eta 35 artikulutan, senatore 14 agerraldi, 7 liburu eta 6 artikulutan, senator g.er. eta senatur g.er.; Hiztegi Batuak senatari erabili behar dela adierazten du) 1 iz senatuko kidea.

Atzo goizean eman zuten agiriaren berri diputatuek eta senatariek, Madrilen, Kongresuan egindako agerraldian. Berria - Harian   2005-10-20

Eusko Legebiltzarrean parlamentari eta Espainiako Gorteetan senatari ere izan zela. Berria - Harian   2005-11-29

Edward Brongersman Alderdi Laboristako senatari izandakoari hiltzen lagundu zion sendagilearen kontra egin zuen Gorenak. Berria - Gaiak   2004-12-17

Gonzalo Quiroga PPko senatariaren etxeari eraso diote Donostian. Berria - Euskal Herria   2004-01-22

1977an senatari izendatu zuten arte. Berria - Euskal Herria   2006-01-08

1977ko hauteskundeetan Gipuzkoan senatari aukeratu baitzuten. Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Californiako senatari Dana Rohrabacherrek, berriz, uztak bilketa etorkinek egin beharrean, presoek egitea proposatu du. Berria - Mundua   2006-04-08

Dei zuzen bat egin die Miarritzeko auzapez eta senatari Didier Borotrari eta Baionako auzapez eta diputatu Jean Greneti. Berria - Harian   2005-11-01

Ruben Giustiniani Argentinako senatariaren arabera, legez kanpoko abortuak dira andreen heriotza eragile nagusia. Berria - Gaiak   2004-09-22

Pere Macias CIUko senatariak PSCren jarrera salatu zuen. Berria - Kirola   2004-11-04

Pinochet Armadatik erretiratu zen eta bizi osorako senatari izendatu zuten. Berria - Harian   2006-03-24

Hango senatari anitz politika bakarzalea baztertu eta AEBei munduan dagokien tokia hartzearen alde omen daude. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 301. orr.

Hantxe zegoen Jakoba andrea, Erromako dama txit ospetsua, senatari ziren bere bi semeekin, zaldizko gizon asko lagun zituela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1101. orr.

2 (izenondoekin)

Larry Craig senatari federalaren ordezkari batekin. Berria - Euskal Herria   2006-04-14

AEBetako senatari errepublikano Lincoln Chafeek «herri venezuelarraren aurkako errespetu faltatzat» jo zituen alderdikidearen hitzak. Berria - Harian   2005-01-21

Nancy Pelosi senatari demokratak, berriz, bere irteera «gobernuarentzat eta herrialdearentzat galera» handia dela adierazi zuen. Berria - Mundua   2004-11-17

Senatari sozialistak kritikatu egin zuen Eusko Jaurlaritzak egunkariari diru laguntzak eman izana. Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Gatazkak dauzkagu toki izenekin, italierazko izen gehienak Tolomei senatari faxistak asmatu baitzituen. Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Politikaren mundua nabarmen aldatu dela dio senatari ohiak. Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Arratsaldeak Senatuan ergelkeriez eztabaidatzen eta Aberriaren aitonei logalea eraginez ematen duten senatari gogaikarri horietako bat. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagi gisa)

Gaur egun, bizi osorako senatari kargua du. Berria - Harian   2006-03-24

Mendes Saakoa, guztiz isila, nahiz bera Coimbrako etxe handienetarik jalgia eta gero Toledoko Artzapezpikuaren kontseiluko kide ezagun jakintsuetarik izanik, orain, berriz, senatari karguan distiratzen duena. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 139. orr.

Helegiteak Jose Maria Aznar garai hartako Espainiako presidenteak, Espainiako arartekoak eta PSOEko senatari talde batek aurkeztu zituzten. Berria - Euskal Herria   2006-02-17

"Ordenei" (ordines) dagokienez, izena erromatar gorputz politikoan zeuden politikoki pribilegiaturiko klaseetatik hartu zuten, "Senatari Ordena"tik, adibidez. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus