Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sentsorial 1 izond zentzumenena, zentzumenei dagokiena.

Irudi hori sentsoriala da, eta "materiala" ere esaten badiogu, zentzu horretan eta elkarketaren beste terminoaren aurkakotasunez da; termino hori kontzeptua da, eta, eskuarki, abstraktuagoa da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 96. orr.

Lukreziok gertaera sentsorialetan eta arrazoiketa inferentzialetan oinarrituriko argitasunez aurkezten ditu beti bere tesiak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 15. orr.

Gizakia zer horietariko bat da: ezagutza sentimenetatik hasten delako eta ezagutzarik behinena sentsoriala delako baiespena gizakiaren kosmoango inkardinazioaren ideiatik dator, hain zuzen. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 14. orr.

Pentsamendu maskulinoan, ostera, asepsia handiagoa dago; elementu sentsorialek ez dute eragiten neurri berean. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 197. orr.

85 dezibeliotik aurrerako soinuak jasan behar dituztenek gorreria sentsorial progresiboa garatzeko arrisku handia dute. Berria - Gaiak   2004-07-08

2 (hitz elkartuetan)

Gaur egun ez dugu tresna egokirik goi mailan eragina duten halako galera sentsorial-neuralen ondorio sotilak anatomikoki adierazteko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus