Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

serie 1 iz kideko diren eta hurrenez hurren datozen gauzen multzoa. ik sail 11.

Zera ematen du, leku bakoitzak bere erritmoa duela eta bertako gauza guztiak erlazio zuzenean daudela, serie bateko elementuak bezala. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 225. orr.

Minotauromakia (1935) deritzon serieko grabatu bat da bildumaren lan nabarmenena, 1,1 milioi euro balio dezakeena. Berria - Kultura   2006-02-23

Datu teknikoak, mesedez: marka, modeloa, serie edo identifikazio zenbakia... Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 132. orr.

Neurri zabaleko 8000 serieko 14 bagoi motor egiteko kontratua ere itxi du CAFek, 34 milioi euroan. Berria - Ekonomia   2004-06-24

Errepikapena nolakoa den galdetzean, errepikapen hutsa den (elur eta elur) edo aldaketa onartzen duen (elur-melur) aztertu behar dugu, are serie batean mailakatzen den (melur-elur-lur-ur) Serie batzuk egiten aritu zen osaba Joanikot, baita iduri geometriko batzuk ere, serie haiek zimendu harturik. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 23. orr.

Bainulariak izeneko serie horrek, Cezannen beste lan askok bezala, bide berriak ireki zituen artista gazte konformagaitzen artean. Berria - Kultura   2004-08-17

Zer periodizazio-irizpide hartu behar dugu serie bakoitzarentzat? Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 10. orr.

Ehun urte inguruko ziklo horietako bakoitza serie baten zati bat baino ez da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 328. orr.

Aztertu bigarren garapena, Fourierren serie batekin hasten dena. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 22. orr.

Tenis jokalari onenak ariko dira gaurtik igandera Indian Wells torneoan, denboraldiko lehen masters seriea. Berria - Kirola   2006-03-09

Bihar hasiko dira Bilbon Munduko Serieak izeneko auto lasterketak, eta horrek polemika bizia piztu du herritarren artean. Berria - Harian   2005-07-14

Proba handi bat edo final baten aitzinetik larunbatean egin ohi dut prestaketa proba osoa eta asterdian serieak. Berria - Kirola   2004-06-16

2 (izenondoekin)

Zenbakien serie naturalerako hiztegi infinitu bat. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 93. orr.

Sinesten zuen denbora serie infinituetan; denbora dibergente, konbergente eta paraleloen halako sare gero eta zabalago, zorabiozko batean. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 82. orr.

Aurpegien serie infinitua zeinu abstraktuek osatzen dute, hala nola gertatzen den suarekin, itsasoarekin edota arabeskoekin. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 209. orr.

Beraz, serie historiko bat dugu honela sailkatuko duguna: [...]. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 105. orr.

Jakingo bagenu quantum horren balioa serie psiko-sozialean [...] gai izango ginatekeela kopuru ezezagunaren magnitudea kalkulatzeko beste serieetan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 338. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dezagun ahaztu Oteizak serie lanak egin arren eskultura autonomoak ere badirela. Berria - Kultura   2004-10-16

Maniako baten pentsamoldea agerian jarriko zuen nolabaiteko serie edo datu-sailik (deituren hasierako letraren harremana, krimenak gertatzen ziren asteko egunak, hilketako tokien artean ezar zitezkeen nolabaiteko erlazioak...) ez zen, edo ez zen inondik atzematen. Jon Alonso   «Euskal karma» - 65. orr.

Berak azaldu zidan serie zenbakirik gabeko pistola dela, noizbait delituren bat egiteko erabilia. Berria - Euskal Herria   2004-11-14

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hitz serieak ditugu, beraz, hitz kateak. Inolako zentzurik ez luke bost menderen joanean Vitruvioren obrak izan dituen ilustrazio-serie guztien egin gabeko historia sistematikoaren zirriborrorik eman nahi izatea. Zoruan, baina zorua ukitu barik, sabaitik eskegita, beste artelan serie bat ikus daiteke. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 40. orr.

8 argazki serie eta bideo jarri ditu erakusketa aretoaren gela bakoitzean. Berria - Kultura   2004-04-13

Sinesten zuen denbora serie infinituetan; denbora dibergente, konbergente eta paraleloen halako sare gero eta zabalago, zorabiozko batean. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 82. orr.

Jarrera horretan irauteak esplikatzen ditu topaketaren errepikapenak ziklo-serie batean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 318. orr.

Mendebaldeko Zibilizazioaren hazkundean ere ikusten dugu erronka-serie bat erantzun arrakastatsuak sortarazten. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 317. orr.

5 telebista, irrati edo komikietako saila. ik sail 17.

Tabernako telebistan estatubatuar seriea, poliziena. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 50. orr.

-Bizitza ez da telebistako serie bat, ezta mundua kolonia iragarkia ere. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 122. orr.

Gustatuko litzaidake telebistarako serie bat edo beste pelikula bat egitea. Berria - Kultura   2006-01-06

Aurrena serie bateko pertsonaia batez gara maitemintzen, ondotik Institutuko edo Lizeoko haren islarekin gara jotzen entseatzen. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 9. orr.

Gaur egun, globalizazioaren garaian gaude eta gure haurrek, aldi berean, Harry Potter irakurtzeko eta serie japoniar bat ikusteko aukera dute... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 107. orr.

Horietariko lauk halako serie bat osatzen zuten, zinematografikoa oso, nire kargu utzitako egunkariko erdiko bi orrialdeetan: [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 47. orr.

Sei film laburreko serie baten bitartez, XX. mendeko sei zuzendari ezagunen haurtzaroa kontatu nahi dute ekoizleek. Berria - Kultura   2006-01-18

Frantzian, Fournier&Zidrou bikoteak aldizkarietan maiztasunez kaleratzen den Les crannibales seriean. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 77. orr.

Tipo gogorrarena egin nuen berarekiko aurrez aurrekorako, eta B serieko filmetako hiltzaile ahots urratuko batena irudi zuen zitalkeriaz eraso nion hari. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 258. orr.

B serieko beldurrezko filmen batetik ateratako dekoratua ematen zuena. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 100. orr.

6 seriean1 adlag ekoizpenaz mintzatuz, mekanikoki eta era berean bata bestearen ondoan. ik sail 19.

Fatronikek, dena den, ez ditu makinak seriean ekoizten. Berria - Ekonomia   2006-03-10

Seriean fabrikaturiko produktuak eta publizitatea, bi egiturok bultzaturiko karrera da gaur egungo bizimodua. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 79. orr.

Zergatik ari dira Ingalaterran geroz eta hegazkin handiagoak, geroz eta bonba astunagoak egiten, eta beste alde batetik herrialdea berreraikitzeko etxeak seriean egiten? Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 293. orr.

Honen herrian hi baino monigote azkarragoak seriean fabrikatzen ditiztek! Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 126. orr.

7 seriean2 adlag korronte elektrikoak, elkarren segidan loturik dauden osagai guztiak zeharkatzen dituela. ik paralelo 10.

Aspaldi ez dela, seriean elkarturiko hiru neurona edo gehiagoren eraztunean dabiltzan korronte elektriko txiki batzuekin lotzen zen oroimen zati bakoitza. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 238. orr.

· irud/hed Ahalegindu behar da zehazten zein eskemen arabera (seriean jarri, aldi bereko taldekatzeak, aldaketa lineal edo elkarrekikoak) lotu daitezkeen enuntziatuak elkarren artean diskurtso-mota batean. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 70. orr.

8 serieko izlag seriean ekoiztua edo egina.

Lehenago bakarrak eta errepikaezinak ziren ekoizpenak (etxean egindako jantzi bat, postre bat), orain serieko ekoizpenak dira gehienbat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 51. orr.

Serieko ekoizpen horretatik 100 liberatan saldurik makina bakoitza, diru mordoa eskuratu zuen Pascalek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 357. orr.

Gorputza, zoritxarrez, oso modu bitxian eraikia dago ingeniariaren begietarako: serieko ekoizpena erabili da, baina osagaiak, edozein proba sinpleren arabera berdin-berdinak, ez dira trukagarri. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 242. orr.

Bertsolaritza da [...] inolako serieko erreprodukziotan oinarritzen ez diren jendaurreko kultur-adierazpen gutxietako bat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 52. orr.

Serieko motoekin korritzen da, eta aurten, moto saltzaile eta erosleentzat izaten duen interesaz gain, bestelako interesgunea ere izango du. Berria - Kirola   2006-02-25

Serieko hiltzaileei buruzko filmen kopiak egin nahi zituztela, ez dakizu? Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 74. orr.

9 serieko hiltzaile sailean hiltzen duen hiltzailea. ik serial2 1.

Serieko hiltzaileei buruzko filmen kopiak egin nahi zituztela, ez dakizu? Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 74. orr.

Suspentsezko giro hori sortzeko serieko hiltzaile baten istorioaren hariak soka sendo batean bildu ditu. Berria - Kultura   2006-05-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus