Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

serora (orobat serora) 1 iz ipar moja.

Nahi izan zuen parropiaren izenean beste eskola bat sortu, eta eskatu zituen serora erakasle zenbait, "Filles de la Croix" ordenakoak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 52. orr.

Ernestine zuen izena, serora bezala Sœur Ignace. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 57. orr.

Marie Marceline serorak bizi hau utzi du. Herria   2001-02-08

Zazpi haur altxatu zituzten, zeinetarik bat apeztu baitzen eta beste bat berriz serora egin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 201. orr.

San Bartolome berri bat antolatu gogo zuten noski, katolikoen lepotik oraingoan, eta hiriko apez, monje eta serora guztiak espataz pasatu. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 17. orr.

Mende horretan dira sortu ere hemen Angeluko serorak, Betarrameko misionestak. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 126. orr.

Frantzian egon zelarik, bestalde, Albiko Klaratar seroren komentuan aterpetu handiki agramondarrekin harreman hertsiak izan zituen Irakasle Nafarrak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 16. orr.

Aspalditik ohartua zen neska euskaldun asko joaten zela serora: bi kongregazio berri baziren hemen, Angeluko serora urdinak eta Uztaritzeko serora beltxak. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 44. orr.

Serora beltxak, tuneldunak, berriz jiten dira 1933an. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 54. orr.

Apeztu nahi nuen, naturalki, ebidentziaz, aitaren anaia misionest gaia, eta arreba serora xuria heroi perfektuak zirelakotz enetzat. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 19. orr.

1903an, Errepublikak lege tzar bat bozkatzen du, honen arabera behar baitira eskolak hetsi eta fraile-serorak kanporatu. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahiz behialako mantalina buruzapi baten kontra trukatu zuen, argi zen haren soinekoak serora jantziak zirela. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 134. orr.

Ez zituen bakarrik apez xahar eta eriak gogoan, Serora bokazioak ere bai, eta etxe horren ondoan, seroragaientzat etxe berri bat eraikitzea erabakia izan zen. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 59. orr.

Uztaritzen sartu zuten serora eskoletan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 227. orr.

Gurutzadako Mezulariari eta haren ordezkariei emanez eskua baimena emateko sar daitezen serora komentuetan. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 189. orr.

Arbelbidek izan zuen etxe hori apezen pausa leku eta apez xaharren erretreta-etxe egiteko ideia, serora kongregazio baten gain emanez etxearen erostea eta ideia gauzatzea. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 59. orr.

19. mendean, 397 serora ordena berri sortu ziren, bainan 51 gizon ordena bakarrik. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 93. orr.

3 (izenondo gisa)

Bazituen bi arreba serora komentu bortitz batean zerratuak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 135. orr.

Iparralde honetan karmelitak aipu ditugularik, santa Terexa Lisieuxkoaren ahizpa serorak, Baionan ere komentu bat daukatenak zaizkigu soilik gogoratzen. Herria   2003-07-17

Mayi Sabalçagaray herritar andere serora zendu da Alzazian, bere kongregazio etxean. Herria   2004-10-21

4 elizaren ardura duen andrea.

Obispoak oso alai agurtu zuen serora eta apaiza. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 127. orr.

Sakristiara iristean, serorari honako agindua eman dio: [...]. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 51. orr.

Ihes egin dute denek, baita serorak eta sakristauak ere. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 262. orr.

Handik urteetara serora igorri zion mezulari erretoreak, konfesioz jakin ahal izan omen zuenaren berri emateko: Oiartzunen fusilatu zuten, zor batek galdu zuen eta mezatara ez joatea izan zen aitzakia. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 22. orr.

Serora aurpegiko neskameak lehor erantzun zuen: [...]. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 233. orr.

Etorri dira, bai, apaizaren bila, eta serorak erbia askatu ere egin du. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andere serora (7); andere serora zendu (3); apez eta serora (4); arreba serora (4); bere serora (4); bi serora frantses (3); dominique serora (7); serora egin (3); serora zendu (4)

andere serorak (3); euskaldun serorak (3)

fraile eta seroren (3); seroren etxean (3); seroren komentuan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus