Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

simulakro (orobat simulakre g.er.) 1 iz beste zerbaiten simulazioa den gauza.

Horren harira, hegazti gripe kasu bat agertuz gero nola jokatu behar den ikusteko, simulakroa egingo du Jaurlaritzak datorren astean. Berria - Harian   2006-02-16

Klikada batzuen simulakroa egin zuen argazkirik egin barik. Josu Landa   «Odolbildua» - 105. orr.

Hein batean, literatura guztia da iruzur edo simulakro. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 95. orr.

Fikzioa versus simulakroa. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 196. orr.

Nik fikzioa egiten dut baina ez dut simulakrorik egiten. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 200. orr.

Autentikotasuna dagoeneko ez da existitzen Cilleroren ipuinetan ere, eta suzedaneoak, simulakroak ordezkatu du errealitatea. Berria - Kultura   2006-04-18

Gupidaren simulakroak antolatzen ditu gizarteak, zaharren egoitzak adibide, ONGak, % 0,7a eta horrelakoak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 258. orr.

2 (izenondekin)

Gezurrezko montajea eraikitzen ari dituk hemen, dena simulakro hutsa. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 95. orr.

Gehienez ere emozioaren planta tristeak egiten dituzue, simulakro hitsak, itxura patetikoak, antzezpen penagarriak. Jon Alonso   «Euskal karma» - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Istripu simulakroak «ganorarik» ez zuela izan diote. Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Borgesen literaturaren kasuan, simulakro-jolas moldakor -ez libre- batetik adierazpen guztiz errealismo itxurakoak eratzen baititu, [...]. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 95. orr.

· Hori hizki larriz eta gero poema simulakro bat: [...]. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 17. orr.

4 irud/hed

Saint-Exuperyren ustez, eurek egiten dutena ez da gerra, gerraren simulakroa baino. Berria - Kultura   2004-05-01

Partida simulakroa. Berria - Kirola   2004-05-09

5 zerbaiten edo norbaiten irudikapena.

Gauzen simulakroak deritzegunak badirela azaltzen saiatuko natzaizu; hauek, gauzen gainazaletik jareindako mintzak bezala, airean hara-hona hegan dihardute, eta eurok izutzen dituzte, bidera irtenik, gure gogoak, itzarrik zein lotan gagozela, irudi txundigarriak eta argigabetuen simulakroak ikusten ditugunean. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 235. orr.

Sarritan ehiza-txakurrek, lo gozoan, bat-batean hankei eragiten eta ahausi egiten dute [,...] ehiziaren arrastoa aurkitu eta segika bailihoazen, eta batzuetan, itzarturik, oreinen simulakro funts gabeei segitzen diete, iheska ikusiko bailituzten, okerra ezabaturik seneratu arte. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 287. orr.

Gertatzen da baita irudi bat ispilutik ispilura bidaltzea eta bospasei simulakro bilakatzea ere. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 249. orr.

Postaletako Donostia hura simulakroa zen, jarraitzen zuen Godotek, eta horren kontra errebelatzea zen beren egitekoa. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

simulakroa egin (3)

gauzen simulakroak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus