Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sindikatu2, sindika, sindikatzen da ad sindikatu batean afiliatu.

Tarteko hilabeteetan, ekialdeko herrialdeetan gauzak mugitzen hasi ziren, eta lantegietan egindako presioa zela eta, Poloniak sindikatzeko askatasuna lortu zuen. soldata igoera eta sindikatzeko eskubidea aldarrikatzegatik metrailatu eta hil zituzten langile batzuei buruz ari gara. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 108. orr.

Eguberri, urtats eta jaietako Jacquesek derrigorrez laneko aukeratzen zuen, sindikatzea garesti ordainarazi nahiko bailion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 199. orr.

Sindikatua zen eta, langileen dretxoak ongi ezagutu beharrez, maiz biltzarretara zihoan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus