Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinesle 1 iz sinestuna.

Doktrina norberekoi eta ezmoral honen ezinbesteko ondorioa sineslea zerbitzu publikotik gero eta gehiago aldentzea izan zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 95. orr.

Ez niri berriz Haren izenean agindu mundua erdibi dezadan: sinesle eta fedegabe, lagun eta etsai. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 39. orr.

Sinesle bazara, begiak erakusten dizutenari baino nahiago izango duzu sinesmenak esaten dizunari kasu egin. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 47. orr.

Kristoren sinesle bezala duzuen jokaera onaz gaizki-esaka ari direnak beren hitz gaiztoez lotsatuko dira. Elizen arteko biblia   1 P 3,16

Piccaninnytarrak, bestalde, ohorearen sinesle sutsuak ziren, Etorri da oraingo gizona, dotrina ororen sinesle eta guzien ignoratzaile, eta ez daki zer egin. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 157. orr.

Ehunka mila sinesle Hussein imamaren hilobiaren kokaleku den Kerbala hiri santuan elkarretaratu ziren. Berria - Mundua   2006-02-10

2 (izenondoekin)

Halaber, sinesle sutsua izatearen irudiarekin bat, lehen adierazpenak honela amaitu zituen Ahmadinejadek: [...]. Berria - Harian   2005-06-26

Sinesle erromantikoa edo senezkoa dateke zinez sentitzen eta pentsatzen duen bakarra. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 59. orr.

Mirande sinesle handi izan zen; beharbada euskal kulturak eman duen sineslerik finenetakoa. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 59. orr.

3 (izenondo gisa)

Azken egun guztiotan bezala, milaka musulman sinesleren kale protestak gertatu ziren atzo ere, hala nola Palestinan. Berria - Mundua   2006-02-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinesleen gidari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus