Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sintetiko 1 izond sintesiarena, sintesiari dagokiona. ik sintesi 2.

Liburu sintetiko eta sakona, baita gardena ere. bi ikuspegi nagusiren arten kokatu dira eztabaidak, ikuspegi horiek denboran zehar izan dituzten aldaera guztiekin: ikuspegi analitiko bat, eta ikuspegi sintetiko bat. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 98. orr.

Judizio analitikoen eta sintetikoen arteko bereizketaz. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 34. orr.

Denbora sintetiko hori (argazkiak horren aise, horren "naturalki" sortu ezin duena) da, inondik ere, zinema narratibotasunera, fikziora, gehien bultzatu duen ezaugarrietako bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 161. orr.

Judizio matematikoak sintetikoak dira osotara. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 35. orr.

Ideia haien errepresentazio sistematiko batean aipatutako ordena sintetikoa litzateke egokiena. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 296. orr.

Zure pentsamoldea, intuitiboa baino gehiago sintetikoa bada -hau da, zailtasunak badituzu gaiaren ñabarduretan sartzeko, edo, ongi laburbildu arren, zail egiten bazaizu kontzeptuen arteko erlazioak bilatzea-, ideiak sintetizatzea komeni zaizu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 354. orr.

2 (kimikan) ik sintesi 5.

Konposatu sintetiko min bat da fenilo ziape-olioa, ziape-hazietatik ateratzen den gai batekin kimikoki erlazionatua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 136. orr.

Kurarearen kideko substantzia sintetikoak erabiltzen dira kirurgian (dosi txikitan) muskuluak erlaxatzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 227. orr.

ADNa, ADN molekula sintetikoak eta berez sortzen den entzima mota bat dira haren osagaiak. Berria - Gaiak   2004-04-30

Medikuen kontrolpean hartutako droga sintetikoei esker. Jon Alonso   «Euskal karma» - 116. orr.

Lipido, protido eta gluzido sintetikoz osatu janariak. Itxaro Borda   «%100 basque» - 105. orr.

Landareak izurrietatik eta biktimak intsektuen erasoetatik arma egokiez hornitu baititu naturak, antibiotiko sintetikoetara (hauen erabilera masibora) jo beharrik izan gabe. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 29. orr.

Txerto sintetikoak, Patarroyoren eskutik. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 88. orr.

Nabilonak, TCHaren eratorri sintetikoak, kimioterapiak eragindako gorakoa gutxitzen du. Berria - Harian   2005-04-17

Hemoglobina sintetikoa (gorputzak bere kabuz sortzen ez duen hemoglobina). Berria - Kirola   2004-07-03

Aluminioz eta zuntz sintetikoz egindako lera. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 139. orr.

Erretxina sintetiko bat zen bakelita jatorriz, nahiko erabilgarria kola edo isolagarri gisa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 22. orr.

Giltzurrun artifiziala handia eta baldarra da, material sintetikoek ezin baitute berdindu organo naturalaren errendimendua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 12. orr.

Beste langile batek apar sintetikozko kubotxoez beteko du hartza. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 22. orr.

3 sintetizadorearen bidez lortua.

RERa sei minuturen buruan etorriko zela zioen geltokiko eme-ahots sintetikoak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 262. orr.

Edmeak hilabetean bietan entzuten zituen marmara sintetikoak ziren; alabaina ahots sintetikoz hegaldatzen zirela, bere baitako kanta doloretsuaren errepika ematen zuten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 256. orr.

Europan 20ko hamarkadan, horrelako musika sintetikoa sortzen jardun zirenak, 60ko hamarkadan lehen sintetizadoreak merkaturatu baino lehen. Berria - Kultura   2006-02-08

Ordenagailu baten bidez erritmo sintetikoak sortzen dituzte zenbait kantutan. Berria - Kultura   2004-04-03

4 euskal aditzen mintzatuz, perifrastikoa ez dena.

Behin, etxerako lana agindu die irakasle sonatuak ikasleei: aditz sintetikoak erabiliz esaldiak osatu behar dituzte ikasleek: daramazu, dario, dakartzate, genekien... Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 186. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus