Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sioux (orobat siux) 1 iz Ipar Amerikako erdialdeko zabaldietako indiar herri bateko kidea.

Siouxak dira, apatxeak. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 48. orr.

Iktomiren irakasgaia-k siuxen Hunkapa tribuko indiarren ohiturak kontatzen ditu hainbat abenturarekin harilkaturik. Berria - Kultura   2004-03-17

Imajinatzen nituen, bai, sioux-en usainez betetako ordokiak. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 38. orr.

Popotka siux txikia saileko liburu hori euskaraz irakur daiteke orain. Berria - Kultura   2004-03-17

Mendekua, betiere, da siouxen kontua, siouxen belzkeria. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 108. orr.

2 (izenondo gisa)

Zineman usu ikusi esploratzaile siux edo txerokitarrak oroitarazi dizkizute, Biarritzeko neguko igande malenkoniatsuetako filmetakoak. Xabier Montoia   «Elektrika» - 87. orr.

3 (beste izen baten ezkerrean)

Haizetea bezain bizkor trostan zebiltzan sioux jendearen zaldi basatiei agur egin zien. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 120. orr.

Hego Dakotako Lawrence Piersol epaileak kide errepublikanoak sioux indioak kikiltzeko estrategiak erabiltzen ari direla ebatzi zuen atzo. Berria - Mundua   2004-11-03

David Chauvelen gidoiarekin eta Fred Simonen irudi eta koloreekin siux indiarren abenturak dakartza Iktomiren irakasgaia komikiak. Berria - Kultura   2004-03-17

Zaharrotako bat, David Bald Eagle (Arrano Burusoila) 86 urteko sioux buruzagia tradizioei eusten dieten indiarren ordezkaritza batekin bidaiatu zuen Washingtonera. Berria - Gaiak   2004-10-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus