Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

so 1 iz begiratua, behakoa. ik soako.

Margolan bati begi zabalik pausatzen diogu soa. Herria   2003-10-30

Maianak soa apaldu zuen eta konturatu zen oinezkoen zebra-pasabidetik hamar bat zentimetrotan zegoela. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 61. orr.

Soa ahal bezain urrun botatzen dut gaineko sarearen artetik. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 52. orr.

Begia itzatua baitzuen ostia eta kalitzari, mixteriozko so bat botatzen zuela. Herria   2001-06-21

Kaperari doi-doia so bat botaturik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 103. orr.

Soa biltzen zizun, gogo-bihotzak joz eta bereganatuz. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 68. orr.

So bat aski ote zen xendra lahartsuan tematzeko? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 138. orr.

Emazteak mutikoaren soan abisu antzeko zerbait hauteman zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 25. orr.

Zure niniketan neurekiko erasia irakurtzen dut, ez nazazula erantzun ments abandona, bestela bizi osoan so horren kezka putzu amilgarri gisa atxikiko dut, damuzko makila: mintza zakizkit oraino. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 331. orr.

Eseritakoan adi begira geratu zitzaien Maiza, soaren bidez has zitezen eskatuz. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 197. orr.

Bere aurpegiaren betegintzarreak mirespen soak bereganatzen zizkion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 12. orr.

Haren soa bainuen gogoan -amodioaren atarikotzat hartu nuena-, eta ziur bainengoen, so haren arabera, Sara ni ikusten ahaleginduko zela. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 140. orr.

Lasai eutsi zion soari Maizak, lan zailena egina baitzuen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 101. orr.

Begi urdin-ilunen soa, berriz, gozo-herabea... Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 190. orr.

Espetxetik epaiketara daramatenaren antzera nindoan: soa lurrari iltzatua. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 18. orr.

2 (izenondoekin)

So luze bat atearen arteka batetik, eta gertakari ttipi batzuren lekuko nintzen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 18. orr.

Gérard ere segundu horretaz baliatu da titi artekara so labur baten emaiteko. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 115. orr.

Joantto bat-batean itzuli zen zaharo batek zafratu balu bezala, eta Agathari so beltz bat bota zion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 29. orr.

Ondotik pasatzean, zaintzalearen so ilun beltzari erantzuten diot ene irriño pollitenarekin. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 64. orr.

So urrikaltsua botaz joan zen behialako bikotea. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 128. orr.

Mahai gainera eman zuen so nekatua. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 34. orr.

Bikote gazteak, ezkontzako argazkiei emana zien bere so arretatsua. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 20. orr.

Deiari erantzunez atera zen emazteak so kezkati batez behatu zien, lehenik Joanttori eta, ondotik, elizgizonari. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 20. orr.

Amodioa egiten zutenean, gizonaren so uherrak Rachel eta Jacoben herioaren errudun seinalatzen zuela iruditzen zitzaion Janinari. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 105. orr.

Isilune bat izan zen, eta laurek elkarri begiratu zioten so uherrez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 401. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gehienetan Heraitze nuen, ene kartiera, behakoaren so-mugatzat hartzen. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 203. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Marik ezin izan zuen egon erretore etxerantz saihets so bat egin gabe. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 171. orr.

-Argibideak zertaz? -mahai gainean ukitu gabe zeuden libreta eta grabagailuari zehar-so egin zien. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 103. orr.

Zibila makurtu, atzera gain-so bat eman, gero Dimasi zorrotz begiratu zion. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 84. orr.

· 5 adlag begira.

Ama Doloretakoaren akuarelazko kopia bat, begi larriak zeru hotzerantz so zituela. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 59. orr.

So dituzue, begiak arma eta uniformeetan iltzaturi. Xabier Montoia   «Elektrika» - 34. orr.

Diana so ari zitzaion nire hatzen azpiko orriari. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 255. orr.

Bertzeak ez bezala, so ari zitzaidan, miruaren behako tinko eta harroaz. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 250. orr.

Zurgina so jarri zitzaion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 60. orr.

Gaur egun begiak kanpora so ezarri ditugu eta munduaren konplexutasunak zorabiatzen gaitu. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 43. orr.

Burua altxatu eta ateari so emaiten naiz. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 32. orr.

Burua altxatu eta zeruari so eman nintzen. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 115. orr.

Aitaren begitarteari so gelditu zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 13. orr.

Pierra so geratu zen: han, euri trebeskariak teilatuak eta loiroa astintzen zituela, buhame taldeak sua atitxatu zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 15. orr.

Bere ondora iritsitakoan adi-adi geratu nintzaion so. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 113. orr.

Ezpatari so jarraitu zuten begiek beste segundo batzuez. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 61. orr.

Kanpoari so plantatu nintzen ni ere ixil-ixila, delako neska pollit arrotz haren aldean. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 52. orr.

6 (aditza ezabaturik)

Bizkarra arin, gorputza lasai, izpiritua usaian baino baketsuago, ezker eta eskuin banoa, umorea gidari, jendeari so. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 49. orr.

Geldi-geldirik zeuden orain biak, zirkinik egin gabe, bekoz beko elkarri so. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 58. orr.

Ahoz gora etzanda zegoen, sabaiari so. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 171. orr.

Inguruetara so, zerbaitek jo ninduen begietara. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 349. orr.

Ezker-eskuin begira zihoan, nesken aurpegiei so. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 98. orr.

Bizpahiru aldiz harrapatu zuen hari zeharka so. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 114. orr.

Bittorrek begiak zabaldu zituen, denei so, harriturik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 298. orr.

Zaintzale bat atean, beste bat gibelean, hitzik ez, ni so, mugitu gabe. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 38. orr.

Iduritzen zait norbait badela ate zilokatik so. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 32. orr.

Bi buru ikusi zituen, berari so biak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 33. orr.

Zeharka begiratuz Mona ikusten nuen, niri so zorrotz-zorrotz. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 77. orr.

Baina ez zegoen Irisarri Londresen, Baionan baizik, jauregiko salan isiltasunari so eta adi, isiltasuna bere forma geometrikoetan aztertu nahirik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 129. orr.

7 so-egile (orobat soegile; Hiztegi Batuan so-egile agertzen da)

Bidaiaria so egile bat da, beti pentsaketa. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 60. orr.

Leku xoragarri hauetan ez dakit zer naizen, so egile ala argazkilari. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 66. orr.

Pilota plaza haundia bada ere, betea zen mukurru dantzariz eta soegilez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 31. orr.

1875eko urtarrilaren 23an, batera telegrafoz eta gure soegileen mezuez, beldur ginen berri hitsa etorri zitzaigun. Txillardegi   «Putzu» - 247. orr.

Horiek hola, bi terrorismoren mehatxu pean ditakeela orai Espainia daukate so-egile ainitzek. Herria   2004-04-08

Beroa, koloretsua, barokoa eta gordina da Saint Marc en Pintura eta soegileak bere gisara sendituz beregana dezake. Herria   2004-05-06

Neska gazte bat pasatu da, betan eder eta pollit, eta haren behako zorrotz eta harroak erakustera emaiten du baduela presunak bere edertasunaren berri: badirudi so egiten duela, eskuin eta ezker, so egilerik badenez karrikan. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 81. orr.

M6 gatean emaiten zuten «Popstars», ikusgarri berezi bat, abantxu 5.000.000 so egile ukan dituena. Herria   2002-10-03

8 so egin (orobat soegin g.er.) ik begiratu.

Florentek begiak altxatu eta ganga garaiari so egin zion. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 42. orr.

Helduei so eginez nabari zen egoera larria zela. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 92. orr.

Hotsak gogaiturik, Raimundo Silvak zeharka egin zuen so, agiraka eginez bezala. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 84. orr.

Aitzinera so eginez, aldiz, hantxe, jadanik, Puente la Reina famatua, gure Gares. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 45. orr.

Autoko koadro digitalera egin nuen so: 99.08.05 01:32 17.5ºC. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 11. orr.

Dembak berriro behartu zuen bere burua, haiei so ez egiteko. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 163. orr.

Bertzorduz urtzen nintzen, begi ilun izarniatsu horiek so egiten zidatenean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 53. orr.

Mutilak neskaren begiei so egiteari utzi zion. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 103. orr.

Alegia eta deusez so egiten du, ezker, eskuin, burua sobera mugitu gabe. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 64. orr.

Matson andreak arretaz so egin zion Curtisi. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 234. orr.

Estonaturik so egin nion eta buruzagiak behako beltz bat bota zidan. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 18. orr.

Begi urdinek zuzen egin zioten so. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 168. orr.

Madeleinek begi argi eta hutsez so egiten dio. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 58. orr.

Beldurrik ez nuela baina borroka alferrikakoa izango zela azaltzeko moduan so egin nion. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 270. orr.

Lelotu antza, belaunak dardaraz, ikusi gabe so eginez. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 88. orr.

Gure kontrolen helburua gizakien osasunari so egitea da. Berria - Harian   2006-02-02

So egizue eta ikus nolakoak diren lurraldea eta han bizi direnak, ea indartsuak ala ahulak diren, gutxi ala asko. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 203. orr.

-So egizue zer gertatuko zaion mihia laxatzen duen zuetariko lehenari. Itxaro Borda   «Hiruko» - 19. orr.

9 (osagaiekin)

Kafe bat hartuko dut, tokiko egunkariari so bat eginez. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 113. orr.

Euskal herrien historia luzeari so bat egitea askiko zaigu ohartzeko azken bi mendeetan, mundu guzian bezala, gure Herrian ere agertu den Estatu-Nazioaren arrakastak baduela ondoriorik. Herria   2004-02-12

Detektibea begi-bistan azaldu orduko, hortzak estuturik, so beltza egin zion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 89. orr.

Urdai saltzaile ederrak so larria egin zion. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 360. orr.

So arretatsu bat egin zion txitari eta barrez erantzun zidan: [...]. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 112. orr.

10 so egon

Yhwh-ren begiak so daude. So nago begi bistan dudan hormairudi eder bati. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 112. orr.

Gizon gaztea eskumuturreko erlojuari so zegoen, ordua irakurtzen trebatu nahian balebil bezala. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 86. orr.

Arbolari so nago, idaztea bertan behera utziz. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 8. orr.

Zeldari behako bat eman eta leihatilari so egoiten naiz. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 47. orr.

Eni so zegoen S.S.aren begia ez zen ez hotza ez beroa. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 13. orr.

Graxi eta Domenga bata besteari so egon ziren, etsiturik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 92. orr.

Logroñon sartu aitzin, Ebro ibai ospetsuari so egon naiz. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 73. orr.

Dudarik gabe, egoten ahal dun gutun bati so gutuna irakurri gabe. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 479. orr.

Treinetik egon nintzen bazterrari so. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 118. orr.

Sugea, bere gorputz meharreko ezpalak kraskaraziz, begietara so zegokion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 30. orr.

Oroitzapen zaharretan galduta, negar egiteko gogoari eusten, so egonez so egin gabe: halaxe zegoen Angelo. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 237. orr.

Kotxeraino joan ginen deus gertatuko ez balitz bezalako itxurak egiten, nahiz eta sentitzen genuen jende guztia zegoela guri so errezelen atzetik. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 211. orr.

11 so eta so adlag

Mutikoa alderdi guzietara ari da, so eta so. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 44. orr.

Apur bat han egon nintzen, eskualde guzietarat so eta so. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 83. orr.

Bulta luze bat egoten zen zeruari so eta so. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 28. orr.

Josepe han zegoen bere tresnari so eta so. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 165. orr.

Auzoak hor dabiltza orain so eta so, zerika diren xuxen gazte horiek, euskaldun ala arrotz ote, erakasle ala ofiziale... Herria   2001-05-10

12 so-so adlag

Ama, tanpez, lurrean belaunikatu zen eta ezkoargiari so-so plantatu. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 20. orr.

Geroxago, eni so-so egonik, galdatu zidan: [...]. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 67. orr.

Konturatu nintzen, hura eni so-so-so zegoela, irri firfira bat ezpainetan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adi adi so (11); adi so egin (5); ateari so (5); aurpegiari so (6); aurrez aurre so (5); bazterretik so (14); begiei so (5); begietara so (74); begietara so egin (32); begietara so eginez (8); begietara so egiten (6); begietarat so (6); behera so egin (5)

egin nion so (6); egin zion so (9); egin zuen so (5); elkarri so egin (5); elkarri so geratu (6); eni so (14); erlojuari so (9); erlojuari so egin (6); etorkizunari so (5); gibelera so (8); gizonari so (6); guri so (16)

itsasoari so (7); jendeari so (7); kanpora so (6); leihotik so (15); munduari so (20); neuri so (8); niri so (29)

sabaiari so (7)

so bat (14); so dago (15); so daude (12)

so egile (17); so egilea (6); so egileak (8); so egin (390); so egin gabe (7); so egin zion (116); so eginda (19); so eginen (5); so eginez (109); so eginez gero (12); so egingo (6); so eginik (13); so egiozu (5); so egitea (38); so egitean (10); so egiteko (44); so egiten (250); so egiten zion (28); so egitera (7); so egizu (11); so egoitea (5); so egon (46); so egon zen (9); so egonez (7); so egotea (5); so egoten (5); so eta so (24); so gelditu (28); so gelditu zen (6); so gelditzen (5); so geratu (60); so geratu zen (23); so geratzen (5); so jarri (13); so nago (19); so nengoen (7); so plantatu (5); so zegoela (10); so zegoen (29); so zegokidan (6); so zeuden (12)

telebistari so (15); tinko so (7)

zeharka so (7); zeruari so (17); zuri so (6)

bere soa (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus