Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

soinketa [33 agerraldi, 10 liburu eta 2 artikulutan] 1 iz gorputza indartzea eta zailtzea helburu duten ariketa fisikoen multzoa. ik gimnastika.

Soinketa gorputzaren harmonia da. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 97. orr.

Igarkizunak asmatzen, ilunpetan soinketa egiten. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 82. orr.

Zergatik egiten du soinketa?, indartu beharra daukalako, entzuten dut. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 190. orr.

Soinketa horrek berotu nau pixka bat eta urrats arin batez hasten naiz joan-jinka zeldan harat-honatka. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 48. orr.

Gauean soinketa pixka bat eginez oinazea behintzat zertxobait arintzen nuen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 60. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

"Talmúd Thorà"ko -Legearen Eskolako- soinketa-gelan biltzen ginen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 78. orr.

Egun batean ikastetxeko prefektoa izango zen, soinketa saio batean azaldu eta "etor daitezela herri txikietako morrosko horiek ehun flexio egitera" esaka. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 73. orr.

Orereta Ikastolako soinketa irakaslea eta egungo Euskadiko hautatzailea da Jose Inazio Altube. Berria - Kirola   2004-05-28

Beren atzealde handi hori zerbait jaisteko soinketa ariketa barregarri horiek egiten hasten direnean. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 85. orr.

Gero bostetan itzuli nintzen etxera, soinketa ikastarora joan nintzen-eta. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 14. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hemendik goiti, gorputz soinketa eginen da asteart eta ortzirale arratsetan, 20.30tan, Denen Etxeko gela nagusian. Herria   2005-10-06

4 irud/hed

Fisika prosa zen: adimenaren soinketa dotore, Kreazioaren ispilu, gizonak mundua menderatzeko giltza. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gorputz soinketa (3); soinketa egiten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus