Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sotilki (orobat sutilki g.er.) adlag era sotilean.

Sotilki galdetu zionean, alabak zuzenean aitortu zuen ezbairik gabe. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 66. orr.

Besteak zekienaz sotilki jabetu nahian ekin zioten solasari. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 34. orr.

Neskaren besoa sotilki estutu du, hiriak irents dezan gertu. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 115. orr.

Neskaren besoa sotilki estutu du, hiriak irents dezan gertu. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 115. orr.

Sotilki jokatzeko paradarik ez gerlan, haatik. Xabier Montoia   «Elektrika» - 26. orr.

Lehenago bereizezinak ziren ñabardura batzuk orain oso bestelakoak ziren, eta denak (benetako beltza izan ezik) aldatu egiten ziren, nabarmen nahiz sotilki, argi-iturriaren uhin-luzeraren arabera. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 49. orr.

Langintza, hala ere, sotilki iruzurlea; alegia, ez denaren kolore eta itxura emanez, azpian dagoena gordetzeko xedea duen arte oro bezala. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 199. orr.

Eta gorputz amaituetan sartzea ere ezinezkoa da; ezingo bailukete haiekin sutilki bat egin, ez sentikidetasunez elkar ukitu. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 207. orr.

Beste batzuk, berriz, sotilkiago, hutsaren eta garbi-distira zorrotz-zorrotzaren bitartez aitorrarazten dute beren nagusigoa: hala egiten omen zuen Mussolinik Venezia Jauregian. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 258. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus