Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

subirano 1 izond inoren mendeko ez dena. ik burujabe.

Botere subiranoak du edozein lege hausteko eskubidea, edozein "salbuespen" aldarrikatzekoa. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 53. orr.

Estatuek bere baliabideak ustiatzeko eskubide subiranoa dute, eta bere ingurumen politika aplikatuko dute horretarako. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 115. orr.

Botere gorena ere deitzen zaio; asanblada bati ematen zaionean, asanblada subiranoa esaten zaio eta, gizon bakar bati ematen zaionean, Estatuaren jaun subiranoa esaten zaio. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 132. orr.

Estatu-nazio subiranoetatik egoera post-subirano batera pasatzen ari gara, non estatuz gaindiko, estatuz azpiko eta estatuen arteko sistemek errotik baldintzatuko duten Estatuen ahalmen instrumentala. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 61. orr.

Gaur egun Estatu Batuak ia subiranoak dira kontinente honetan, eta beren fiat-a lege da beraiek esku hartzen duten gaietan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 380. orr.

Irakurleak subiranoak dira, berek egunero erabakitzen dute kioskoetan zer erosi eta zer ez, dio merkatu librearen dotrinak. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 20. orr.

Egia da Wall Street apur bat independente eta subiranoagoa dela, esate baterako, Bilbo edo Madrilgo burtsa baino. Berria - Ekonomia   2004-10-30

2 goiena, oroz gainekoa.

Printzipio horien arabera, Jainko Subiranoak "gizartean bizitzeko egin du gizona". Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 51. orr.

Dantzaldiko pertsonaia nagusia, jaia eskaintzen zuena eta Kissoff jeneralak subiranoei dagokien begiruneaz tratatu zuena, xume jantzita zegoen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 27. orr.

· 3 iz erregezkoa edo kidekoa.

-Ene erregea eta ene subiranoa. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 72. orr.

Terraza haietan emirraren gortea kokatuko zen, eta, haren ondoan, khan aliatuak, khanerrietako goi agintariak eta Turkestango subiranoen haremak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 304. orr.

Herritar askatasunerako ordena eta legea ez direla posible beraiek bermatuko lituzkeen printze edo subirano bat izan ezik. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 16. orr.

Legearen barruan eta kanpoan dago subiranoa. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 111. orr.

Subiranoek, herritarren zoriontasunerako, ezin dute herritarrak kanpoko gerratik eta gerra zibiletik babestu baino ezer handiagorik egin. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 166. orr.

Legea subiranoaren borondate aldarrikatua baita. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 128. orr.

"Erpururik gabeko hiru hankako bizkarroker baten sasikumea!" esan zuen subiranoak trumoitsu, "zergatik jo duk hain ahulki atseginez moztu behar hukeen lepoa?". Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 274. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estatu subirano (4); post subirano (3)

estatu subiranoa (3)

estatu subiranoaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus