Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

substantzia (orobat sustantzia g.er.) 1 iz filosofian, berez den gauza, berez existitzen dena.

Gainontzeko substantzia edo esentziek akzidenteak bereganatzen dituzte. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 298. orr.

Sorturiko gauza guztietan, ez dela deus substantzia eta akzidentez landa. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 200. orr.

Munduko aldaketa guztietan substantziak irauten du eta akzidenteak baino ez dira aldatzen. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 106. orr.

Emazu gizon batek badaukala "itsasontzia" deitzen den zerbait badelako nozioa, horregatik izen hori daraman gauza hori substantzia ala akzidentea ote den jakin gabe. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 151. orr.

Akzidente guztiak substantzia zehazten duten zerbait direla. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 211. orr.

Substantzien propietateen artean batzuek haien zerizana ematen digute, beste batzuek, ordea, haien nolakotasuna. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 171. orr.

Bi gauza amaigabek irauten badute, substantziak ez direnak, ezta benetan substantziari inherenteak ere, [...]. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 52. orr.

Kontzientzia ez dela substantzia bat, bere oinarriaz bizi dena, pentsamendu garbi bat, baizik intentsionalitate bat, gauzei eta jendeei idekia. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 42. orr.

Substantzia edo esentzia aldaezin bakarra dago eta hau Jaungoikoa da. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 298. orr.

Jainkoak substantzia batek izateari uztea nahi duenean, ez du harengan akzidenterik sortzen eta horrela ezereztu egiten da. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 206. orr.

Beraz, substantzia oro edo Jaungoikoa da, edo Jaungoikoagandik da. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 165. orr.

Zalantzarik gabe, substantzia da Jaungoikoa, edo hobeto esanda, esentzia, greziarrek ousía deitzen dutena. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 298. orr.

Esentzia, edo substantzia, edo ousia hiru definiziotan aurkez dezakegu: [...]. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 53. orr.

Substantziaren iraunkortasunaren oinarri-esakunea. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 105. orr.

Beste batzuk, ordea, diote ahalmen horiek direla egiazki arimaren substantzia: hau deitzen da Adimena. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 77. orr.

Ez bezate esan bi arima aurkari direla, bata ona eta bestea gaiztoa, elkarren aurkako bi substantzia eta printzipioen liskarretik datozenak. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 232. orr.

Linguistikoa denaren izatasuna ez da substantzia, forma baizik. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 17. orr.

Dualismoa: Munduan bi substantzia edo eite bereizi behar dira: gogo-egoerak eta egoera fisikoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 186. orr.

Kritika zorrotza egiten dio, batik bat, gaitza substantzia edo natura gisa hartzen duen iritzi manikeoari eta materia zer gaiztotzat ikusteari. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 17. orr.

Zinez izatea daukan izakia; bere baitan era aldaezinean dirauen substantzia signifikatzen baitu. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 93. orr.

Beharrezkoa da enuntziatu batek substantzia bat, euskarri bat, leku bat eta data bat izatea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 118. orr.

2 (izendondo eta izenlagunekin)

Ontologia aristoteliko batean, beraz, hiru izaki-mota bereizi ditugu: banakoak, motak eta propietateak (hurrenez hurren, Aristotelesen substantzia lehenak, substantzia bigarrenak eta gainerako kategorietako propietateak). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 171. orr.

Substantzia bakun batek biziaren akzidentea ez badauka, orduan nahitaez heriotzaren akzidentea eduki beharko du. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 204. orr.

Substantzia fisiko eta pentsakorraren artean dauden desberdintasunak desberdintasun. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 187. orr.

Edo substantzia ustelezina da, on zinez handia, edo substantzia ustelkorra, zeina ona ez balitz ezin ustelduko bailitzateke. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 226. orr.

Arrazoiz goresten da substantzia usteldu gabea. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 340. orr.

Lehenago 2.&3. zenbakietan adierazi baitugu substantzia gorpuzgabea eta hilezkorra dela. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 62. orr.

Gizaki gaiztoa zer besterik izango da substantzia gaiztoa baino? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 341. orr.

Eta ez luke ardura horiek gorputzak ala substantzia banatuak izatea. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 217. orr.

Gogo-egoerak eta gogo-propietateak ezin direla fisikara erabat murriztu, baina, halere, [...] ez daudela bi substantzia berezi. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 187. orr.

Pertsonak substantzia bakarreko baina alderdi biko izateak gara. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 187. orr.

Jainkoak berak egite honetaz eta jainkozko substantzia honetaz gozatzen duelako. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 99. orr.

Hizkuntzan, kontzeptua, substantzia fonikoaren nolakotasun bat da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 137. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Descartesen arabera bi substantzia-mota daude, fisikoa (res extensa) eta pentsakorra (res cogitans). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 186. orr.

Ezin irudika nezakeen begi hauek ikusten zutenaz kanpo inolako substantzia motarik. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 220. orr.

Substantzia-dualismoak burmuinaren eta gogoaren arteko harremana zail egiten duen moduan, aldebiko dualismoak ere munduaren ikuskera deseroso baten aurrean jartzen gaitu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 188. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Adibide gisa aipatu ditugun guztiotan ez da ezer erregearen esentzia nolakoa den eta bere benetako errege-substantzia zertan den adierazten duenik. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 109. orr.

5 gauzak osatzen dituzten materia-motetako bakoitza. ik gai.

Greziarrek apeiron deitzen zutenaren parekoa izan liteke: substantzia oinarrizko bat, lehenengo gaia, beste substantzia guztien jatorria. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 184. orr.

Izoztu, hitzez hitz, gorputz edo substantzia batek barruan duen ura gogortu arte hoztea da. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 15. orr.

Larruazala babesten du substantzia horrek. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 74. orr.

Beste substantzia batzuk ere baditu hezur-mineralak, hala nola gatzak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 19. orr.

Substantzia horietariko asko oso toxikoak dira. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 77. orr.

Erlamak substantzia bat botatzen duela gainerako erleak kontrolatzeko. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 135. orr.

Kanpoko itxura guztien arabera ura dela dirudien substantzia likidoa H2O ez bada, substantzia hori ez dela ura ondoriozta dezakegu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 191. orr.

6 (izendondo eta izenlagunekin)

Elikagaietan dauden substantzia konplexuak, apurtu, eta substantzia sinpleago bihurtu behar direla gorputzak erabiliko baditu. Substantzia dentsoago bat, hala nola ura. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 206. orr.

Izarrak eter zeritzan substantzia ustelezin batez inguratuta zeudela eta finkoak zirela. Substantzia osasungarriak eta pozoiak bereizteko gaitasunean. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 140. orr.

Konpainia onaren beharrean dagoen emeak substantzia usaintsu oso bereziak isurtzen ditu. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 218. orr.

Ur bero guztiak sendagarriak dira, substantzia arrotzekin batera egosterakoan bestelako abantaila erabilgarriak bereganatu dituztelako. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3750. orr.

Amaiera eman behar zaie substantzia toxiko eta beste materia batzuen isurketari. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 111. orr.

Arteriak, oxigenoa eta ezinbesteko beste substantzia kimiko batzuk ekartzen ditu. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 57. orr.

Burmuinak [...] maitasun, zoriontasun, ongizate eta betetasun sentipena utziko diguten substantzia neurokimiko batzuk askatuko ditu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 149. orr.

Saiatu dira neurtzen burmuinak zenbat denboran ekoizten dituen bikotekideek elkarrekin iraun dezaten behar diren substantzia biokimikoak. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 270. orr.

Gela itxi batean jartzen dira katu bat, substantzia erradioaktiboren bat eta botila bat pozoi. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 69. orr.

Kurarearen kideko substantzia sintetikoak erabiltzen dira kirurgian. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 227. orr.

Hondakinak eta beste substantzia soberakin batzuk. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 191. orr.

Zuntz eta kartilagozko geruza elastiko bat da diskoaren kanpoko aldea, eta gelatina-itxurako substantzia bat du barruan. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 260. orr.

Potter jauna, gure makila guztiek substantzia magiko ahaltsuren bat dute bihotzean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 79. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berriro ere, dopinaren aurkako kontrolak egingo dituzte; halere, aurten hiru substantzia motaren kontsumoagatik emaniko positiboek ez dute zigorrik izango. Berria - Kirola   2004-10-09

Hau besterik ez baita itsasoarekiko substantzia-trukaketa: oxigenoa zakatzetatik igaro, janaria ahotik hartu, eta hondakinak organo espezializatuetatik, hala nola giltzurrunetatik, kanporatu. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 164. orr.

Substantzia-kontzentrazio txikiagoa behar du beti txakurrak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 144. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Montgomery ustez dopin substantziak erabiltzeagatik ikertzen ari dira. Berria - Kirola   2004-06-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus