Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sufre (orobat sofre g.er.) 1 iz gai bakuna, 119 °C-tan urtzen den ez-metal horia, gar urdinez erretzen dena (S; at. z. 16).

Urruñan bizi zen eta haren etxebizitzan 250 kilo klorato, sufrea, aluminio hautsa, hari leherkaria, granadak, granada jaurtigailuak eta 2.500 detonagailu zeudela esan zuten. Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Haien bularrekoak, batzuk sua bezain gorriak ziren, beste batzuk hiazintoa bezain urdinak eta beste batzuk sufrea bezain horiak. Elizen arteko biblia   Ap 9,17

Lurralde guztia sufreak eta gatzak erreta dago. Elizen arteko biblia   Dt 29,22

Errekak bike bihurtuko dira eta lurra sufre. Elizen arteko biblia   Is 34,9

Honelakoxea da Kumas ingurua, non mendiak ketan dagozen, sufre biziz beterik eta iturri beroz horniturik. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 435. orr.

Orduan, Jaunak sufre eta suzko euria bota zuen zerutik Sodoma eta Gomorraren gainera.   - 0. orr.

Su eta sufrezko euria egin zuen zerutik eta denak galdu zituen. Elizen arteko biblia   Lk 17,29

Deabrua, haiek liluratu zituena, su eta sufrezko aintzirara jaurtikia izan zen. Elizen arteko biblia   Ap 20,10

Sufreak deabrua bezala, pixak -urearen usain sarkorrak- hirietako gune marjinatu eta arriskutsuen hurbiltasuna adierazten du. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 207. orr.

2 (neurriekin)

Araudi horren arabera, litroko gehienez 10 miligramo sufre eduki dezakete autoetarako erregaiek. Berria - Gaiak   2004-04-06

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Han barreneko zenbait arrakalatatik sufre usaineko bafadak irteten zirelako. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 136. orr.

Arrano baten mokoa dirudi haren sudurrak, erbi batena bezalako ebakidura du goiko ezpainean, sufre-hatsa botatzen du ahotik. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 35. orr.

Idealtasun larritu eta guztiz desorekatu batek sufre distira bat barreiatzen zuen nonahi. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 40. orr.

Orduan ikusi nuen, aurreneko aldiz, zein zen gela argitzen zuen sufre argitasunaren jatorria. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 112. orr.

Sufre uretan murgiltzen denak ahaztu egiten omen ditu bere min eta samin guztiak. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 166. orr.

Behin batean, Caffara, Krimeako hirira, etorri zen, sufre bainuak hartzera. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 166. orr.

Aita sufre meatzeetako negozioetan zebilen. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 7. orr.

Sufre meategi batean ere lan gehiago egiten dela. Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Aitaren laguntzaile aritu zen sufre salmentan oporraldietan. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 7. orr.

Luigi semea, ordea, literatura zaleago zen, sufre ustiatzaile eta saltzaile baino. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 7. orr.

Bidal dezala txingarra eta sufre-euria horien gainera! Elizen arteko biblia   Sal 11,6

Jaunaren arnasak emango dio su, sufre-bolada baten antzera. Elizen arteko biblia   Is 30,33

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, konposatu kimikoak izendatzen )

Opportunityk bidalitako argazkietan sufre sulfatoaren arrastoak ikus daitezke eta mineral hori ur azalean soilik aurki daiteke. Berria - Gaiak   2004-03-03

Sufre dioxido kontzentrazio arriskutsuak atzeman dituzte Muskizen. Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Inamak urtean 673.002 kilo sufre oxido isurtzen ditu. Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Metal preziaturik ez dutenez, ez eta lurrinezko prentsa, laminagailu eta sufre-azidorik, [...]. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sufre dioxido (3); sufre sulfatoaren arrastoak (3); sufre uretan (3); sufre usaina (3); sufre usaineko (3)

su eta sufrezko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus