Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sufritu (1602 agerraldi, 178 liburu eta 691 artikulutan; orobat sofritu 338 agerraldi, 39 liburu eta 94 artikulutan, eta sufridu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sufritu agertzen da), sufri, sufritzen 1 du ad nekea edo oinatzea pairatu.

Ebek sufritzen du, baina ez du negar egiten. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 44. orr.

Non sakatu asmatzen baduk, bildotsak ez dik sufrituko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 88. orr.

Idatzia zegoen Mesiasek sufritu egin behar zuela eta hirugarren egunean hilen artetik piztu. Elizen arteko biblia   Lk 24,46

Sufritu egiten du, kexatu egiten da, protestatu egiten du, etsipenean erortzen da, baina berdin da. soldaduaren gorputza, sufritzeko eraikia. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 21. orr.

Gerra hartan sufritu eta bizia galdu zutenei omenaldia egitea duk kontua. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 323. orr.

Maitaleek sufritu egiten dute elkarrekin ez daudenean. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 265. orr.

Harekin sufritzen badugu, harekin izango gara errege. Elizen arteko biblia   2 Tm 2,12

Gure amak esaten zuen sufritu egiten zuela liskar horiekin. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 21. orr.

Gordonek sufritu egin zuen zure erruz, eta uste dugu orain ordainen bat merezi duela. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 242. orr.

Mesiasek sufritu eta hilen artetik piztu egin behar zuela azaltzen eta frogatzen zien. Elizen arteko biblia   Eg 17,3

Zuzen jokatzeagatik sufritu beharrean gertatzen bazarete, zorionekoak zuek! Elizen arteko biblia   1 P 3,14

-Gaixoa, horregatik sufritu behar izatea ere. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 32. orr.

Badakit hilei buruz ez dela gaizki hitz egin behar, eta Hennek asko sufritu zuen bere bekatuengatik. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 33. orr.

Kontenpla ezazu amodio esanezina; honek eraginik sufritu nahi izan zuen gurutzeko habean, eta bertan heriotzarik lotsagarrienaz hil. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1204. orr.

Hiltzaileak, baina, sufritu beharra dauka. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 340. orr.

Florent sufritzen ari zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 51. orr.

Bizitzea sufritzea da, zoriontasunera iristeko borrokatzen saiatzea. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 24. orr.

Eta ez ote da optimismoa, sufritzeko beldurrez dagoenaren etsipena? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 134. orr.

Inoiz serio gaixorik egon edota gaitzarraska ttipienik ere sofritu gabea, mina orain arteko bere bizitzaren ukapena da, eta ez du onartuko. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 151. orr.

Gaur nire konputagailu maiteak sufritu beharko du nire akatsak zuzentzen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 28. orr.

2 (aditzaren osagai zuzenarekin)

Haren ondoezak behar dituzu sofritu. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 367. orr.

Dudarik ez da horrelako torturak sufritu izan dituela. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 344. orr.

Gizadiari bizirik eusteko egiten baitute borroka eta sufritzen baitituzte oinazeak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 331. orr.

Zoritxarrez, egunero izaten dugu biolentzia sufritzen duten emazteen kasuen berri. Herria   2005-11-24

Borreroaren eskuetan martiritza gogorra sufritzea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 249. orr.

Beste zigor eredugarriago bat sufritu behar izan zuelako. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 31. orr.

Jesus hura ohorez eta aintzaz koroatua ikusten dugu, sufritu zuen heriotzagatik. Elizen arteko biblia   Heb 2,9

Kristauek beraiek ere harrapaketaren ondorio latzak sufritu behar izan zituzten. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 27. orr.

Irakeko gerra sufritu berri duten irakiarrei. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 11. orr.

Bidezkoa da, beraz, ni ere haien tokian jartzea eta haiek sufritzen dituzten behar berberak sufritzea. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 382. orr.

Juduek sufritu zutena eta gertatu zitzaiena ikusirik antolatu zuten jai hura. Elizen arteko biblia   EstGr 9,26

1999an 400 enpresak zentsura sufritu zuten hurbildik. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 137. orr.

3 (adizlagunekin)

Pozik sufritu zenuten zeuen ondasunak kendu zizkizuetenean, jakinik aberastasun bikainagoa eta iraunkorragoa zenutela. Elizen arteko biblia   Heb 10,34

Lasai zaitez, etzazu alferrik sufritu. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 173. orr.

Ni bezalakoa izan behar da; neurrian sufritu behar da. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 280. orr.

Zorionekoak gaixotasuna eta larrialdia bakean sufritzen dituztenak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 30. orr.

Nire aitak asko sufritu zuen gerran. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 82. orr.

Familiakoek asko sufritzen dute gorpua hondartza batean azaltzen den arte. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 53. orr.

Zenbat aldiz ez digute galdegin Dachau-n anitz sofritu dugunetz: Büchenwald-en baino aise gutiago. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 122. orr.

Zeren asko eta benetan sufritzen duenak soluzio bat aurkitu nahi izaten baitu, ate bat, argizulo bat. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 108. orr.

Gehiegi sufritu dut... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 135. orr.

Nik, egia esan, ez dut askorik sufrituko horregatik, saltsa hauek gustatzen zaizkit. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 121. orr.

Bilobek sufritu zuten gehien. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 12. orr.

Sobera sufritu omen zuten, haur denboran, euskaldun izaiteagatik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 54. orr.

Bihotza penaz beterik zaukat; nahikoa sufritu diat. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 40. orr.

Begiak igurzten dira, eta aurrez sufritzen da gramatika lezio tristeagatik. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 46. orr.

Izugarri sufritu dut berarekin kotxean, hildako batekin nindoala iruditzen zitzaidan. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 98. orr.

Zein gutxi konturatu ginen zenbat sufritzen zuen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 166. orr.

Neuk agertuko diot zenbat sufritu beharko duen niregatik. Elizen arteko biblia   Eg 9,16

4 (era burutua izenondo gisa)

Langile sufritu batzuk. Euria ekartzen omen duten mendebaldeko langile sofritu hauek. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 173. orr.

Batxilerreko ikasle sufrituei, sufritzen jarrai dezaten. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 5. orr.

Golaren zain eztarriak estututa egon da publiko sufritua. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 80. orr.

Etxean umetan ikusitako eszenak inspirazio gisa erabiliz, emakumezko sufrituentzako bortxakeriaren arloa hartuko nuen nire gain. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 41. orr.

Gorpu sufritu hura goitik ikusten zuela, malkoak azaldu ziren Amaiaren begietan. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 126. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Sufrituak ematen dit nahi dudanaren idazteko dretxoa. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 147. orr.

6 izan.

Inoiz ez nuen hain sukar-kolpe bortitzik sufritu. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 211. orr.

7 jasan, eraman.

Inoiz ez nuen hain sukar-kolpe bortitzik sufritu. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 211. orr.

Larunbat-igandeetan bakarrik sufritu nuen lagunaren aienatzea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 235. orr.

Ohean jesartzera egin zuen Mentxuk Joseluren burlaizea sufritzen zuen bitartean. Josu Landa   «Odolbildua» - 166. orr.

Zeusen irribarre garailea ezin sufrituz, bertan itsutu zuen Herak Tiresias. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 18. orr.

Ezin dut sufritu Martinen baldarkeria. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 82. orr.

Ezin nuen Angelen jokaera sufritu. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 115. orr.

Hargatik ezin zuen nere txoro-haizerik sufritu. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 123. orr.

Ezin ditut sufritu kale hauek, Campana kalea, Saluzzo kalea! Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aski sufritu (5); asko sufritu (100); asko sufritu zuen (14); askoz gehiago sufritu (3); dezente sufritu (14); dezente sufritu zuen (6)

ederki sufritu (20); ederki sufritu zuen (11); ederki sufritu zuten (3); erasoak sufritu (3); gehiago sufritu (31); gehiago sufritu zuen (8); gehiegi sufritu (11); gehiegi sufritu gabe (5); gehien sufritu (8); gutxiago sufritu (3); hainbertze sufritu (3); hainbeste sufritu (7)

ikaragarri sufritu (7); izugarri sufritu (13); izugarri sufritu zuen (4); jazarpena sufritu (5); jende askok sufritu (3); larruan sufritu (3); majo sufritu (16); majo sufritu zuen (5); nahikoa sufritu (3); nola sufritu (3)

semeak asko sufritu (3)

sufritu arren (9); sufritu behar (62); sufritu ondoan (3); sufritu ondoren (7)

tratu txarrak sufritu (3); zenbat sufritu zuen (3)

asko sufrituko (11); gehiago sufrituko (4)

asko sufrituta (5); gehiago sufrituta (8); majo sufrituta (6); sufrituta irabazi (6)

galtzea eta sufritzea (3); gehiago sufritzea (3); sasoi honetan sufritzea (3); sufritzea egokitu (6); sufritzea egokituko (5); sufritzea tokatu (4); sufritzea tokatuko (3); sufritzea tokatzen (3); sufritzea zer den (5)

sufritzeko prest (6); sufritzeko prest gaude (3)

amek asko sufritzen (3); asko sufritzen (38); asko sufritzen da (5); asko sufritzen du (8); bakean sufritzen dituztenak (5); beti sufritzen (3)

egunero sufritzen (5); emakumeek sufritzen (9); emakumeek sufritzen duten (6)

etengabe sufritzen (3); euskal herriak sufritzen (3); gaitzak sufritzen (3); gehiago sufritzen (18); gehiegi sufritzen (3); gehien sufritzen (14); gehien sufritzen dutenak (5); gutxiago sufritzen (4); hainbeste sufritzen (5); herriak sufritzen duen (3); horrenbeste sufritzen (3)

ikaragarri sufritzen (5); nola sufritzen (5)

ondorioak sufritzen (6); sufritzen badakitela erakutsi (3); sufritzen dute gehien (4); sufritzen duten bazterketa (3); sufritzen hasi (3); sufritzen ikustea (4); sufritzen ikusten (4); sufritzen jarraitu (5); sufritzen jarraituko (3)

tratu txarrak sufritzen (4); zenbat sufritzen (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus