Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

tematu, tema(tu), tematzen 1 da ad erabaki edo kideko bati gogor eta amore eman gabe eutsi. ik setatu.

Bera tematu egin zen, ezaguna zen, gainera, gizon setatsua zelako, eta ordaina hartua zuen orain. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 71. orr.

Ile horia Mikelekin tematu zen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 190. orr.

Orain ez naiz tematzen gauzekin, ez baitidate grinarik sortzen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 265. orr.

-Azkena, benetan -tematu nintzaion. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 8. orr.

Non da emazte komentu hurbilena? -tematu zen gaztea. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 42. orr.

-Amaiera jakin dezaket? -tematu zen Max. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 356. orr.

Ez dut esango izenik -tematu zen bera-. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 127. orr.

-Aski duzu abisatzea -tematzen da Kattalin. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 51. orr.

-Baina, ezagutzen al duzu? -tematu nintzen ni galdezka. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 174. orr.

Baina Ala Al-Din tematu egin baitzen, biharamunean aitak azokara eraman behar izan zuen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 170. orr.

Urte hauetan guztietan egon baita gizakia tematua lur honetako mugak apurtu eta inguruko bazterretan zer dagoen ikusi nahian. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 63. orr.

Ez dakit zergatik tematzen nintzaion dena erakutsi nahian. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 235. orr.

Pataki tematu egin zen, berak egingo zuela. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 103. orr.

Lehen auzian, Alain Juppé tematu zen, deus hobenik etzuela. Herria   2004-10-21

Eta tematu nintzen, ikusi behar nuela-eta, minutu batez bederen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 197. orr.

Zerk bultzatzen hau horrela tematzera? Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 119. orr.

Bere etxera bidean ginela, Klara bera tematu zen ixtear zegoen kafetegi batean sartzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 254. orr.

Arabieraz eskatzen tematu nintzen ni. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 218. orr.

Nolanahi ere, batere fanatikoak ez zirenez, ez ziren tematu nork bere ideiak aurrera ateratzen. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 164. orr.

Igarri egin zidan lotsaturik nintzela, nik isilik segitu eta orduan bera ere isildu egin baitzen, hartan tematu beharrean. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 294. orr.

Bortizkeriaren bidetik segitzen du alde bat bere hartan tematuz. Herria   2001-04-12

Loroak ez dik oroimena hemen berreskuratuko; alferrik duk horretan tematzea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 495. orr.

Faraoia, ordea, berean tematu zen eta ez zien jaramonik egin. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 160. orr.

Patronala berean tematua dago. Berria - Ekonomia   2004-05-09

Gogor tematu zitzaion Amari baserria Zarautz eta Oriotik urruti zegoela esanaz. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 10. orr.

Handik aurrera jardun porrokatuan tematu zitzaion Mentxuri botikadenda propioa zabaltzeko eta zabaltzeko. Josu Landa   «Odolbildua» - 42. orr.

Ez nintzen hainbertze nabarmenduko, argazkiak ateratzeko tematu ez banintz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 139. orr.

Ez dugu ezertan tematu behar, ezta ezerekin itsutu behar ere; ez dugu inolako helbururik izan behar. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 254. orr.

· 2 du ad

Eta iraganak tematzen ninduen. Txillardegi   «Putzu» - 31. orr.

3 (era burua izenondo gisa)

UPNk gure nortasun ikurrekiko duen itsukeria tematuari aski dela esan zioten herritarrek. Berria - Euskal Herria   2004-01-13

Bere nolakoan denetan penagarriena eta tematuena zena aipatuko dut, epilepsia moduko bat, behin baino gehiagotan trantzean amaitzen zena. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus