Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teutoi (orobat teuton g.er.) izond/iz baltiar kostaldean kokatu zen germaniar herriari dagokiona. ik teutoniko.

Orduan, lehenengo, barbaro akeoak ikusi zituzten "Minosko talasokraziaren" lehorreko muga europarraren hurbiltasunagatik asaldatuta, eta gero barbaro teutoiak ikusi zituzten esperientzia berbera jasaten Erromatar Inperioaren lehorreko muga europarraren hurbiltasunaren ondorioz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 143. orr.

Daniarren, zaldun teutoien, suediarren eta errusiarren menpe egondakoa da.  Berria - Mundua   2004-04-21

Zaldun teutoiak eta euron etsaiak denak dira iraganak eta iraganeko, Historiako lainoetan oroigarri huts.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 296. orr.

Guk, nolabait errateko, XX. mendeko zaldun teutoiak izan behar genuen, Reich Berriko gerlari gaindiezinak eta ideal nazionalsozialistaren babesleak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 261. orr.

Argazkiotako batzuetan, horra teutoien egoitza nagusi eta gotorleku gailena izaniko hura, kasik erabat eraitsirik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 296. orr.

2 alemana.

Itzuli naizenarekin ia atzetik iritsi da azafata teutona galanta botila oihalean bilduta, haurra bailuen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zaldun teutoien (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus