Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

tiket (27 agerraldi, 9 liburu eta 7 artikulutan; orobat ticket 9 agerraldi, 5 liburu eta 4 artikulutan) 1 iz txartela.

Gerla denboran, sosaz bestalde, behar ziren presentatu tiket batzu zeintan markatuak baitziren jateko bakoitzetik zenbat gramoren dretxoa zinuen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 96. orr.

Orduan saltzaileak aixtur pare batekin mozten zizkizun zenbait tiket. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 96. orr.

Tiketak hartzeko dagoen ordaintokia dator aurrerago. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 49. orr.

Funtzionamendu arazo esanguratsuena aparkalekuko tiketak emateko makinena izan da. Berria - Ekonomia   2004-04-23

Lehenengo eta behin tiketa erosten lagundu dit, gero autobusaren kokagunea aurkitzen. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 152. orr.

Tokian, kontzertuaren egunean, tiketak 70 liberetan salduko dira. Herria   2001-10-11

Tiketa ordaindu ondoren barrurantz abiatu ninduan aulki libre baten bila. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 56. orr.

Gainera, uste dut neu naizela Istanbulerainoko tiketa daukan pasaiari bakarra. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 155. orr.

Metroko tiketak saltzen ziren gune jendetsura. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 261. orr.

2 ordainagiria.

Segun eta nork eskatzen duen txartela, nork kobratzen duen, txarteldegian ala autobusean bertan eskuratzen den, tiketa ematen den ala bostekoa nahikoa den, [...]. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 60. orr.

Bazkaldu dugun self-service-an eman diguten tiketean «apetitu eta egun on» jartzen du ordaintzekoaren ondotik. Berria - Kultura   2004-07-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus