Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tiroketa (311 agerraldi, 35 liburu eta 182 artikulutan) 1 iz tiro saioa. ik tirokada; tirokaldi.

Peruren etxe inguruan tiroketa izan zela esan zidaten eta bertara joan ginenean lurrean zeuden biak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 110. orr.

Hiru tiroketa izan ziren azken hilabeteetan eta hiru aldiz desagertu ziren tirokatzaileak Triangeluan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 39. orr.

Egun gogorra izan du gaur, bere koinatua hil egin baitute tiroketa baten, herrian bertan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 55. orr.

Handik beste bi urtera Arantxaren heriotzaren berria jaso baitzuen, guardia zibilarekin izandako tiroketa batean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 75. orr.

Bestea suspertzen saiatu ziren tiroketa gertatu zen tokira joandako osasun zerbitzuetako kideak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Kurdistango Ovacic hiritik gertu jazo zen atzoko tiroketa.  Berria - Mundua   2004-07-14

Mugan ohikoak dira bi Israelgo Armadaren eta Hezbolaren arteko tiroketak.  Berria - Mundua   2004-01-21

Tiroketa hartan Arkaitz Otazua ETAko kidea hil zen eta bi ertzain zauritu ziren.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Tiroketaren baten ondoren atxilotutako GALeko ekintzaileak eta antzekoak denak libre uzten zituzten epaileek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 171. orr.

Azken astean dozena bat hildako egon da Diyarbakirren, Poliziaren tiroketetan.  Berria - Mundua   2006-04-14

Bartzelonako tiroketan Durruti babestu zuen auto beltz misteriotsuarekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 202. orr.

Bahiketako bitartekariak dio zibil armatuek hasi zutela tiroketa.  Berria - Mundua   2004-09-07

Aushevek adierazi du ekintzaileei tiroketa gelditzeko eskatu zietela, baina haiek uko egin zutela, erasoaldi militarra hasitzat eman zutelako.  Berria - Mundua   2004-09-07

Tiroketa amaitu bezain laster, maletak arrapaladan egiteari ekin genion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 250. orr.

Tiroketaren ondorioz, Francisco Aguas polizia hil zen.  Berria - Kultura   2004-03-04

Tiroketaren zaratak begiluze andana bildua zuen ezkaratzaren aurrean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 125. orr.

Del Vallek eta Müllerren taldeko gizonek lau aste eman zituzten auzo latindarreko etxebizitza ziztrin batean, tiroketaren oihartzunak baretu ziren arte.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 194. orr.

Gauaz tiroketak hurbiltzen dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 125. orr.

Pistola baten tiroa eta metraileta baten tiroketa ez bereizteko bezain aguretuta ere ez nago!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 347. orr.

2 (izenondoekin)

Tiroketa larria Parisko hirigunean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 140. orr.

Jihad Islamikoa erakundeko ekintzaileak ziren, antza, eta tiroketa luze baten ondoren euren buruak entregatu zituztela jakinarazi zuten hainbat informazio iturrik.  Berria - Mundua   2006-03-17

Eskualde honetan zabalduta dauden soldadu poloniar eta bulgariarren artean tiroketa latzak izan ziren asteazken gauean.  Berria - Mundua   2004-04-09

Tiroketa sutsua izan zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 46. orr.

Formazio itxiek, eboluzio zehatzek eta tiroketa egonkorrek beren suntsipena ekartzen zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Tiroketa amaiezinez eta enbaxadetako buffet gogaikarriz jositako istorio txoroak. haiekin lortutakoa margul, hits, zurbil gelditzen zen tiroketa on baten aldean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 70. orr.

Jaurtiketak hasieran ahul samarrak ziren, gero gogorragoak, azkenean tiroketa ia profesionalak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Maniguako palmondo baten bala arrastoak ageri direnean, insurrektoek tiroketa saioak dituztela esan gura dik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 98. orr.

Tiroketa tokitik ihes egiteko ustez erabili zuten ibilgailu berdea ere ez omen dute oraindik aurkitu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Hiriburuko etxe azpiko eremuan, tiroketa entrenamendu galeria bat, armak, lehergailuak, granadak eta munizioa atzeman zituela esan zuen poliziak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus