Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tonto 1 izond/iz gizonezkoez mintzatuz, tentela, ergela, baboa. ik tuntun1.

Aberatsa da, baina ez aberats tonto, harro eta klasista horietakoa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 52. orr.

Emazteak azken hatsean munduratutako seme tontoaz arduratzeko potrorik ez zuen eduki.     «Bizia lo», 2003 - 91. orr.

Onartzen du ere beste ikasleak ez direla denak gaixo tonto batzuk.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.

Amua ere arrain tontoenek irensten dute.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 146. orr.

Ez izan tontoa, ez egin txorakeriarik eta gorde zak hire dirua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 65. orr.

Ezkerrekoak ez dira tontoak baina tontokeriak egiten dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Aberatsa duk, baina tontoa ez horratik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 100. orr.

Joan Bataiatzailea ez zen eroa Kaligula bezala, baina tonto samarra zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.

Edaria kendu diatenetik tontoa ematen duk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 310. orr.

Behin jaioko ni, eta ezertarako ez; tontoa halakoa!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 63. orr.

Klaseko tontoena zen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.

Tontoenak ere antzematen dio tranpa mortal bat egiten dela hor, jauzi mortal bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 240. orr.

Oilarra bezain harroa, erbia bezain izutia, astoa bezain tontoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 114. orr.

Tonto aurpegia jarri nuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 149. orr.

Itzelezko tonto aurpegia geratu zaizu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 140. orr.

Nora deitu nahiko ote zuen tonto koitaduak, nora, zurrunbilo haren erdian.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

Komunistei aurpegia eskaintzen dien tonto baliagarria da.  Berria - Mundua   2006-04-05

Tontotzat hartu nauzue!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 240. orr.

Tontotzat hartzen ninduzula pentsatu nuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 41. orr.

Roblesek tontotzat jo ditu Jaurlaritza eta Legebiltzarra.  Berria - Ekonomia   2004-10-08

"Askoren mina tontoen atsegina", esango du norbaitek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 127. orr.

Alferrik ibili nintzela seme deitzen eta horrelako tonto usainetan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 95. orr.

2 (genero neutroz)

Zoro hura, tontoenak ere antzemango zion, Markos Zapiain zen; barrukoa, berriz, idazlerik harroena lotsatzeko moduko lore piloa, gutuna galdu ez banu ere errepikatuko ez nukeena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 7. orr.

Aspaldikoa da euskararen (hizkuntza ezdeus barbaroa) eta euskaldunaren erdeinua: menditar tontoa dela, arlotea, ezjakina, inkultoa, Tubal eta ideologia barregarrien sinestuna, etab., etab.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

-Jendeak mezuak? Ergelkeriak besterik ez dituzte jartzen eta! Oroitzen al dituzu unibertsitateko komunetako ateak? Denak idatziz beterik egoten ziren "gora ni", "larrua jo, ez utz gerorako", "tontoa hau irakurtzen duena", eta abar.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 56. orr.

Umerik tontoenak ere zekizkien gauzak ziren horiek denak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 102. orr.

3 (gauzez)

Istripu tonto horietako baten ondorioz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

Kolpe tonto bat hartu nuela.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 157. orr.

Gaztea egongelako ate hegiaren kontra zegoen geldi, irribarre tonto bat ezpainetan. Txiste txarrak kontatu eta barre tonto jario etengabea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 116. orr.

Prestatua zuen esaldi bat, esaldi tonto bat, egia esan.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 41. orr.

Nola eduki zitzakeen hainbeste imitatzaile eta miresle halako galdera tontoak egiten zituen pertsonaia batek?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 131. orr.

Bazekien gogoeta tontoa zela, baina gogoeta tontoak izaten dira normalenak etxetik kanpo.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 92. orr.

Konfiantza eta errezeloa, lotsa eta lotsagabekeria, xalotasun tontoena eta gaiztotasun ankerrena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.

Aukeran nahiago dut kobratu gabe gelditzea, sarritan gertatzen zait hori italiar txoro askorekin, zuen handiuste tontoa eramatea baino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 269. orr.

Mikelek goiko ezpaina ezkerrerantz eta gorantz mugitu zuen pixka bat, halako oinaze kontenitu baten metafora tontoa irudikatuz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 131. orr.

Aldizkari tontoa izango da, baina mundu tonto honetan eredu bihurtzen ari dira hedabide masiboetan oinarritutako argitalpen hauek.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 58. orr.

Nerabeentzako aldizkari tonto horietako galdetegien antz handiagoa dauka errealitatearen bidegurutzeena baino.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 49. orr.

Amodiozko kanta tontoak bata bestearen ondoan kateatuko dira etengabean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 78. orr.

4 (izenondo elkartuetan)

Goranahiko tontoez ari naiz hemen bereziki, hots, tonto-harroez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

Andres tonto-harro harengana inguratu zen aulkia airean zuela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 115. orr.

Okagarria duk zuen lizunkeria tonto-moderno hau guztia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Hiri osoa geldirik balego ere, Sciopero? galdetuko lidake bere tonto-fashion aurpegiaz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Lotsa dela munduak asmatutako balore tontogaizto horren mozorropean ezkutaturiko balore nagusi eta eraginkorra  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 219. orr.

5 (adizlagun gisa)

Tonto ipintzen ez baditun ez dun ezer gertatuko, lasai.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 53. orr.

Tonto-tonto ari zen programa bat ikusten, denbora-pasa, telefonoa entzun uste izan duenean.     «Bizia lo», 2003 - 47. orr.

Eta tonto-kontentu gelditu zen galdera zorrotz ustea egin eta gero.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.

5 tonto lapiko ik tontolapiko.
6 tontoarena egin

Tontoarena egiten ari naiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 306. orr.

-Tira - behartu zuen -, ez tontoarena egin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 217. orr.

Nik, tontoarena eginez, ea zein neskaz ari zen galdetu nion, alferrikako lana zela jakinik ere; baina instintiboki jo nuen Barbararekin harremana nuenik ukatzera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 255. orr.

Utzi dionanari dozena erdi bat aldiz gogorarazi bai, baina azkenean amore ematen dun, tontoarena egiten ari haizelakoan, edo ahaztuta.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 98. orr.

Hezearen distira zeukan begi ertzean, eta ni bitartean tontoarena egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus