Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

traditu (orobat trahitu), tradi, traditzen du ad 1 saldukeria egin. ik saldu 4. (norbait)

Segur naiz uste duela nik traditu dudala, egoera hartaz baliatuz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 168. orr.

Halabeharrez partitu da, ezagutu gabe bihotzak traditu egingo duela ilunsenti honetan, fin gaitz egingo duela kalearte estu batean. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 210. orr.

-Jainkoak begira nazala ene ongilea traditzetik. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 167. orr.

Adiskide ederra, zeure onestasunak berak traditzen zaitu, segurantza ematen baitizu. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 110. orr.

Ez dakit nork traditu gaituen; nire gelazaina edo nire kofesora baizik ezin daitezke izan. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 206. orr.

Adiskidea, engainatua izan naiz, traditua, galdua; etsi gaiztoan naiz: Tourvel andrea partitu da. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 323. orr.

-Adiskideek ez dute elkar traditzen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 266. orr.

Zeren gizakiek aberria eta guraso maiteak maiz traditu izan baitituzte, Akeronteko leizeak ekiditearren. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 171. orr.

2 (zerbait)

Beren printzipioak traditu beharrik ez zutela izango, hori bere bizkar, Luis Angelen beraren bizkar geratzen zela. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 121. orr.

Hurrena elkarrekin topo egin zutenean, erakutsiriko konfiantza traditu izana leporatu zion. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 139. orr.

Iduriz zuk eman bide didazun eta nik neurririk gabe men egin diodan fidantzia hori tradituko zenuke? Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 95. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Haren jarraikitasunak salbatuko nau bederen amodio traditu baten oinazeetarik. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 217. orr.

Ez naiz zure maitasunaz susmatzera ausartzen, dudarik gabe halaber zu ez zinateke nirea traditzera ausartuko. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 297. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus