Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tradizio (orobat tradizino g.er. eta tradizione g.er.) 1 iz belaunaldiz belaunaldi ondare gisa transmititzen den oihura, doktrina edo kontakizun multzoa.

Bizitza eta tradizioa, nire esperientzia eta nire aurrekoena, oraina eta lehena: bi-bietatik datorkio idazleari errealitatea deitzen duguna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 11. orr.

Tradizioa tradizioak sortzen du, izen hori erabiltzeak alegia.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 17. orr.

Tradizioak nonahi elkartzen dira: aski da guk elkartu nahi izatea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 165. orr.

Itzulpen lana izan delako tradizioaren eta hizkuntza-ren arteko osmosiaren eragile nagusi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 63. orr.

Tradizioarekin eta gramatikarekin hautsi gabe komunikaziorako tresna argia lortu du.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 10. orr.

Ezagutzaren teoria atomista-sentsualistaren tradizioan kokatuta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Gaurko bainuetxeen oinarria tradiziotik datorrela uste dut: urak sendatzen duela dioen tradiziotik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Euskal Herrian beti familiak, elizak, tradizioak agintzen zuen; ez dugu izan subjektibitatearen edo kontzientzia autonomoaren tradiziorik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 110. orr.

Ezagutzaren teoria atomista-sentsualistaren tradizioan kokatuta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Tradiziorik ez dagoen lekuan tradizioa eraikitzea, hasieran behintzat, nekeza da, belarriek agintzen dutelako eta belarriek ez dutelako nahi arrotz egiten zaien ezer.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 16. orr.

Inken tradizioko xirula haiek.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 9. orr.

Ordutik, tradizioari buruzko ikuspegi etxezuloegiek bezainbat goganbehartzen naute kanpoederregiek, tradizioa ez baita oinordekotzan ematen zaigun zerbait, lan eta neke askoren ondoren irabazten hasten garen eta inoiz osorik lortzen ez dugun altxor bat baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.

Gizarteko kideen arteko erlazioak erregulatzen dituen tradizio eta instituzioak [...] ekonomia hazkunde eta garapenerako berebiziko eragina dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 294. orr.

Berak ez dauka tradizioaren astuntasuna; eta berak ez du osatzen denborarik gabeko liburutegia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 150. orr.

Kapitalismoaren bi tradizio bereizi behar dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Ez dugu izan subjetibitatearen edo kontzientzia autonomoaren tradiziorik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 304. orr.

Hautsak hartutako tradizio batez ari ote naizen galdetu badit ere, [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 19. orr.

Tradizioa da tradizioaren traizioa ere, Karl Kraussek esana.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Tradizio handiko esparrua izan da etimologia gurean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 152. orr.

Bai baitzen erromatar tradizio zaharrago eta sakonago irarritako bat. Tradizio zabala bezain jaiera sakonekoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

Helburuen araberako bereizketa hori ez da gaur egungo kontua, eta tradizio luzea du historian zehar.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 93. orr.

Mendez mendeko tradizio luzeari begirunea zor zaiola.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 26. orr.

Tradizio klasiko horrek bi doktrina esoteriko zituen oinarri.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.

Mendebaldeko tradizio moralari egindako kritika suntsitzailea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Abertzaletasunaren baitako tradizio heroikoan, Etxebarrietaren heriotza Lauaxetarenarekin konparatzea argigarri da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 26. orr.

Tradizio militar handi baten oinordekoak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.

Tradizio kritiko handi batean dago Mirande, hori ez daukagu zergatik ezkutatu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 237. orr.

Galiar menderakaitzen egunkarietan, tradizio laikoa nagusitu zaio usadio katolikoari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 145. orr.

Alemaniako tradizio etnografikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.

Antzinako tradizio aszetikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.

Tradizio judu-kristauaren leloa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 255. orr.

Tradizio monastikotik jasotako arauak ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.

Tradizio homeriko aristokratikoan maiz agertzen den errege indartsuaren eredu berbera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Euskaldunen tradizio antisentimentala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 89. orr.

1895ean [...] bere interesa Espainian eta tradizio espainolean zentratua dago.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 130. orr.

Tradizio anglosaxoiko kapitalismoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Frantziskotar tradizioak irakurketa juridiko estuegia egin du lege-testuez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

Baina horretarako, «gezurrezko tradizio eta dogmak desagerrarazi» behar dira.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Modernitatearen krisia, erlatibismoa, elkarneurgaiztasuna, hizkuntza eta tradizio ez-mendebaldarrak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.

Herriaren hizkuntza baita yiddisha, tradizio idatzi eskasa duena, hizkuntza pobrea, haur eta emakumeena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 7. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mendi horretan dute beren tradizio-iturri Karmeldar lekaide-lekaimeek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 280. orr.

Eman ahal zaizkie garai baten dimentsio kolektiboak eta diakronikoak, kontzientzia era orokor batenak, gizarte-mota batenak, tradizio-multzo batenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 171. orr.

Herrixka bat, gerra denean, ez da tradizio korapilo bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.

· Saio polita izan dugu, gaur arratsaldean, tradizio-modernitate auziaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 122. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mateo ebanjelioetako baten egiletzat gelditu da kristau tradizioan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 368. orr.

Herri-tradizio asko dago, kronikariek jaso dituztenak, Frantziskoren Espainiako bidaiari buruz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 799. orr.

Artea saldu eta erosteko negozioan halako familia-tradizio luze moduko bat iradokitzen zuela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.

Udal tradizio zaharra ikasteko lanari ekin zion.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 152. orr.

Guk aurkitu genuen hizkuntza tradizio jakin bat, eta literatura tradizio bat, baina euskal kulturak tradiziorik ez du.  Berria - Harian   2006-03-19

Literatur tradizio anker horrek ezartzen zuen patu saihetsezina saihesteko modua bilatu behar nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 78. orr.

Musika tradizio sendoa du Txekiak, eta eutsi egin dio.  Berria - Mundua   2004-04-27

Ekialdeko eta Mendebaldeko antzerki tradizioen azterketa konparatiboa egiten.  Berria - Kultura   2004-09-10

Gogoan har bedi Marcel Joussere eskolako antropologia-tradizio frantsesak omen handia eduki duela halaber gure artean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 158. orr.

Arkitektura-tradizio helenizatzailea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.

Beste filosofo batzuek ikerketa-programa edota ikerketa-tradizio bezalako kontzeptuak erabili dituzte teoria zientifikoa ezaugarritzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Aitaren familiakoak, aldiz, enpresa tradiziokoak ziren.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 175. orr.

Futbol tradizio handiko herria da, futbolzale sutsuak gara bermeotarrak.  Berria - Kirola   2004-01-22

Mendebalean eztabaida-tradizio handia daukagu, zein ote den erlijio egiazkoa, teologia egiazkoa, filosofia egiazkoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus