Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

tranpol (orobat tranpal eta tranpa ohol) 1 iz sabaiko edo lurreko ate txikia, sotora edo ganbarara iristeko jartzen dena.

Azkar, oin-puntetan igo zen azken eskailbururaino, gero, eskaileretan gora egin zuen tranpol bateraino. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 213. orr.

Ronek ukondoko txiki bat eman zion Harryri eta sabaira keinu egin zuen; han tranpol biribil bat zegoen letoizko plakarekin. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 86. orr.

Galdera horren erantzun gisa, bat-batean ireki zen tranpola, eta zilar-itxurako eskailera bat jaitsi zen Harryren oinetaraino. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 86. orr.

Makurtu eta tranpolaren zirgiloari tira egin zion, eta tranpola altxatu eta zabaldu egin zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 249. orr.

Andreas ere soto-zuloraino hurbildu zen, bertako tranpola itxi, eta Nora giltzapean gordetzea pasatu baitzitzaion burutik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 138. orr.

Orduan, On Camillok tranpa-ohola kendu eta belar-bala bat bota zuen piririka barrura. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 178. orr.

Snape gaur gauean sartuko da tranpoletik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 242. orr.

Handik irten eta tranpola itxi zuen; lurrean hauts azpian hain ongi gordeta geratzen zen tranpola hura, ia ezinezkoa baitzen han zegoela igartzea. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 161. orr.

Hermione urrats luzez tranpolera joan zen, jo eta ostikoz zabaldu, eta zurubian behera desagertu zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 243. orr.

Eskaileratik behera jaisteko, tranpalari heldu beharra zuen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 98. orr.

2 (orobat tranpal) urkamendiko tranpatxoa.

Urkamendiko tranpola zabaltzen zuen hagari eragin zion borreroak, eta Martharen oinek ostikada bana eman zioten aireari. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 27. orr.

Bi zaindariren artean eraman zuten [...] urkamendia muntatuta zegoen hartara; borreroak buruko kapusaia jarri zion, zuria, tranpal gainean klarionez marraztutako zirkulu barrura eraman zuen, orkatilak lotu zizkion uhal batez, urka-bilurra lepoari egokitu zion, eta gelaren beste aldera joan zen urkamendiko oholtzaren gainean zapata dotoreekin tiki-taka, tiki-taka denboraren ihesa markatuz. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 169. orr.

Tranpala erortzen uzten zuen palankari eragin zion eta, hura irekitzearekin batera, Ruthen lepohezurrak haustean egindako krakatekoa entzun zen beste soinurik onar ezin zezakeen isiltasunean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus