Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

trebetasun [458 agerraldi, 106 liburu eta 84 artikulutan] 1 iz trebea denaren nolakotasuna; zerbait trebeki egiteko gaitasuna.

Baldin aski trebe eta arduratsu bahintz, manu hau aski izan beharko huke; baina trebetasuna eta ardura ordezkatzeko, dirua igortzen diat. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 329. orr.

Berebiziko espiritua, ezaguera eta trebetasuna ditu ametsen esanahia argitzeko. Elizen arteko biblia   Dn 5,12

Haien dantza egiteko dotorezia eta haien ezpata manaiatzeko trebetasuna. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 168. orr.

Beren trebetasun eta kemenari esker jabetuak ziren herrialde hartaz guztiaz. Elizen arteko biblia   1 M 8,4

Haien trebetasuna bidaia zoragarri hauek kanoa ireki hauskorretan egitea izan zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 415. orr.

Damu dut ohoinen trebetasuna ez izana. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 138. orr.

Gure erresuman inor gutxik dik trebetasun hori. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 397. orr.

Ez baitakit ni trebetasun horren jabe naizen. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 29. orr.

Honezkero ohartuko zinen nolako trebetasunaz erabiltzen duen idazluma. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 453. orr.

Horiei ez baitzitzaien falta ez trebetasunik, ez talenturik eta ezta arterik ere. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1450. orr.

Joko horretan ere behar da denbora, doi bat bederen trebetasun biltzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 103. orr.

Informatikan, erabiltzaile mailako trebetasuna. Herria   2003-09-18

2 (pluralean)

Guri iruditzen zaigu badaudela ikastea merezi duten trebetasunak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 28. orr.

PISA programan irakurketa, matematika, zientzia eta buruketak askatzeko trebetasunak neurtzen dira. Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Gure trebetasunek baino askoz gehiago, gure aukerek erakusten dute benetan zer garen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 278. orr.

Badira beste trebetasun batzuk helburu bera lortzeko. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 191. orr.

Zientzia baten asmoa eskolako adigaien arabera determinatzen dut, bera hautazko helburu jakinetarako ditugun trebetasunetako bat soilik balitz bezala begiztatzen denean. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 301. orr.

Savanten trebetasunek ba ote dute antzik normalenekin? Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 220. orr.

Artistak, forma menderatzen duela, teknikazko trebetasun guztien jabe dela frogatu ahal izan duelarik [...]. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 278. orr.

Ohartu gira arras miserian bizi direlarik ba dituztela gaitzeko trebetasunak dendaritzan. Herria   2003-05-08

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Trebetasun miragarria zuen forma abstraktuak ezagutzeko eta ikusmenezko analisirako. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 209. orr.

Hain omen zuen "trebetasun txundigarria katu-irudiak marrazteko, non "katuen Rafael" deitzen baitzioten”. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 191. orr.

Trebetasun mentala edo estrategia jokoak. Berria - Kirola   2004-04-28

Esperientzia handia izateaz gainera, talentu argia eta trebetasun tekniko handia izatea. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2410. orr.

Diru publikoak eskuratzeko maisutasun eta trebetasun handia baitute. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 107. orr.

Gero, oso azkar, trebetasun handiz, zauriaren ertzak josi, eta, nylonezko puntada bakoitzean, bost korapilo egin zituen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 104. orr.

Bi damek hain trebetasun handiz matazatu zioten burua jendeari, ezen denak -eta bereziki funtzionarioak- durduzaturik geratu baitziren puska batean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 275. orr.

Zaldiz bazihoan trebetasun haundirekin; ezkerra zen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 135. orr.

Esan behar da trebetasun eta adimen zorrotza erakutsi zituztela gauza horietarako. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4410. orr.

Handitu egin zuen hasierako diru-kopurua urte hartan bertan, ezohiko trebetasuna erakutsiz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 328. orr.

Behaketaren behaketaz eta berezko trebetasunari esker nabarmendu zen bere lanbidean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 20. orr.

Nire hizketarako trebetasunaren sekulako erakustaldia egiten nuen. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 86. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin, pluralean)

Ikasketa hauen helburua ez zen zientzia ezagupenak eskuratzea, baizik trebetasun jakin batzuk lortzea gero zuzenean aplikatuko zirenak, behin unibertsitatea utzi ondoren. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 93. orr.

Logikaren esparrukoa da arazo horiek bizi behar izatea, gaitasun eta trebetasun praktikoak garrantzitsuagotzat jotzen direnean balioen lorpena baino. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 65. orr.

Ez da egia umeek oinarrizko trebetasun motoreak ez dituztela tximinoek baino goizago eskuratzen. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 57. orr.

Horregatik da, hain zuzen ere, zailago, hizkuntza berriak ikastea edo trebetasun berriak bereganatzea adinean aurreratu ahala. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 148. orr.

Berehala erakarri zuen arreta savanten dohainetara eta, oro har, dohain horien eta trebetasun berezien nondik-norakoetara. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 195. orr.

Poliki garatzen dute hizkuntza, eta trebetasun sozialen oinarriak eta lorpen intelektual handiak bereganatzen dituzte. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 241. orr.

Abantaila ugari ditu zutikako jarrerak -esate baterako, eskuzko trebetasunak garatzeko aukera ematen du-. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 124. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artilleroen trebetasun faltagatik ez zuen bere helburua lortzen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 39. orr.

Gizakiak noraezekoak ditu trebetasun-lanak, bere jatekoak, jantziak eta bizilekua prestatuko balitu, bere izaerak horiek guztiok beharrezkoak ditu eta. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 113. orr.

Hala ere, gaixo haien artean "trebetasun uharteak" zeuden, dohain ikusgarriak ere bai tarteka, txikizioaren erdian distiratsu. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 244. orr.

Bentham-en grinak usadioaren ordez zientzia jartzeko, administrazioaz zuen ikuspegiak -trebetasun-kontua zela, alegia- emaitza erabat pozgarriak izan zituen kasu hartan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 85. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berrikiago, medikuek deskribatu dituzte gorputz-trebetasun harrigarrien jabe diren idiot savant zenbait, erraztasunik handienaz akrobazia eta marka atletiko izugarriak egiteko gauza direnak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 193. orr.

Traketsa ematen zuen, baina zenbait mugimen-trebetasun, nonbait, ia berehala bereganatzen zituen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 214. orr.

Marrazteko gaitasuna, garai hartako usteen arabera, kontzeptu-ahalmenaren eta hizkuntz trebetasunen parean garatzen zen umeengan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 194. orr.

Komunikazio-trebetasun aurreratuak. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 10. orr.

Knosos-era ez zen iritsi Dedaloren "bikaintasun"aren ospea baino, eta haren artisau-trebetasun apartarena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 90. orr.

Jakinduria zientifikoa eta literatur trebetasuna lagun, 112 hizkuntzatara itzulita dauden obrak idatzi zituen Jules Vernek. Berria - Harian   2005-03-24

Ez dut deus esan beharrik ihardespenari darion hitz-trebetasunaz. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 179. orr.

Isil-trebetasun horretatik idazketa soil-soilik ideografikora -esperientzien, eta ez soinuen, komunikazio zuzenera- distantzia ahitezina dago, baina etorkizuna baino laburragoa beti ere. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus