Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

trinko 1 izond hutsarterik gabe baturik edo elkarturik dauden zatiz osatua.

Harri trinkoa, zeparik gabea, ehunka gizoni ehunka urtez lan emateko modukoa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 121. orr.

Ez dela solido trinko bat. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 151. orr.

Gero, murru trinkoak eratzen ziren berriz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 154. orr.

Irudiek erakusten dute Wild 2 [kometa] trinkoa dela, eta ziurrenik ur izoztua eta beste izotzen nahasketa gogorra da. Berria - Gaiak   2004-06-24

Material trinkoa da hezurraren pareta, eta barrunbe batzuk ditu zelula bizientzako. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 20. orr.

Trinkoa du haragia, estu-estua eta mugikaitza. Elizen arteko biblia   Jb 41,15

Txiki bezain trinko bularrak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 20. orr.

Autoa zegoen han, hutsik, inguru guztian zuhaitz sendoak eta gainean adar trinkoak sabai gisa zituela. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 230. orr.

Zura trinkoa eta indartsua du: estimatua da oso. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 237. orr.

Soka trinko eta hautsezinen modukoak. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 14. orr.

Nora galdua zen beira trinkoaren zurruntasun amoremangaitz hura? Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 44. orr.

Halako hodei-multzo trinko itsu bat sortu zen berehala brankaren aurrez aurre. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 141. orr.

Eguzkiaren norabidean gindoazen, sigi-sagaka noski, zidor bat non ageri, handik, oihan trinkoan barrena. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 71. orr.

Basorik trinkoena ere soiltzen duten egurgileak. Elizen arteko biblia   Jr 46,23

Arboladi hori, trinkoa izanik ere, errepide publikotik oso gertu dago. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 172. orr.

Beste batzuetan, ordoki handi oparoak ziren, landaredi trinkoz estalitako alderdiak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 138. orr.

Eguzkiak Zitadelako hostotza trinkoko zumar handietan jotzen zuen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 39. orr.

Urtero moztu ohi zuen ilea, oso trinkoa zuelako. Elizen arteko biblia   2 Sm 14,26

Lepoko gogorra eta alkandora paparduna jantzirik eta gizon gaztearen bibote trinkoarekin. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 119. orr.

Bazen arrano handi bat, hegal tzar luzekoa, lumaia trinko eta koloretsua zuena. Elizen arteko biblia   Ez 17,3

Burbuila zuriak botatzen zituen tren-makinak, kotoia bezain trinkoak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 75. orr.

Goiz erdian, ordea, hodei beltz trinko batzuk sartu ziren iparretik. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 61. orr.

Zeruan lainoak zeuden, zuritasun erabat garbikoak eta oso trinkoak, eguzkia zapuzteko gauza zirenak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 83. orr.

Kea, galipota bezain trinkoa, bosgarren pisuko leihotik irteten zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 349. orr.

Ingeniaritza militarraren ale ederra zen, gurpil trinkoen gainean mugitzen zen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 369. orr.

Hori esaten zuen bitartean, zilar iledun gizonak urre trinkozko erlojua atera zuen poltsikotik. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 154. orr.

Sestaoko Bizkaiko Altzairutegi Trinkoan kobalto-60 gai erradioaktiboaz kutsatutako txatarra atzeman zuten joan den astean. Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Boterea deitzen dugun ore trinko horren adar guztiak zituen, beraz, kontra eta atzetik. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 249. orr.

Orain espresso trinko bat behar nuke, baina hemengo kafearekin etsi beharko dut. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 312. orr.

Oso trinkoa zirudien, oso sendoa. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 87. orr.

2 irud/hed

Orain ez bezala, oso talde trinkoa osatzen zuten, ikuspegi, balio eta erreferentzia beretsuei atxikita. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 146. orr.

Multzo trinkoan egin dute ibilaldi guztia. Berria - Ekonomia   2006-03-22

Euskal Herrian dagoen asoziazionismo-mailak harreman-sare trinkoa osatu du gizartean. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 37. orr.

Dena dago beterik, existentzia nonahi, trinkoa eta astuna eta goxoa. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 175. orr.

Haurrak segur ziren begi-bistan zeukaten buhame saldoak ez zuela arras segitzen giristinotasun trinkoaren ildoa. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 13. orr.

Haritzak lurrean zainak dituela, lurreko indar trinkoenak bereganatzen baititu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 501. orr.

Mundu itxi horretan trinkoagoa ematen du denborak, lodiagoa. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 47. orr.

Gero eta iluntasun trinkoagoan egin zuten aurrera. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 88. orr.

Ilunpe trinkoen orduetan, lauretan jaikitzen ziren eta gosaldu gabe, hegiak agerian zeuzkan kamioira igotzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 222. orr.

Liskarraren ondotik halako isiltasun trinkoa zabaldu zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 137. orr.

Geltokian dagoen usain trinkoa saretzen ari dela ematen du. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 14. orr.

Hotz eta zehatz gertatzeko asmo trinkoa nuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 280. orr.

Mikroskopioaren gainean arnasari eusten dion Pasteurrengan, presentzia trinko bat dago. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 88. orr.

Epaile baten begitarte trinkoarekin aztertzen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 225. orr.

Bestalde, moral kode oso trinkoa izan dut. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 394. orr.

Assicurazioni Generali utzi eta handik bi astera ordutegi trinkoarekiko lan bat, alegia eguerdiko ordu bi eta erdietan bukatzen zena, aurkitu zuen. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 74. orr.

3 betegarririk ez duena, mamitsua.

Norbera testu trinkoak exigitzen duen arreta emateko prest egotea dela baldintza bakarra. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 17. orr.

Ez zuen Faulkner irakurtzen trinkoegia zelako; ez zuen Hemingway irakurtzen mehegia zelako. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 28. orr.

Pertsona baten barne hegaldi bat da, nortasunak dituen alor guztien gainbegiratze bat [...] La Rochefoucauldena esango litzatekeen estilo trinko eta soildu batean. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 12. orr.

Orain arte agertu ditudanen mami zientifikoa trinkoa baldin bazen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 116. orr.

Bere baitako beste itzalen batena iruditzen baitzitzaion idazkera trinko sentikor hura. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 61. orr.

Mariasun Landa ahots literarioen magia eta sekretuen ikerle nekaezina da, eta hitzen ekonomialaria: lan laburrak eta trinkoak gustatzen zaizkio, kentzea du obsesio. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 68. orr.

Kanutoak erretzen zituzten edo rock musika entzuten zuten, herrikide herbalak larderiatzen nahiz pleguan ezartzen, edo Maika bezala, ideologia aldetik epel zirautenei prediku trinko eskaintzen. Itxaro Borda   «Hiruko» - 22. orr.

Ikasle batzuek horrenbesteko trebezia hartzen dute txuletarik trinkoenak, kontzentratuenak egiten, non labur-zurrean bildu beharrak berak bultzatzen baititu eskemaren funtsari antzematera, eta hartara gaia goitik behera menderatzera iristen dira. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 70. orr.

4 (adizlagun gisa) ik trinkoki.

Etengabe eta trinko zirauen elur-jasak eta zeharo zuri zegoen ontzigaina. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 146. orr.

Atetik lurrin heze, gozo, garestia zetorren eta trinko hedatzen zen kale urdin bizian zehar. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 382. orr.

Horrela atzeman zuten poliziek, oihal zarpaila ahurrean trinko eta erratza aldamenean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 101. orr.

Oso trinko eusten dio, zaila da zura zartatzea eta printzatzea. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 497. orr.

Minutu gutxiren buruan, Um Hamida lo trinko geratu zen eta bere zurrunga zaratatsuez bete zuen gela. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 255. orr.

Esnatu nintzenean bost t'erdiak paseak ziren, baina trinko esnatu nintzen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 160. orr.

5 aditz trinkoa.

Trinkoen hitanoak sortu zituen buruhausterik handienak. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 187. orr.

6 aditz trinko aditz laguntzailerik gabe osatzen den aditz forma.

1977an egin zen beste urrats esanguratsu bat: batasunerako aditz trinkoak aurkeztu ziren (egon, joan, etorri, jarraitu, etzan, ekarri, eduki...). Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 172. orr.

Asko jostatzen naiz, adibidez, aditz trinkoekin. Aditz trinkoak noiznahi erabiltzen ditu, Iparraldean egiten ohi ez den bezala. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 302. orr.

Aditz trinko eta erranmolde arraro horiek gabe ere ez ote zen berdin ederra izanen? Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 151. orr.

6 ikastaro trinko eskola-ordu askoko egun gutxitan ematen den ikastaroa.

Arantxak hogeita hamabi urte bete zituen egunean, Zen ikastaro trinko horretarako matrikula ordaindu zion. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 187. orr.

Gizarajoak mundologia ikastaro trinkoa egin du bidaia honetan zehar. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 328. orr.

Errusierazko ikastaro trinkoa. Berria - Gaiak   2004-03-31

Uda osoa eman nuen irakurketan, literatura unibertsaleko ikastaro trinko bat egin banu bezala. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 80. orr.

Big City-n urtero egiten zen goi mailako ikastaro trinko haren eragile eta zuzendari nagusia. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 18. orr.

Ikastaro trinkoak eginarazi zizkien han. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 263. orr.

1994an sortua, urtero eskola eta ikastaro trinkoak antolatzen ditu komunikazio alternatiboaren inguruan. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 77. orr.

· Udan, berriz, hiru asteko saio trinkoak egiten ditugu. Berria - Euskal Herria   2004-09-11

7 trinko-trinko izond

Gutuna trinko-trinkoa zen: atzeratu behar izan ziren hiru operazio aipatzen zitian, lanaldi galduak, kintalka argazki-xafla errefusatuak, adituen txosten bat eta ez dakit nongo Auzitegiko tirabira nazioarteko bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 272. orr.

Trinko-trinkoa zen kiratsa; eta epela. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 24. orr.

Arratsalde hartan lainoa trinko-trinkoa eta itogarria zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 401. orr.

Han hormak metro erdi lodi ziren, atea trinko-trinko eta kanpotik zaindua, leihatila barraz hornitua. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 178. orr.

8 (adizlagun gisa)

Trinko-trinko zeuden, kondentsatzeko zorian. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 143. orr.

Horrelako egunetan harea trinko-trinko egoten da, eta arropetan itsatsi egiten da zilipurdika eginez gero. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus