Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txabusina 1 iz jantziak ez zikintzeko, horien gainean jartzen den soinekoa, atzealdean edo aurrealdean lotzen dena. ik mantal.

Azpiko arroparen gainetik txabusina jantzi eta pertsiana ireki zuen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 84. orr.

Hainbat botila eta lanabes sartu zituen maletatxo batean, txabusina erantzi eta berokia jantzi zuen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 178. orr.

Barre egin zuen Mentxuk eta txabusina kenduta oheratu egin zen ostera. Josu Landa   «Odolbildua» - 91. orr.

Txabusina soineratzen zuen bitartean gizonaren galdera entzun zuen. Josu Landa   «Odolbildua» - 91. orr.

Txabusina dauka jantzita, oinutsik dago, ilea bustita. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 128. orr.

Ospitaleetako gaixoei jartzen zaien txabusina. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 108. orr.

Txabusinak gorputz borobila inguratzen ziola irten zen bainugelatik, txistuka, beratuta eta berrituta. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 51. orr.

Emakumetxoak txabusinaren sakelatik tabako-poltsatxo bat atera eta pipa galkatzen hasi zen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 95. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez zuen uniformerik janzten, etxean egoteko txabusina dotore bat baizik. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 181. orr.

Josuren txabusina zaharra zekarren, gaur ere, soinari estu-estu lotua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 63. orr.

Laborategiko txabusina zuria aulkiaren bizkarralde altzairuzkoan zegoen zimurtuta. Josu Landa   «Odolbildua» - 164. orr.

Horixe polita! -izeba sartu zen egongelan, etxeko txabusinaren azken botoiak lotuz-. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 243. orr.

Sarraski teknologikotik salbatutako langile urrien lohihartzeko tintaz zikinduak txabusina zuriek ordezkatzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 35. orr.

Ohean etzanda zegoen, kotoizko txabusina zeru-urdin bat jantzirik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 128. orr.

Edurnek betiko txabusina koloretsua baizik ez zeraman soinean, eskuin txorkatila uztaitzen zion zilarrezko katea aparte utzita. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 339. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Behingoan aldatu eta bainu-txabusina eta etxeko zapatillak jantzi zituen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 51. orr.

Bainu txabusina jantzita, bere logelara joan eta armairuak zabaltzeari ekin zion. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 265. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txabusina jantzita (7); txabusina zaharra (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus