Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txalupa (orobat xalupa g.er.) 1 iz arraunontzia, eskuarki handia ez dena; arrantzurako ontzia, arraunez eta belaren batez higitzen zena. ik batel; potin.

Gure batel, txalupa eta halakoen aldean, itzela zen ontzitzar hura. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 29. orr.

Txalupa bat, txanel xume bat, zernahi, kibitka sartzeko adinakoa. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 348. orr.

Marinelak, untzitik ihes egin nahirik, txalupa uretara eraisten ari ziren. Elizen arteko biblia   Eg 27,30

Enperadorea urrats bizian heldu zenez bergantinaren txalupara, [...]. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 62. orr.

Halako batean, alboko ontzitik txalupa bat erriatzen zihardutela begitandu zitzaidan. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 71. orr.

Etxaurreko moilan lotuta dagoen txalupa buruka ari da enbor ustelduen kontra. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 21. orr.

Bizkitartean txalupak lehorra joa zuen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 109. orr.

Haiek bertan utzirik, txalupara igo zen eta bestaldera abiatu. Elizen arteko biblia   Mk 8,13

Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 257. orr.

Askatu dute esteka, harresian egin dute indar arraunarekin, ibaiaren erdiraino ekarri dute txalupa. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 108. orr.

Frutaz kargaturiko txalupan. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 67. orr.

Txalupako aurrealdeko gizona atzera joan zen, eta bi gizonek arrastaka igo zuten, txaluparen alde batetik, tantaka ari zen gauza hura. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 116. orr.

Sena ibaian behera hutsik zihoan txalupa bat ikusi zuen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 167. orr.

Txalupa kalafateatu berria zegoan, ez duk posible hondoratzea itsaso honetan! Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 135. orr.

Tximistargi batek zerumuga argitu zuenean, Mael zutik jarri zen jauzi batean, txalupa modu arriskutsuan kulunkaraziz. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 66. orr.

Arraunik eta belarik gabeko txalupa batean itsasoratua izango da, bi egunetarako janariarekin. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 59. orr.

Urak gurgurrotsa egiten zuen txaluparen hondoan, non hiru edo lau berdelek gora eta behera eragiten zioten isatsari, beren buruak estaltzeko aski ez zen ur putzu batean. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 183. orr.

Ea nortzuk osatuko dituzten txalupetako eskifaiak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 335. orr.

Maitasunaren txalupa eguneroko bizitzaren aurka zirtzildu zen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 120. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Txalupa gorri bat dago lotua bertan, arraun parea tosten gainean. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 108. orr.

Ez duzue arimen bila lehorrera inguratzen den txalupa zuriaren eta gringoaren elezaharra entzungo. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 186. orr.

Txalupa txiki bat itsaso haserrean bezala. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 143. orr.

Iraultzaileek preso hartutako txuanak txalupa handietan sartzen omen zituzten eta gero Loira erdi-erdian zeudelarik, kanoiz bota, presoak ito zitezen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 155. orr.

Txalupa motordunean ailegatu zen Korsikara eta gero Frantzian gorde zen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 278. orr.

Karelez kanpoko motordun txalupa batekin. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 352. orr.

Motorrezko txalupak zebiltzan putzuan, uraren gainean kezko hodei zikinak eskegiz. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 115. orr.

Asteburuan zendutakoak txalupa pneumatiko batean zebiltzan. Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Arrantzale txiroek gauez harrapatu duten arraina txalupa zahar baten inguruan makurtuta zatikatu eta husteko [...] uhinen marruma gorgarrian. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 66. orr.

Londresko hiru txalupa militar atzeman dituzte Irakeko mugan. Berria - Mundua   2004-06-22

Non dago ordea txalupa lemagabe hori? Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 188. orr.

Hantxe zegoen, Armadako beste ontzi txiki batekin karelez karel muilaturik, arrantzako txalupa xumeak hondarturik ziren hareatzaren aurreko ur txikian. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 365. orr.

Arrantzaleen txalupa ikusezinak igerian dabiltza ene azpiko amildegian. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 157. orr.

Hamar kanoi pezako txalupa zahar bat. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 153. orr.

Beira-zuntzezko txalupa omen zuten erosia eta hiriburuko badiaz kanpo arraun egiten irakastea eskatu omen zioten. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 128. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tropa kopuru handi bat zenbait versta ibaian behera bidali eta beste aldera igaro ziren berariaz moldaturiko txalupa zubi batzuen bidez. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 418. orr.

Mikel Strogoffek Volga ibaia gurutzatu zuen zalditeriako kosakoek zaindutako txalupa zubi batean zehar. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 88. orr.

Mahai gaina joka aritu ziren inpentsan, doinuaren indarrak eramanda, itsasoaren uhinik bortitzenak txalupa-egurrak bezala. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 31. orr.

Haien artean, txalupa-formako hutsune bat. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 87. orr.

Txalupa-ertzera makurtzen zenean eta gorpuari heldu, txalupa balantzaka hasi eta iraultzeko arriskutan jartzen zen. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 164. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etsaien arraun-txaluparik ez da handik igaroko, ez ontzi handirik bertan ibiliko. Elizen arteko biblia   Is 33,21

Itsasoaren aurrera iritsitakoan ez zuen gerra itsasontzirik, ez arrantzale txaluparik ikusi, itsaso urdin-urdina, itsaso amaigabea baizik. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 234. orr.

Sehaskara hurbildu zen argizko salbamendu-txalupa batean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 501. orr.

Ozta-ozta egin ginen salba-txaluparen jabe. Elizen arteko biblia   Eg 27,16

5 txalupa-zain ik txalupazain.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

salbamendu txalupa (5); txalupa hartu (7); txalupa ikusi (3); txalupa txiki (9); txalupa txiki bat (5); txalupa zahar (3); txalupa zubi (4)

txalupan eserita (3)

txalupara igo (11); txalupara igo zen (4)

txaluparen hondoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus