Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txapel (orobat txapela eta xapel g.er.) 1 iz artilezko buru estalki biribila eta zapala, atal bakarrekoa, askotan beltza; bestelako buruko malgua. ik bonet.

Gas argiontzi batek [...] zapata baten iltzeak, blusa baten orban urdina, txapel baten punta argiztatzen zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 17. orr.

Peterrek sonbreiru bat zuen eta nik txapela. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 61. orr.

Artzain horiek orratza eta haria ibiltzen zituzten txapel edo bonetaren azpilduran. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 186. orr.

Gela apain batean, sofa baten gainean zabalik, ofizial karlisten uniforme bat ikusi zuen, bere txapel eta ezpatarekin. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 174. orr.

Boluntario sartuko nauk itsas armadan eta borla gorriko txapel bat jantziko diat. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 68. orr.

Beilari baten jantziak ditu, lenazko kapa luze marroi, txapel, maskor eta makila. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 92. orr.

Hernanin baserritarrak, txapela buruan doaz denak feriara. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 14. orr.

Bai batak eta bai besteak euskal txapela jantzi omen zuten iritsi zirenean, eta alde egin arte ez zuten kendu nonbait. Jokin Urain   «Errotarria» - 30. orr.

Txapela eta kaiku urdin-berde bat jantzita ibiltzen omen da beti kalean, eta kurdua, palestinarra edo, besterik gabe, pailazoa dela pentsatzen dute berarekin kalean gurutzatzen diren paristarrek. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 115. orr.

Txapela jarrita ibiltzen zen Parte Zaharrean, soinua jo eta erdi eskean. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 19. orr.

Gehienek txapela daramate. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 11. orr.

Horrelakoetan, bihotz hartu, txapela burutik erantzi eta baimena eskatzen zaio zaindariari: [...]. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 170. orr.

Gizon bat horraino ailegatzen denean, txapela kendu behar da haren aurrean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 154. orr.

Sekulakoa egin dute gaur, txapela kentzeko moduko partidua -esan nion nik-. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 132. orr.

Txapela kentzeko modukoa! Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 118. orr.

Martin, handik gutxira, txapela gereziz beteta zekarrela itzuli zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 61. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lan-jantzi hura soinean eta txapel handi hura buruan, fabrikara zihoan aitona bat ematen zuen obispoak. ik beherago 8. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 94. orr.

"Euskal txapela" deritzogun txapel urdin iluna. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 108. orr.

Aurrena zetorrenak erreketeen txapel gorria janzten zuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 11. orr.

Paraxutisten txapela gorria daramana. Xabier Montoia   «Elektrika» - 142. orr.

Don Carlosek, berriz, txapel gorria zeraman, eta Kapitain Jeneralaren uniformea. Txillardegi   «Putzu» - 233. orr.

Ile motx-motxa eta txapela berdea okerretara etzana. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 54. orr.

Garaño bizkor baten gainean itziorik agertu duk orduan Karlos Setimo gazte-gaztea, txapel zuri zabala bere urrezko borlaz hornitua. Txillardegi   «Putzu» - 107. orr.

Hegal zabaleko txapel beltzeko "frantses eskualdunez" osatua zen. Txillardegi   «Putzu» - 138. orr.

Osaba Lajosek zetazko txapel txiki, beltz eta biribila jantzi du buruan. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 33. orr.

Bekokiraino labaintzen zitzaion txapel zabal harekin. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 121. orr.

Benetako presoak, marradun jantziekin, kaskamotz, eta gaizkileen txapel biribilaz. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 84. orr.

Ifniko gerra zuen ia hizpide bakar, eta hango argazkietan agertzen zen mundua uniformez jantzita zegoen: txapel militarra, botak, fusila. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 52. orr.

Lurretik ikusi zuen Beldarrain, txapel higatua buruan, panazko jaka urdin eta bonbatxo ohikoez jantzita. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 56. orr.

Ofizial alemanen txapel jaso eta harrotuarekin. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 92. orr.

Bururako itxura xelebreko txapel astun samar bat aurkitu nuen, urtaroarekin behintzat bat ez zetorrena, bisera gogorrekoa eta gainetik aldeak eta ertza zeharka zeuzkana. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 241. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etorri zen ba Don Kijote, bere txapel-aurrea gorantz. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 158. orr.

Onena txapel-zuloka egitea izango da. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 115. orr.

Eskuineko eskua txapela hegaleraino altxatu eta irribarre bat eskaini zidan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkartetak izenondo balioa duela)

Txapel-handi haiek irribarrez aditzen zituzten nire predikuak. Txillardegi   «Labartzari agur» - 203. orr.

Ahantzi egin behar dugu iraganeko eskarmentu guztia, ziegetan ikasitakoa, batzuen eta besteen komisarietan jasotakoa eta txapel-gorriak maitatzen hasi, geure anaia-arrebak direlako. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 57. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaskoi-txapel handi bat zeraman, borla batez apaindua. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 148. orr.

Marinel-txapela zeukan gizon beltzaran bat. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 145. orr.

Marra gorria praka zurien alboan, buruan artista-txapel beltz handia. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 114. orr.

Preso-txapel higatu, bigun, marradun eta biribila. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 104. orr.

Buru-txapel handi batekin sugea nahasi eta harrapatu egiten du. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 161. orr.

6 irud/hed

Aterpe haundia, oihal etxe bat edo, hobeki erraiteko teilatu plastiko bat, murruen txapel izurtua. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 190. orr.

Gero, atertu aurrena, zerua arindu, hego eta bertoko freskoaren arteko lainotzar batzuk mendi kaxkoetan txapel, eta, bien bitartean, goia garbiago. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 371. orr.

7 (lehiaketa batzuetako irabazlearen irudi gisa)

Aurretik hiru txapel irabazita, ez zenuen hasierako motibazio berbera ekarriko. Berria - Kultura   2004-12-21

Mattin Lukuk jantzi du txapela eta xapeldun ordea Mikel Olaizola elgoibartarra izan da. Herria   2005-06-23

Urte berean ere eskuratu txapela birazka edo bikotean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 43. orr.

Euskal Herriko txapela lehendabizikoz lortu zuenetik, Egañak ez du sekula erretiratzea pentsatu. Berria - Harian   2005-09-13

Mondragonesi irabazitako txapel hura 1948an galdu zuen, 44 urterekin, Migel Gallastegi eibarko pilotariaren faboretan. Berria - Kirola   2004-02-21

Elortzari txapela kentzen, Estiballes, Lekue, Xabi Paia, Iturriaga, Igor Muniategi, Iratxe Ibarra eta Fredi Paia saiatuko dira. Berria - Kultura   2004-12-07

Emakumezkoen Sei Nazioetakoan ere Ingalaterra eta Frantzia heldu dira azken partidara, txapela jokoan dutela. Berria - Kirola   2004-03-27

Denboraldi bukaeran txapelen bat izango dugu eskuetan. Berria - Kirola   2004-11-24

Nafarroako txapel nagusia bitan jantzi du. Berria - Kirola   2004-10-09

Zortzi buru, txapel bakarra. Berria - Kultura   2006-04-01

Mungian bi txapel banatu zituzten, baina gainerako finalistak ere ez dira geldituko saririk gabe. Berria - Kultura   2004-06-20

Guztira bost txapel bereganatu dituzte ezpeletarrek: 600, 640, 680, 720 kilokoak eta pisu librekoa. Berria - Kirola   2004-06-08

Larretxeak buruz buruko txapel bat irabazi nahi du. Berria - Kirola   2004-11-19

Maila pertsonalean, txapel goserik gabe aritu zela aitortu du. Berria - Kultura   2004-12-21

Bere burua ere animatzen zuen garaipenaren txapela lortzera, bertutearen goreneko mailara iritsiz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 765. orr.

Beti Gaztek iazko bi txapelei eutsi egin die. Berria - Kirola   2004-06-05

8 txapel-handi (orobat txapelandi) izond/iz txapel handia daramana.

-Agertu! -aldarri egin nuen, edozein sarjentu txapelandiren modura. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 16. orr.

Esku txikiko txapel-handia. Txikiak eta hauskorrak zituen eskuak Azkoitiko txapel-handiak, eta hilabeteko partida bat baino ezin zuen jokatu. Berria - Kirola   2004-02-21

Txapel-handi haiek irribarrez aditzen zituzten nire predikuak; eta zenbait aldiz zantarkeriaz eta birao ozenez erantzuten. Txillardegi   «Labartzari agur» - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bere txapel (5); beste txapel bat (9); bi txapel irabazi (5); lehen txapel (4); txapel bat irabazteko (4); txapel beltza (4); txapel gorri (4); txapel gorria (11); txapel gorriak (5); txapel handi (6); txapel handia (4); txapel irabazi (19); txapel irabazi ditu (11); txapel jantzi (8); txapel jantzi ditu (4); txapel lortu (4); txapel nagusia (7); txapel txiki (4); txapel urdin (4)

azken txapela (7); banakako txapela (5); bere txapela (5); bigarren txapela (15); binakako txapela (10); buruan txapela (6); buruko txapela (12); buruz buruko txapela (12)

erabakiko da txapela (4); eraman zuen txapela (6); euroligako txapela (4); euskadiko txapela (8); euskal herriko txapela (5); euskal txapela (4); gipuzkoako txapela (4); hirugarren txapela (16)

iaz txapela (4); irabazi zuen txapela (6); izan du txapela (4); jantzi du txapela (10); jantzi dute txapela (4); jantzi zuen txapela (27); jantzi zuten txapela (6); kiloko txapela (8); laugarren txapela (6); lehen txapela (32); lehen txapela jantzi (4); lehen txapela lortu (5); lehenengo txapela (5); ligako txapela (5); lortu zuen txapela (5); maila nagusiko txapela (5); mailako txapela (18); mailako txapela jantzi (6); manomanistako txapela (4); nafarroako txapela (4)

seigarren txapela (6)

txapela bat (13); txapela bigarrenez (4); txapela buruan (23); txapela burutik (4)

txapela erabakitzeko (4); txapela erantzi (6); txapela eskuan (4); txapela eskura (6); txapela etxera (4)

txapela irabazi (30); txapela irabazi zuen (5); txapela irabazita (4); txapela irabaztea (7); txapela irabazteko (36); txapela irabazten (6); txapela jantzi (83); txapela jantzi zuen (41); txapela jantziko (5); txapela jantzita (4); txapela janztea (14); txapela janzteko (58); txapela janzteko aukera (6); txapela janzteko hautagai (5); txapela jokoan (12); txapela kendu (10); txapela kentzeko (24); txapela kentzeko moduko (7); txapela kentzeko modukoa (10); txapela kentzekoa (4); txapela kentzen (4); txapela lortu (21); txapela lortu zuen (6); txapela lortzea (4); txapela lortzeko (26)

zortzigarren txapela (6)

bi txapelak (10); irabazitako txapelak (4); maila nagusiko txapelak (4); txapelak irabazi (4); txapelak jantzi (9); txapelak lortzeko (5)

txapelaren bila (13)

iazko txapelari (4); txapelari eusteko (27); txapelari eusteko erronka (6)

txapelaz jabetzeko (4)

aurtengo xapela (4); bere xapela (3); bigarren xapela (4); ereman dute xapela (3); ereman xapela (3); euskal herriko xapela (3); frantziako xapela (6); hirugarren xapela (3)

xapela beretu (4); xapela bildurik (3); xapela buruan (5); xapela ereman (5); xapela irabazi (5); xapela irabazi dute (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus