Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txapin (orobat xapin g.er) 1 iz pl etxean ibiltzeko oinetako bigunak.

Oin-hotsik txikienak ere ez zion haren etorreraren berri aldarrikatzen, andereñoaren olanazko Oxford txapinek gomazkoa baitzuten zorua. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 199. orr.

Zapi bat eta bururdi bat hartu, bainuko bata jantzi, txapinak jarri eta aitarengana joaten naiz korrika. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 132. orr.

Azkenean, ohetik atera nintzen, lanpara piztu, eta mantala eta txapinak jantzi nituen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 55. orr.

Oinetako eta galtzerdiak ere sarreran eranzten dituk, eta hauts-aurkako txapinez ordezkatzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 271. orr.

Etxeko bata eta txapinak zeramatzan emakume handi bat. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 66. orr.

Melaniek berak irekitzen dio atea, elastiko zimurtu bat, bizikletarako galtza motzak eta komiki-liburuetako urtxintxen itxurako txapinak [...] jantzita dituela. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 35. orr.

Aita beti gaixorik, astrakan-larruzko jaka luzea soinean eta puntuzko txapinak oin biluzietan, hara-hona gelan barrena. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 326. orr.

Bizkarra makurtu zuen feltrozko txapinak hartzeko, lehendabiziko dantza-pausoan kokatuta baitzeuden lurzoruan, ohe-atorraren azpian. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 235. orr.

Neguan mendelezko txapinak erabiltzen zituen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 123. orr.

Oin-bizkar zuriak distiraz zituen ile-larruzko txapinen irekiduran eta odol epela gorri larruazal urrintsuaren azpian. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 97. orr.

Punta kamutseko txapin xanpain-koloreetan. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 182. orr.

Van Daan andreak oinetakoak aldatu eta txapinetan hasten da gelan hara-hona ibiltzen; senarrak ere, Charlie Chaplin egiazkoa balitz bezala, txapinak janzten ditu. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 143. orr.

Haren oinean dilindan zebilen txapinari irrifarrez begiratuz. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 190. orr.

Kontu handiz ateratzen zituen bere zetazko pijama, bere xaboi-pastillak eta bere txapin marokoarrak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 108. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Oinetako beixetako baten zola fin eta labainkorraren arkuan, papertxo zuri luzanga bat zuen itsatsita, txapin-parearengatik eskatu eta ordaindutako salneurria ageriz. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txapinak jantzi (5); txapinak jantzita (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus