Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txikikeria (orobat ttikikeria g.er.) iz huskeria.

Aipatzerik ere merezi ez zuen txikikeria. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 214. orr.

Euskara eta Euskal Herria batzen ahalegindu beharrean, txikikeriak eta txokokeriak erabiliaz. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 95. orr.

[Bizkaiera] inguruko hizkeretatik bereizten eta banatzen zituzten txikikeriak eta bitxikeriak piztu eta puztu zituen. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 65. orr.

Bista ona dugu, badira txikikeriak beste batek sumatzen ez dituenak, baina guri ez zaizkigu oharkabean pasatzen. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 68. orr.

Lau partidatarako zigortu zuten, Las Palmaseko jokalari batekin izandako sesioagatik; txikikeria batengatik, alegia. Berria - Kirola   2006-03-01

Egunkari bat ixtea eta haren arduradunei halako tratua ematea txikikeria balitz bezala. Berria - Harian   2005-03-19

Konturatu naiz irrigarria litzatekeela, funtsean horrelako txikikeria batengatik asaldatzea. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 102. orr.

Mila txikikeria marraztu nahiz, arrasto urduriekin, margolari-kaierean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 235. orr.

Utzia eta axolagabea egin zen lehen arduratsua eta edozein txikikeria zaintzeko joera zuen andre bizia. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 243. orr.

Ortografiarekin zerikusirik duen albistea, txikikeria bat. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 129. orr.

Ez zara orain txikikeria legalekin hasiko, ezta? Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

edozein txikikeria (6); ez da txikikeria (3); horrelako txikikeria (4); txikikeria bat (6); txikikeria batengatik (3)

edozein txikikeriagatik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus