Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txikle 1 iz mastekatzeko goma zaporeduna. ik xuingoma.

Arratsaldeetan, berriz, etxean egoten nintzenean, medikuntza kontuak ikasten edo nobelaren bat irakurtzen, txiklea mastekatzen nuen, etengabe. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 194. orr.

Tabakoa erretzen eta txikleak murtxikatzen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 42. orr.

Urduri jartzen naizenean, zezen elektriko bat baitirudit, txiklearen hausnarrean. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 195. orr.

Menda usaina zegoen, Maialenek beti mendazko txikleak jaten zituelako. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 123. orr.

Zigarroa eskuan eta txiklea ahoan dantzan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 79. orr.

Klorofilako txiklearen kolorea. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 8. orr.

Ondoen puzten diren txikleak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 94. orr.

Gela bat bete zitekeen txikle harekin egindako hiazinto-koloreko puxikez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 162. orr.

Badira "arrisku gabeko egunak" txikle bat balitz bezala luzatzen dutenak. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 86. orr.

Hauteskunde kanpaina hasi gabe ere, denbora txikle baten moduan luzatu da gure artean. Berria - Harian   2005-04-01

Percy Lewis ikusi nuen, eskolan ginela ilean txiklea itsasten zidana. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 179. orr.

Hurbileneko sarraila-zuloa txiklez betetzen ari zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 109. orr.

Zirrikitutik sartutako nickel batez txiklea erosten da. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 397. orr.

Erabat debekatuta daude flashak, zigarroak eta txikleak! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 144. orr.

Niri kalte egiten zidak, txikle eginda gelditzen nauk. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 271. orr.

Txiklearen jakinduriaren jabe da orain zure aho hutsa, haren lezioa ikasi du, zeure damu gorri gaiztoan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 138. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bainu-jantzitan ere igartzen zaie dolardunak direla; eta horien ahotsak, nonahi aditzen diren horien txikle-ahotsak [...] ene, zeinen jasanezinak diren, hori bai hori Ongizatearen Jendilajea. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 267. orr.

3 erretxina gomatsua, zapotearen enborretik ateratzen dena, mastekatzeko goma egiteko, besteak beste, erabiltzen dena.

Hautan ekoizten dira kafea, banana, kotoina, azukre kanabera eta txiklea. Herria   2003-05-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txiklea mastekatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus