Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txinatar (572 agerraldi, 94 liburu eta 128 artikulutan; orobat txinar 14 agerraldi, 9 liburu eta 3 artikulutan, xinatar 25 agerraldi, 18 artikulutan –guztiak Herriakoak- eta txinatiar g.er.) 1 izlag Txinakoa, Txinari dagokiona. ik txino.

-Txinatar gidariak dizue hori dena erran! Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 70. orr.

Ordu t'erdi egoten naiz bertan eta beti diferente kobratzen dit amonatxo txinatarrak. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 21. orr.

Behar zuen arma horietarik bat entseatu Txinatar militar batzuen aitzinean haiei saltzeko dudarik gabe. Herria   2005-01-13

Berpizkundearen aurreko hamabost mendeetan, txinatar zibilizazioa, teknikoki, Europakoa baino aurreratuagoa izan zela. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 15. orr.

Bartzelonan ikasi zuen, eta bertako auzo txinatarrean bizi izan zen. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 4. orr.

Idazkera fina, txinatar tintaz egina, gutunekoa bezalakoa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 90. orr.

50 inguru silaba-zeinu sortu zituzten hizki txinatarrak zeinu biribiletan sinplifikatuz. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 16. orr.

Baina hizkuntza mota guztietan lexikologikoena txinatar hizkuntza da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 169. orr.

Biharamunean, hitz eman moldean, txinatar jatetxe batean afaldu ginen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 63. orr.

Ivyri nahikoa egoki iruditzen ere bai dagoeneko jatetxe txinatarraren aukera. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 86. orr.

Merkatari ingelesek opioa txinatar merkatura eraman zutenean hasi zen opioaren lehenengo gerra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 53. orr.

Portzelana txinatarrezko katakume basati bat. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 59. orr.

Bainugela txinatar moderno horren argi zurian. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 74. orr.

Lirio txinatarren gozotasun jasanezina. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 319. orr.

Musika hura pabilioitik zetorren; txinatarra zen musika. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 75. orr.

2 iz Txinako herritarra.

Japoniarrek bi naziorekin bakarrik jarduten dute merkataritzan: txinatarrekin eta holandarrekin. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 15. orr.

Txinatarrentzat, ideograma eta hitz mintzatua, biak dira adierazten duten ideia beraren ikurrak. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 54. orr.

840.000 txinatarrek dute GIB birusa, eta horietatik 80.000k garatu dute hiesa. Berria - Gaiak   2004-05-11

Txinatarren egutegiaren arabera, ahuntzaren urtean sartu gira otsailaren 1ean. Herria   2003-02-06

Txinatar aberatsak, beren usadioaren legera jantziak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 107. orr.

Pierre Chaunu-k 1959an zioen bezala, Kristobal Kolon eta Vasco da Gama ez ziren txinatarrak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 15. orr.

Zenbait txinatar eta beltz kanabera sortak hartu eta haiek xehetzeko zilindro handi batzuk zituen makina batera eramaten ari ziren. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 251. orr.

Egun ere, Singapurko txinatarrek, adibidez, lagunak salatzera bultzatzen dituzte beren haurrak. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi txinatar (3); jatetxe txinatar (10); milioi txinatar (4); txinatar hil (6)

auzo txinatarra (3); txinatarra da (5); txinatarra izan (5)

jatetxe txinatarrean (4)

txinatarren artean (8)

jatetxe txinatarrera (5)

jatetxe txinatarretan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus