Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txinparta (orobat txinpart eta xinpart g.er.) 1 iz erretzen ari den zerbaitetik jalgitzen den zatiki goria. ik pindar.

Kableak sutan jausi ziren lurrera, txinparten artean. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 73. orr.

Soldatze lanetan sorturiko txinpartek sutea eragin zuten. Milaka txinpart ihesi zihoazen steam-boataren tximiniatik. Berria - Mundua   2004-09-09

Suziria ziztuka eta txinpartak botatzen hasi zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 159. orr.

Txinparta batzuk irten ziren haren makila magikoaren muturretik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 291. orr.

Zaldiak arnasestuka zebiltzan [...] apo ferratuez harri koskorrak jo eta jo, txinpartak atereaz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 144. orr.

Noiz edo noiz txinpartak gau oso-osoan isurtzen ziren iluntasunera, uholde ikaragarri bat balira bezala. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 63. orr.

Ihes-tutuari txinpartak zerizkion, gau beltzean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 298. orr.

Sua garretan isiotzen denean [...] gutxienez badarama bere gorputzean zertatik sua jaurti eta argia eragin eta zertatik txinpartak iraitzi eta hautsa urrun zabaldu. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 135. orr.

Gortuta geratu ginen, txinpartek itsututa eta pisu sutsuak apurtuta. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 118. orr.

Ahapeka behar hartan, ilintien, txinparten eta sutzarren artean, besterik ere entzun genuen. Txillardegi   «Putzu» - 129. orr.

Malkoak txinparta bihurtzen dira. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 128. orr.

Ustekabean harrapaturik, Morgulgo hordak sakabanatu egin ziren, txinpartak haizean bezala. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 111. orr.

Txinpartari haize emanez gero, su hartzen du; listua botaz gero, itzali egiten. Elizen arteko biblia   Si 28,12

Txinpartez zipriztindutako ke iluna. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 33. orr.

Txinpartezko kaleidoskopio bat ematen zuen, ezin konta ahala konbinazio eskaintzen zituena dantzarien higitze bakoitzarekin. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 320. orr.

Txinparta-botaka. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 184. orr.

2 (izenondoetan)

Orduan ere distira irteten da eta sua txinpart argietan zabaltzen. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 403. orr.

Gure aurrealde osoan zehar fusil-tiroen txinparta distiratsuak nonahi, metrailadoreak sugarrak tuka. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 145. orr.

Barreiatu egiten zuen, txinpart biziz osatutako azao zabal baten antzera. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 44. orr.

Pipa sumendi gorri txiki bat zen, zupada bakoitzean txinpart indargeak sortzen zituena. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 266. orr.

Labe piztutik ateratzen diren txinparta kontaezinen antzera. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1040. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Makila buru gainetik altxatu zuen, inguru hautseztatu hartan bizkor beheratu eta muturretik gorri eta urre-koloreko txinparta-saila bota zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 80. orr.

Txinpart sorta handiak ihesi zihoazen guztiz sutan zeuden etxe haietatik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 407. orr.

Tximisten txinpart-euria noizbehinka, beti bezala, eta erlantz gorria motor-oskolean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 9. orr.

Zenbait gauez, hauspoaz sua bizitzen zuenean, aroztegi barrena eta ingurua txinparta-hodei batek inguratzen zituen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 63. orr.

Txinparta-pare bat atera zitzaion muturretik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 212. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itzaltzear dagoen ikatz-txinparta bezala. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 52. orr.

Eztarri-zulotik zuziak irteten zaizkio, su-txinpartek ihes egiten. Elizen arteko biblia   Jb 41,11

Hots batek beste bat baitaragi, behin bat sorturik, askotan bidertuz, su txinparta hainbat izpitan zabaldu ohi denez. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 265. orr.

Adelak begietara zuzendu zizkidan bereak, arbeltz-txinparta haiekin, ni barrutik urtzeraino. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 28. orr.

5 irud/hed

Hasiera-hasieratik nabaritu nuen Olasagasti gatzik eta txinpartarik gabe ari zela lanean, nekatuta balego bezala ari zela. Berria - Kirola   2006-04-11

Gorrotoak txinpartak barreiatu zituen, eta txinpartek sua piztu. Astilleroren aferak txinparta piztu zuen joan zen urteko irailaren azken egunetan. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 294. orr.

Begietan txinpartak zenituen piztuak, eta mihia aldi berean arin eta baldar. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 27. orr.

Pianoaren eta txakurraren arteko loturarena azaldu nion, xanpainaren txinpartak lagundurik. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 65. orr.

Halako txinparta bat eduki behar zuen hari esaten zenionak, halako zer kilikagarri bat. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 37. orr.

Liburu honetarako lehenengo txinparta piztu zitzaidanetik hartu nuen hura gogoan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 61. orr.

Gizon indartsua lastoa izango da, eta haren egintzak txinparta. Elizen arteko biblia   Is 1,31

Gure arnasa kea besterik ez da, pentsamendua bihotz-taupadaren txinparta baino ez. Elizen arteko biblia   Jkd 2,2

6 (izenondoekin)

Limoi-azala estututakoan eragindako txinparta azkar eta biziak sentitu zituen aho-sabaian. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 94. orr.

Horrela agertu zait niri ere txinparta gorri bat buruan, Ferminek berak esan aurretik aitonak egin zuen lotura ulertarazi didana. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 322. orr.

Vincent hark istorio hartako txinparta nagusia azkenerako gorderik zuen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 125. orr.

Harridurarik gabe begiratu dit amak, jakituriaren txinparta jostaria begietan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 147. orr.

Bazuen erudizioa, baina baita arintasuna, umorea eta txinparta narratiboa ere. Berria - Kultura   2004-11-26

Maitasun sugarra pizten da ariman, non txinparta gozoak saltatzen baitira eta Jainkoaganako sentipen egarberak. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 64. orr.

Horrela, oinordekoa ere kendu egingo didate; gelditzen zaidan txinpart bakarra itzali nahi didate! Elizen arteko biblia   2 Sm 14,7

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Begi goriak ziren, txinpart eta tximist kolpez moldatuak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 19. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizi-txinparta dario haren garaje-estudioari. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 187. orr.

Asmamen-txinpart oro oztopatzeko, moteltzeko eta kamusteko duten gaitasuna. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 208. orr.

Jenialtasun-txinpartek distirarazitako zezelkatze josigabea. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 88. orr.

Sormen-txinpartak etengabeak dira, eta elkarren pizgarri gainera. Berria - Kultura   2004-09-17

Neroni ere harrigarri zitzaizkidan buru betidanik makets horretan aldian-aldian distiratzen ziren adimen-txinpartak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 332. orr.

Marta bakarrik, negar-zotin emean [...] pentsamendu-txinparta bat begietan. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 161. orr.

Deskribapenak bakarrik ez, pentsamendu txinpartak ere badira liburuan. Berria - Kultura   2006-03-21

Entzule falta sentitu zuen Jimmyk ilunki: umore-txinpartak zirt eta zart ari ziren. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 69. orr.

Eldarnio-uneetan ere bada barne-txinparta bat argi egiten diguna. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 126. orr.

9 txinparta-hots (orobat txinpart hots eta txinpartots)

Txinparta-hotsak entzun ziren, eta argi dardarati batek konpartimentua bete zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 71. orr.

Erabateko isiltasunaren gainetik egurraren txinparta hotsa entzun zitekeen suteetan. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 33. orr.

Azpitik zetorren txinparta-hotsak azpian sua piztu zutela adierazi zion Harryri. Metal-hots ozen bat entzun zen, gero txinparta-hotsa, eta motorra itzali egin zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 156. orr.

Eltzepeko zotzaren txinpart-hotsa bezalakoa ergelaren irria, huskeria hutsa. Elizen arteko biblia   Koh 7,6

Musikaren txinpartotsak jarraitu egin zuen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus