Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txipiroi (orobat xipiroi g.er. eta xipiron g.er.) 1 iz molusko zefalopodo gorputz-luzarana, jateko ona, alboetan hegal moduko bana eta garroetako bi oso luzeak dituena, isurkari beltz bat jaurtikitzen duena (Loligo vulgaris).

Muturzorrotzak zer diren jakitea ez da gaur gauza erraza, baina potxak -pota, txipiroiaren antzeko animalia, handiagoa eta zabalagoa- harrapatzeko era bertsua erabiltzen da. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 163. orr.

Barkuetako pinturak ere egiten omen du kalte dexente, txipiroiei aldarazi egiten omen die sexua, esan zuen greenpeaceko batek. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 65. orr.

Txipiroi erraldoia aintzira gainean nagi-nagi nola ibiltzen zen ikusiz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 255. orr.

Beñardo, Imanol, Atanasio, Floren, Martxel, txipiroitan ari ziren oraindik. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 126. orr.

Gau hartan Zierbenako arrantzale bik, txipiroietan ari zirela, bera eta balea marraduna ikusi zituztela. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 135. orr.

2 (janari gisa)

Txipiroiak prestatzeko zuen era nazkagarria. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 163. orr.

Paella edo txipiroiak, zer den hobea eztabaidatzea. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 25. orr.

Hara zer prestatzen ari naizen gaur: txipiroiak tintan, baina neure ukitu originalaz, ardo zuriaz bustita. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 96. orr.

Txipiroiak dastatzeko aukera ere izan zuen batek baino gehiagok. Berria - Kirola   2004-10-14

Txipiroi erre puskak eta tomate zati gorriminak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 181. orr.

Egun batean galdetu zidan egia ote zen txipiroiak beteak saltzen zirelakoa. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 60. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Andreak haragi egosi gehiago eta txipiroi ale batzuk ekarri zituen. Dendatik ekarritako baratxuri-olio errea edo txipiroi-saltsa beltza gaineratuko dio. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus