Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txirla (orobat xirla g.er.) 1 iz jateko on diren zenbait itsas molusku maskor-bikori ematen zaien izena (Tapes, Venus, Mytilus generoak).

Eguneko ostrak, jan txirlak orain, dastatu frantses erara prestatutako gure muskuilu gozoak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 195. orr.

Goizero, argitu orduko, txangurro, karakoil, txirla, muskulu, lanperna eta arroka inguruan bizi diren edozein izakiren bila abiatzen ziren. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 216. orr.

Arreta handiz ikusi zuen nola ateratzen zituen txirlak maskorretatik bere atzamar arrosa eta finez. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 304. orr.

-George, nik oso-oso atsegin ditut txirla egosiak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 303. orr.

Txirlak eta txibiak ontziratzeko kaxa hutsak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 156. orr.

Ume mihi-lasterrak eta ahots-kantariak, txirlak bezain zapalak bularrak, txotxongiloen eta trizikloen inguruan zeuden bilduta. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 204. orr.

Itsas hondoan dagoen fuel-olioak muskuiluak eta txirlak pozoitu ditu. Berria - Gaiak   2004-03-28

Berak atonduriko plater bete arroza txirlekin irensten nuen bitartean. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 50. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behin bakarrik gogaitarazi zenuen nolabait ere, txirla-zukua isuri zenionean bizkarretik behera. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 124. orr.

Zetazko galtzerdiak, harizko zapiak, txirla-maskorrezko botoiak, [...]. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 266. orr.

Txirla-katilu zilar-kolorekotik irteten zen lurrina lanpararen pantailaren erlantz arrosaren inguruan kiribiltzen zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 304. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus