Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txirula (orobat txulula g.er., xirola g.er. eta xirula g.er.) 1 iz flauta.

Turuta, txirula, zitara, alboka, harpa eta beste musika-tresnen hotsa entzun orduko, [...].   - 0. orr.

Purpura koloreko egunsentian txirula baten soinua ateratzen zen etxe barrenetik. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 18. orr.

Txirulak eta harpak soinu gozoa dute: bi horiek baino gehiago mihi atseginak. Elizen arteko biblia   Si 40,21

Galdua zuten Jakoben ondorengoek poza, isilik zeuden txirula eta harpa. Elizen arteko biblia   1 M 3,45

Angel Unzuk gitarra jo du, eta Javi Alzolak saxo altua eta txirula jo ditu. Berria - Kultura   2004-12-01

Jende guztia Salomonen ondoren igo zen bozkario handiz eta txirulak joz. Elizen arteko biblia   1 Erg 1,40

Baziren txirula joaz sugeak dantzarazten zituztenak ere. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 134. orr.

Txirula jotzea hauspo eta hortz kontua zen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 34. orr.

Peter txirula alai-alai jotzen geratu zen apur batez. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 165. orr.

Greziera, zurezko txirula, airea bera apenas zauritzen duena; turkiera, danborra, lurraren soinu, mendien oihartzun. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 40. orr.

Lurrean jesarrita eta bere txirulari hots jasangaitzak ateraz. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 84. orr.

Gu hutsaren gainean ibiltzen gara sigi-saga, idazketa orri zurian ibili ohi den bezala, txirularen notak isilunean legez. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 113. orr.

Txirulen soinuak eta jendearen algarek alaitu egiten zuten giroa. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 442. orr.

Txirularen soinuan mendia ibili egiten zen, eztanda egiten zuten malkarrek, elurrausoek, izotz-gauek, izarrek-. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 19. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Batzuek dutara jotzen zuten, masustondozko gider luzeko mandolina [...]; besteek tschibizga, kanaberazko txirula luzea. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 315. orr.

Gelan gora eta behera ibiltzen hasi zen, alai joz bere txirula gupidagabea. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 153. orr.

Barruan zurezko txirula bat zegoen, zabar landua. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 180. orr.

Basa apaiz bat etorri zen haien aurrean kanaberazko txirula bat jotzera. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ziegatik heldu zen txirula-soinua aditzean bere onera etorri zen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 51. orr.

Hiritik taiko-danbor eta txirula doinuak zetozen, bihotza bizkortzen zioten doinuak. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 82. orr.

Israelen Harkaitz den Jaunaren mendira txirula-doinuz erromes doanak bezala. Elizen arteko biblia   Is 30,29

-Non dago? -esan zuen batzordekideak txirula-ahotsez-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 325. orr.

Oso istorio politak zekizkien, elezahar miragarriak, bildots eta aingeru txikiz beteak, bere txirula ahotsarekin serio-serio esaten zituenak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 81. orr.

Gero eta arinago ibili ziren itsuaren hatzak soken gainean, gero eta arinago juduaren hatzak txirula zuloak itxi eta ireki. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 92. orr.

4 irud/hed

Txirula hartu eta inbertsiogile txiki eta handiak liluratu zituen bere musika alaiarekin. Berria - Ekonomia   2004-05-01

5 txirula-jotzaile (orobat jole) iz txirula jotzen duen pertsona.

Trio Philarmonia eta Freyr Sigurjonsson txirula jotzailea ariko dira Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin zenbait emanalditan. Berria - Kultura   2006-03-10

Magnus Lindgren saxo eta txirula jotzaile suediarra da Hendricksekin batera ariko den taldearen arima eta gidaria. Berria - Kultura   2004-07-04

Ni txirula-jotzailea naiz, ez koblakaria. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 35. orr.

Eguzkia gordetzen den unean berean, txirula-jotzaileak jotzetik gelditu, txirulak berriz gerrikoan sartu eta zutitu egiten dira. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 16. orr.

Hobe nuen haren atzetik joan izan banintz, hari segika joan, Hamelingo txirula-jolearen atzetik bezala. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 182. orr.

6 (izenondo gisa)

Batez ere albo batean ageri zen neskatila txirula-jolea iruditzen zitzaidala liluragarria. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txirula atera (3); txirula jo (4); txirula jotzaile (5); txirula jotzailea (3); txirula jotzen (11); txirula magikoa (3)

danborrak eta txirulak (3); txirulak atera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus