Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txita (70 agerraldi, 24 liburu eta 6 artikulutan; orobat txito 20 agerraldi, 15 liburu eta 2 artikulutan, xita 6 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan, txitxa g.er. eta txitxo g.er.) 1 iz hegaztien, eta eskuarki oiloaren, ume jaio berria.

Hiru txita eta ama oiloak lurra aztakatzeari utzi diote. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 190. orr.

Errun eta txitak atera, hamabostaldi bateko lana izaten da hegazti hauentzat. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 227. orr.

Ekaitza hain gaiztoa al da, bada, txitentzat? Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 103. orr.

Ostiralean jarritako arrautzetatik jaiotako txitak, zori txarra izango zuten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 102. orr.

Ama batek bere seme-alabak eta oiloak bere txitak bezala babesten eta gobernatzen zituen bere anaia guztiak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1137. orr.

Oiloak txitak legez zaindu behar zaituztet, ala? Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 212. orr.

Oiloak aurrera segitu zinan, jaiotako txita guztiak atzetik zituela. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 108. orr.

Nagusiaren esanekoa oso, txita oiloarena nola. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 154. orr.

Ez ote ziren garajeko habian hazitako txita haiexek berak izango, akaso, hiru urte eskasen buruan, doluzko jantzian, goibel, zeruan jiraka ibiliko zirenak? Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 113. orr.

Nola baititu eperrak erruten arraultzak eta gero jarraituko ez dioten txitxoak ateratzen, hala ditu gizon zikoitzak gizalegeari aurka ondasunak bereganatzen, egunik gozoenean besteri uzteko. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 154. orr.

Kukuaren kumea beste txitak baino lehenago jaiotzen da. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 109. orr.

Bakarrik gelditu ginenean, kuzkurtuta egon nintzen puska batean, txita bustia bezala. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 158. orr.

Txito luma-bustia! Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 201. orr.

Saiek habia nola egiten duten, eta txita nola jaiotzen den ikusi ahal izanen dugu. Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Behin, amonarenean ito nuen txitaz oroitu, eta, orain, urte askoren buruan, argi dut amodioa txita bat bezain hauskorra dela. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 264. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Txita-talde ugaria zuen eta inguruan zebilkion etengabe jira-biraka, eta denak ezin ziren haren hegalpean babestu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 294. orr.

ik txitalde. 23628

Oilo bat, txita talde bat babesteko hegoak zabaldurik. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 26. orr.

· Bai oilo txitentzat eta baita txorien habietan ere. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 103. orr.

Galipotaz zikindutako belatz txito bat aurkitu dugu. Berria - Euskal Herria   2004-06-05

3 txitan (corpusean xitan soilik) adlag inkubatzen.

Zurrumurrua kurri da gutarik bakoitza kutsatua izan daitekeela, gaitza hamabost egunez xitan egoiten baita. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 120. orr.

Zenbait astez xitan emanak izan baitira. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 243. orr.

4 txita-lapur (corpusean txitalapur soiilik) iz besteren txitak harrapatzen dituen hegaztkia.

Bai al dakizue abendu hitza daukagula baita ere, euskaraz noski, gabiraiari eta zapelatzari, miruari edo txitalapurrari deitzeko ere? Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 466. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txitoak bezala (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus