Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txitxi (orobat xitxi g.er.) 1 iz adkor haragia.

Soineko estu baten bildutako biribiltasunak eta soberako txitxiak nabarmenki astinduz joan zen bezeroarekin. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 81. orr.

Hilak, biluz gorrian, txitxirik ia batere gabe, puska zaharrak bezal-bezala bata bertzearen gainean itzulipurdika. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 183. orr.

Beragatik, nire txitxiak xerradatan ebakiko nituzke; beragatik, su motelean erre nintzaten utziko nuke. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 72. orr.

Hamazazpi urteak bete berriak eta oraindik ere beste inoren txitxiak zer gustu zuen probatu gabe. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 62. orr.

Arroza txiki, baba txiki, / tartean batere ez txitxi. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 68. orr.

2 txitxi burruntzi (orobat txitxiburduntzi)

Nola Héracliusek ia-ia jan zituen antzinako dama galai batzuk txitxiburduntzian sartuta. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 56. orr.

Ileordea erabiltzen zuen, oso zainduta janzten zen, ez zen inoiz gaixo, animalien zale zen, ez zion gorrotorik jendeari, eta galeper txitxiburduntzien zale amorratua zen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 33. orr.

Bigarren gosariko galeper txitxiburduntziei ekin aurretik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 33. orr.

Txitxi-burruntzia banintz bezala! Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus