Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txokolatesne (orobat xokoletesne) iz txokolatea eta esnea nahasiz eginiko edaria.

Aitonak eta bilobak txokolatesnea hartu dute, eta ogi errea ahabi konfiturarekin. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 23. orr.

Maiana oroitzen zen partekatu zuten txokolatesne haguntsuaz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 63. orr.

Ondotik, elgarrekin goxoki mintzatzen ahalko gira, sagarnoa eta xokoletesne beroa hurrupatuz. Herria   2005-12-08

Txokolatesnea edo kafea aukeran eta bizkotxa xerra idor bana. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 166. orr.

Eude Bessiere esne biltzaileak muntatu zuen xokoletesne enpresa bat duela 50 urte BONCOLAC izenarekin. Herria   2005-10-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus