Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txoratu, txora, txoratzen 1 du ad adkor zoratu.

Neska horrek txoratu egin ninduen eta haren atzaparretan jausi nintzen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 81. orr.

Rock musikak txoratzen zuen, batez ere acid rockak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 59. orr.

Ez nuen sekula gorde nire nebak txoratzen ninduela. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 111. orr.

Beti izan zen trebea eskuekin, eta txoratu egiten zuen gauza naturalen egiturak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 98. orr.

Juditen sandaliak begiak erakarri zizkion eta haren edertasunak txoratu. Elizen arteko biblia   Jdt 16,9

Janari onak beti jartzen nau txoratzen. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 246. orr.

Orri bakoitza pasatzean kirats apal horrek hotzikara eragiten zidan bizkarrean eta txoratua uzten. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 23. orr.

"Jennie Garthek txoraturik nauka -esan zuen-. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 230. orr.

Benetan txoratuta zauzka, ezta? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 110. orr.

Hain nindukan, zinez, txoratuta. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 73. orr.

Musika klasikoak txoraturiko ameslaria. Berria - Kultura   2004-05-08

· 2 da ad

Margaret etengabe txoratzen zen Stephenen lanarekin. ipurdia altxatzen nuen zakila sartzekotan zegoela eta txoratu egiten nintzen ipurdi-masailetan jotzen zizkidan pintzel-kolpe moduko haiekin. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 229. orr.

Eta ez zen pasa laztantxoaz harago, eta gauza ziurra da zaharra txoratu egin zela. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 40. orr.

-Txoratuta zaude ala? -Martak umore onez. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 155. orr.

Gogoa dugunean, hirurak endredatzen gara, eta neskak, nahiz eta Paulo Henriquerekin txoratua egon, nirekin ere txoratua dagoela esaten du, dena primeran dago. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 171. orr.

Txoratuta nenbilen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 133. orr.

Tabako-zorrotxo bat ere bazegoen pipen artean, posta-geltoki batean txoratzeko punturaino maitemindu zitzaion kondesa batek brodatua. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 115. orr.

“Etor hadi gurekin, Juan”, esan zidan mutil haietako batek pozak txoratzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 27. orr.

Pozez txoratuko lirateke hilobia aurkituko balute. Elizen arteko biblia   Jb 3,22

Eta, pozez txoratzen, kanpora ateratzen zen bere argiteriari begiratu bat ematera. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 16. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ez zen txantxetakoa, ez, nahiz eta gure familiak oso liberalak eta txoratu samarrak izan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus